Revolving txartelak erreklamatzea

Lukurreria-interesak dituen revolving txartel bat kontratatu duten pertsona guztiek txartel hori deuseztatzeko eskubidea dute, bai eta mailegatutako kapitalaren gainetik ordaindutako zenbateko guztiak itzultzekoa ere. 

Erreklamatu revolving txartela eta berreskuratu zure dirua!

Bancos

Kontsulta doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute, eta zure bankuak itzuli behar dizun zenbatekoaren berri emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

EUS Bancos - Consulta Gratis (#7) (#13)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?

Icon 01
INFORMAZIOA ETA KONTSULTA DOAN

Revolving txartel bat kontratatu bazenuen eta abusuzko interesak ordaindu badituzu, zure bankuak dirua zor dizu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.

Icon 02
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA

Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure revolving txartela erreklamatzeko eta bidegabeki kobratu zizkizuten interesak itzultzea lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan: gure abokatuek egingo dute zure partez.

Icon Erreklamatu Garantia Total

Erabateko bermea: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Icon 03
AKORDIOA ALA DEMANDA

Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: zure bankuarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, finantza entitateari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.

Icon 04
EZ BADUGU IRABAZTEN EZ DUGU KOBRATZEN

Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak, prokuradorea barne. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak zure dirua itzultzea lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %22 (+BEZa).

Zer dira revolving txartelak?

Revolving txartelak kreditu-txartel mota bat dira, berezitasun batzuk dituena, eta, horregatik, produktu konplexua eta eztabaidagarria; izan ere, txartel-formatua izan arren, kontsumorako kreditu gisa jokatzen dute. Beste txartel batzuekiko alde nagusia da, revolving txartelen kasuan, titularrak aukera dezakeela zorraren guztizkoa hilero ez ordaintzea, itzultzeko dagoen saldoa metatuz, eta saldo horren gainean gero eta interes handiagoak aplikatuko dira; horrek gainzorpetzea ekar dezake.

Revolving txartel bat erabiltzen denean, erabiltzaileak hilabeteko erosketa guztiak multzokatu ditzake, eta osorik ordaindu hautatutako kargatze-egunean, interesik gabe, edo ordainketa hileko kuota jakin batzuetara atzeratu ditzake (revolving), beste kreditu-txartel batzuenak baino askoz altuagoak diren interes eta kargu lotuak sortuz. Kreditu hori itzultzeko, erabiltzaileak bi aukera ditu: ordaindu gabeko saldoaren ehuneko bat hilero ordaintzea edo kuota finko bat ordaintzea, betiere banku-entitatearen eta txartelaren baldintzen mende dauden gutxieneko eta gehieneko batzuen barruan.

Horrela, revolving txartelek kontsumorako kreditu gisa funtzionatzen dute, nahiz eta askotan erabiltzaileari ez zaion jakinarazi ordainketak geroratzeak interes hain handiak sortuko dizkiola, batzuetan %25etik gorakoak. Gainera, txartel horiek 5.000 eta 10.000 euro arteko kreditu-marjina dute, txartelari lotutako kontuan horiek itzultzeko funtsik egon ala ez. Beraz, kreditu modu iraunkorrean eta baldintzarik gabe erabilgarria denez, onuradunak arduragabekeriaz erabil dezake.

Geroratutako ordainketetan saldo osoa itzultzen ez denez, beti geratzen da zor bat,  interesak ordaindu beharra dakarrena. Eta itzulitako euro bakoitza berriz mailegatzeko eskuragarri dagoen euro bat bihurtzen denez, kontsumitzaile askok zorpetze-espiral batean harrapatuta geratu dira, revolving txartelaren erruz.

Nahiz eta konplexua izan, revolving txartelak publiko guztientzako produktu gisa merkaturatu dira, ustez kosturik eta komisiorik gabe, eta mailegatutako kopurua itzultzeko hileko kuota oso eskuragarriekin. Kontua da hain kuota txiki horiek interes oso handiak ezkutatzen dituztela, eta ia ez dutela uzten zor den kapitala amortizatzen. Horrela, erabiltzaileak bere kuotak behar bezala ordaintzen baditu ere, zorra ez da murriztuko, eta, batzuetan, handitu ere egingo da.

ERREKLAMATUn izan ditugun bezero batzuek urteak eman dituzte kuotak hilero-hilero ordaintzen, jatorrizko zorra ia amortizatu gabe.

Markei lotutako revolving txartelak

Jende askok mota horretako txartel bat dauka, jakin gabe. Oso ohikoak dira marka eta zerbitzu ezagunekin lotzen diren banku-entitateen revolving txartelak, erosketetan onuraren bat eskaintzeko.

