Egunero milaka hegaldi bertan behera uzten dira. Eta beharbada zuri ere gertatuko zaizu noizbait ere. Kasu horretan, txartelaren prezioa itzultzeko eskubidea izango duzu, edo garraio alternatibo bat emateko, zure destinora eramango zaituena lehenbailehen edo zuk aukeratzen duzun egunean, kontratatua zenuen zerbitzuaren baldintza bertsuetan. Aireko konpainiak bere gain hartu beharko ditu gorabeherak sortutako gastu guztiak: ostatua, otorduak, joan-etorriak… Eta dirutan kalte-ordain bat jasotzeko eskubidea ere baduzu, hegaldiaren distantziaren araberakoa.
Batzuetan, ordea, aireko konpainiak ez du ezer jakin nahi izaten bertan behera utzitako hegaldien bidaiarien egoeraz, eta zure aldetik bilatu behar duzu destinora iristeko modua. Kasu horretan ere kalte-ordaina eman beharko dizute, bai bertan behera utzi zuten hegaldiagatik, bai zuk erosi behar izan zenuen hegaldiagatik.
Hala gertatu zitzaion 2019ko amaieran Bilboko bizilagun bati: Munich – Bilbo hegaldi bat zuen erreserbatuta Lufthansarekin. Aireko konpainiaren aplikazioan ikusi zuenean bere hegaldia bertan behera utzi zutela, inolako alternatibarik eskaini gabe, erabaki zuen beste hegaldi bat erostea. Geroago, ikusita hasierako hegaldia bertan behera utzi ordez aldatu besterik ez zutela egin, erabaki zuen bigarren hegaldia ez hartzea, eta hasierako konpainiarena hartzea, hobeki zetorkiolako.
Lufthansak uko egin zionez hegaldi alternatiboan gastatutako diruaren kalte-ordain emateari, bidaiaria harremanetan jarri zen ERREKLAMATUrekin, erreklamazioa kudeatzeko. Berriki, Bilboko Merkataritzaren arloko 2. epaitegiak Lufthansa zigortu du bidaiariari 250 euro ordaintzera hasierako hegaldiaren aldaketagatik eta beste 224,99 euro hegaldi alternatiboagatik, azkenean hartu ez bazuen ere.
Epaiak dio, besteak beste, aireko konpainiak ez zuela hegaldi alternatiborik eskaini hasierako hegaldia bertan behera utzi eta hurrengo egunera arte. Eta bai, Lufthansak esan zuen bidaiariak bazekiela beste hegaldi batean sartuko zutela, baina “ez da inon ageri demandatuak inolako informaziorik eman zionik bidaiariari, eta hori hala bazen, aireko konpainiari zegokion frogatzea”. Gauzak horrela, epaiak dioenez, “aireko konpainiak ez informaziorik ez alternatibarik eman ez zuenez, zentzukoa da bidaiariak erabakitzea beste hegaldi bat erostea, eta gastu hori kalte-ordaina jaso dezakeen kalte material bat da”.
Beraz, hegaldi batean gertatutako edozein gorabehera dagoenean, komeni da ziurtatzea aireko konpainiek beren betebeharrak betetzen dituztela. Eta, horrelakoetan, egokiena da gaia profesionalen eskuetan uztea, lasai gelditzeko. RREKLAMATUn kontsulta eta argibideak doakoak dira, eta azkenean zure erreklamazioa kudeatu behar badugu, irabazten badugu baizik ez dugu kobratuko, zuretzat lortzen dugunaren %25, zehazki. Deitu gurera, eta gu arduratuko gara jaso ditzazun zureak diren kalte-ordainak.