Supermerkatuan, gasolindegian, hegazkin-konpainia batean, bidaia-agentzia batean, saltoki handietan edo telefono-konpainietan deskontuak lortzeko kreditu-txartel bat saldu bazizuten, ziur asko revolving txartel bat izango duzu zorroan.

Gainera, revolving motako kreditu batzuk txartel fisikorik gabeko kreditu-lerro gisa merkaturatzen dira, hala nola Cofidis, Vivus edo Creditea bezalako finantza konpainiek eskainitakoak, eta telebistan iragarri ohi dira.

Gure aholkua da ez dela inoiz onartu behar kreditu-txartel edo -lerro bat kontratua arretaz irakurri gabe. Txartel horietakoren bat baduzu, marka horren deskontuak lortzeko soilik erabili. Eta ohiko kreditu-txartel gisa erabiltzen baduzu, itzuli kreditu osoa hilabetea amaitutakoan, horrela ez baituzu interesik ordainduko. Kontuan izan bankuek bezeroen artean ordainketa geroratzearen “abantaila” sustatzen dutela, helburu bakarra interes handiak kobratzea dela; beraz, aukera hori baztertu beharko zenuke beti.

Revolving txartelen aurkako epaiak

Revolving txartelak jendearen artean zabaldu ondoren, pertsona batzuk tranpan erori ziren eta abusuzko interesen espiral batean harrapatuta geratu ziren, eta, kasu askotan, horrek kaudimengabe deklaratzera behartu zituen. Txartel horiek kaltetutako batzuek auzitegietara jo zuten, eta bankuei demanda jarri zieten lukurreriagatik eta zerbitzu horiek saltzerakoan gardentasun gutxi izateagatik. Izan ere, ohikoa izan da bankuek txartel horien erabilerarekin lotutako interesak ezkutatzea; izan ere, informazioa letra ia irakurtezinarekin ematen zuten, edo esamolde konplexuen bidez, ulertzea eragozten zutenak.

Azkenik, gaia Auzitegi Gorenera iritsi zen, zeinak, 2015eko azaroan, revolving txartel baten kontratua deuseztatu zuen, UTBaren %24,60ko interesarekin jaulki baitzen. Epaian, auzitegiak iritzi zion betetzen zirela kreditua lukurreriazkotzat jotzeko bi baldintzak: kreditua emateko unean ezarritako kredituaren batez besteko interesa halako bi baino handiagoa izatea, eta bankuak hain interes handia ezartzea justifikatu ezin izatea.

Une horretatik aurrera, bankuei txartel horiengatik erreklamatzeko bidea ireki zen, eta, batez ere, erabiltzaile askok interesetan nahitaez ordaindu behar izan zituzten kopuru handiak berreskuratzeko. Hala, revolving kreditu-kontratua epai judizial bidez deuseztatzen denean, bankuak bere bezeroari itzuli behar dio hark kapital nagusiaren gainetik ordaindutako zenbatekoa, eta kopuru horri legezko interesak gehitu behar zaizkio.

Kalkulatu revolving txartelen itzulketa

Revolving txartel batekin zure bankuaren lukurreriaren biktima izan bazara, kontsultatu zure kasua doan ERREKLAMATUn, eta gure abokatu espezialistek kalkulatuko dute zenbat itzuli beharko lizukeen finantza-entitateak kontratuaren deuseztasuna erreklamatzen baduzu.

Zenbateko hori kalkulatzeko, honako hauek hartuko ditugu kontuan: itzultzeko dagoen kredituaren zenbatekoa, aplikatutako interesa, ordaintzen duzun hileko kuota eta zure ordainketa-sistema kuota finkokoa edo gutxieneko kuotakoa den.

Nola erreklamatu revolving txartelak

Revolving txartelek pertsona asko utzi dituzte dirurik gabe, eta, azkenean, ordaindu ezinezko zor-kiribil batean harrapatuta geratu dira. Hala ere, Auzitegi Gorenaren 2015eko azaroko epaiaren ondoren, horietako asko banku-entitateei kreditu-kontratua deuseztatzeko eta lukurreriaz kobratutako interesak itzultzeko eskatzen ari zaizkie. Izan ere, kontratu hori deuseztzat jotzen denean, bankuak maileguan emandako kapitala gainditzen duen zenbatekoa itzuli behar du, interesak gehituta.

Gainera, kasu horietan deuseztasun-akzioak ez du preskribatzen; hau da, baliogabetu diren revolving txartelen lukurreriazko kredituak erreklamatu ahal izango dituzu, ez baitago denbora-mugarik erreklamazioa aurkezteko.

Revolving txartelak erreklamatzeko bi bide daude nagusiki:

  • Revolving txartelak erreklamatzea Lukurreria Legearen bidez

Txartel horietan aplikatzen diren interes handiak direla eta, kreditu-kontratuak deuseztatzeko eska daiteke, 1908ko uztaileko Lukurreria Legea aplikatuz (Azkarateko Legea ere esaten zaio lege horri). Lege horrek kontratuen deuseztasuna ezartzen du, kontratu horiek lukurreriazkotzat jo daitezkeenean. Horixe da revolving txartelak erreklamatzeko biderik ohikoena, Auzitegi Gorenaren epai hori aldarrikatu zenetik.

  • Revolving txartelen erreklamazioa, gardentasun-faltagatik

Batzuetan, interesen klausula deuseztatzeko eska dezakegu, baldin eta txartela kontsumitzaileari behar den informazioa eman gabe merkaturatu bada.

Revolving txartelak baliogabetzea erreklamatzeko behar den dokumentazioa

Revolving txartel bat deuseztatzeko erreklamatu nahi baduzu, entitate merkaturatzailearekin -dela banku batekin, dela ondasunak eta zerbitzuak hornitzen dituen marka batekin- sinatu zenuen kontratuaren kopia da ekarri behar diguzun dokumentazio bakarra.

Txartela deuseztatzeko eta abusuzko interesak itzultzea gure esku utzi ondoren, gure talde juridikoa lanean hasiko da finantza-entitatearekin akordio bat lortzen saiatzeko edo, bestela, kasua auzitegietara eramateko.

Judizioz kanpoko akordio bidez edo auzitegi baten epai bidez, erreklamazio-prozesuak hilabete batzuetatik urtebete baino gehiagora iraun dezake; bigarren kasuan, errekurtsoa dagoen edo epaitegia lanez gainezka dagoen. Irabazten badugu, baliogabetu egingo da zure txartelaren kreditu-kontratua, eta bankuak itzuli egin beharko dizu interes, komisio eta beste kargu gehigarri batzuengatik kobratu zizun guztia, hala nola ordainketa babestuen aseguruaren prima. Kasu horretan, zurekin harremanetan jarriko gara epaiaren berri emateko, eta berreskuratutako kopuruak helaraziko dizkizugu, zuk adierazitako moduan.

Orain arte, epaileen irizpidea ahobatekoa izan da, eta kasu gehienetan epaitegiek arrazoia eman diete bezeroei, revolving txartelen interesak lukurreriazkoak direla eta gardentasunik gabe kontratatu direla uste baitute.

Revolving txartelen abokatuak

Revolving txartel bat kontratatu baduzu eta zure bankuak abusuzko interesak kobratu badizkizu, erreklamazio bat egin beharko zenuke kontratua deuseztatzeko eta bidegabe kobratu zizkizuten zenbatekoak berreskuratzeko. Kontsultatu zure kasua doan eta inolako konpromisorik gabe. Egiaztatuko dugu posible den demanda aurkeztea eta berreskura zenezakeen dirua. Era berean, azken hamarkadetan hipoteka bat sinatu baduzu, egiazta dezakegu zoru-klausula bat aplikatu zizuten, edo notario-, erregistro-, gestoria- eta tasazio-gastuak bidegabe kobratu zizkizuten; kasu horretan ere erreklamazioa egin genezake.

ERREKLAMATUn bankuko erreklamazioetan espezializatutako abokaturik onenak dauzkagu, eta berme hauek ditugu: hamar urteko esperientzia sektorean, erreklamazioen ehuneko oso handia irabazi izana eta bere abusuzko klausulen kasuetan dirua berreskuratzeko gugan konfiantza jarri duten ehunka bezeroren gogobetetasuna.

Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Bankuko erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta berreskuratzen dugun zenbatekotik ateratzen daZehazki, banku-erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %22 kobratzen dugu. Gainera, epaiketara joan behar izanez gero, prokuradoreak ere ez du ezer ordaindu beharko, epaia aldekoa edo aurkakoa den alde batera utzita.

 

Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren

ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta diru gehien itzul dadin lortzea da ahalik eta lasterren.

Ildo horretan, zure kasua ahalik eta arreta handienaz kudeatuko duzula ziurtatu ahal dizugu, eta beti jakinaraziko dizugu zure espedientean dagoen edozein berritasun. Gainera, uneren batean zure eskaerari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti zurekin hitz egiteko.

 

ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure revolving txartela erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.

Gure bezeroen iritziak

Azken berriak