Overbookinga erreklamatzea

Erraza, azkarra eta segurua. Zure hegaldiaren datuak bidali, eta guk egingo dugu gainerakoa. Gure bermeak dira 10 urteko esperientzia eta milaka bezeroren gogobetetasuna. 

Erreklamatu zure hegaldia eta lortu kalte-ordaina!

Ms Icon 310x310

Kontsulta doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta dagokizun kalte-ordainari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

EUS Vuelos - Consulta Gratis (#7)

Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?

Icon 01
INFORMAZIOa ETA KONTSULTA DOAN

Zure hegaldian overbookinga gertatu bada, seguru asko kalte-ordain ekonomikoa dagokizu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.

Icon 02
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA

Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko eta kalte-ordaina lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan. Bidali zure hegaldiaren datuak eta gure abokatuak arduratuko dira denaz.

Icon Erreklamatu Garantia Total

Berme osoa: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Icon 03
AKORDIOA ALA DEMANDA

Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: hegazkin-konpainiarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, aire-konpainiari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.

Icon 04
MERKATUKO KUOTARIK TXIKIENA

Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %25 (+BEZa), merkatuko kuota apalena.

Overbookinga: Zer da?

Gehiegizko salmenta edo overbookinga -hitz hau ezagunagoa da-, merkataritzako praktika oso ohikoa da aire-konpainietan, eta hegaldi jakin batean dauden tokiak baino txartel gehiago saltzean datza. Konpainiek badakite ia hegaldi guztietan arrazoi batengatik edo besteagatik hegazkina hartzen ez duten bidaiariak egongo direla. Horrela, overbookingak aukera ematen dio aire-konpainiari bere etekinak maximizatzeko, hegazkina betez eta ahalik eta gehien aprobetxatuz. Baina arazoa gertatzen da bidaiari guztiak hegaldia hartzera agertzen direnean, ez baitago lekurik denentzat eta konpainiak, ezinbestean, ukatu beharko die zenbait bidaiariri hegazkinean sartzea.

Overbookinga legezkoa al da?

Bai, oro har, overbookinga legezko praktika da hegazkingintzan. Hala ere, aire-konpainiek gorabehera horiei aurre egiteko arau eta prozedura jakin batzuk bete behar dituzte, hala nola konpentsazioak eskaintzea hegaldian sartzea ukatu zaien bidaiariei. Eta, jakina, hegaldi alternatibo bat eskaintzea. Gainera, kasu batzuetan, hegazkin-konpainiek kalte-galerak eragin ditzakete overbookingaren egoera behar bezala kudeatzen ez badute.

Bidaiariaren eskubideak eta overbookingaren ondoriozko konpentsazioak Europar Batasunaren 261/2004 Erregelamenduan oinarrituta arautzen dira. Erregelamendu horrek EBko aire-konpainiei eta Europako herrialde batean aireratzen edo lurreratzen diren hegaldiei eragiten die overbookinga gertatzen denean. Gainerako hegaldiak Montrealgo Hitzarmenak arautzen ditu.

Kalte-ordaina overbookinga dela eta

Overbookinga gertatu baizazu, txartelaren kostu osoa itzultzeko eskubidea duzu, edo, nahiago baduzu, zure destinora lehenbailehen edo gehien komeni zaizun egunean eramango zaituen hegaldi alternatibo baterako eskubidea, jatorrizko hegaldiaren antzeko garraio-baldintzetan. Aire-konpainiak hegaldi alternatiborik eskaintzen ez badizu, edo eskaintzen dizuna ez bada egokia zuretzat, hegaldi bat eros zenezake zeure kabuz, eta bidaia horren itzulketa eskatzeko eskubidea izango zenuke.

Gainera, bigarren hegaldi horretara arte itxaron bitartean, konpainiak bidaiariei jatekoa, edatekoa eta ostatua eman behar dizkie. Era berean, overbookingaren ondorioz egin ez dituzun jardueren gastuengatik konpentsazioa eska dezakezu: hoteleko gauak, ikuskizunetarako sarrerak, ibilgailuen alokairuak… Eta, kasu batzuetan, egoera horrek eragin dizkizun kalte-galeren ordaina ere eska dezakezu: bilera garrantzitsu batera ezin joatea, ezkontza batera ez iristea, lan bat galtzea…

Aurreko guztiaz gain, kalte-ordain gehigarri bat erreklamatzeko eskubidea izango duzu, baldin eta tokia egin dizuten beste hegaldia gutxienez hiru orduko atzerapenarekin iritsi bada, jatorrizko hegaldiarekin alderatuta. Kasu horietan, bidaiariek kalte-ordaina jasotzeko eskubidea dute, hegaldiaren distantziaren araberakoa:

  • 250 euro, 1.500 kilometrotik beherako hegaldietan.
  • 400 euro, 1.500 eta 3.500 kilometro arteko hegaldietan.
  • 600 euro, 3.500 kilometrotik gorako hegaldietan.

Zer egin overbookinga gertatzen denean

Overbookinga gertatzen denean, hegazkin-konpainiek konpromiso batzuk bete behar dituzte bidaiariekin.

Lehenik eta behin, erabiltzaileek informazioa jasotzeko eskubidea dute. Hasieran, konpainiak boluntarioak bilatuko ditu: geroagoko hegaldi batean etekin bat jasotzearen truke bidaiatzeko prest dauden pertsonak, hala nola bidaia-bonuak, esku-dirua edo lehen mailako eserlekuak.

Inor ez bada agertzen bere borondatez, edo ez badago nahikoa bidaiari boluntario gehiegizko salmenta konpentsatzeko, konpainiak ukatu ahal izango die behar adina bidaiariri hegazkinean sartzea; horretarako, irizpide guztiz subjektiboak edo ausazkoak aplikatuko ditu.

Nahi gabeko overbooking kasu horietan, konpainiak, oro har, tokia egingo dizu geroagoko hegaldi batean. Eta helmugara hiru ordu baino gehiagoko atzerapenarekin iristen bada, hegazkinean sartzea ukatu zizuten hegaldiarekin alderatuta, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izango duzu.

Hori lortzeko, hegaldia erreklamatu beharko duzu. Eta kontuan izan, batzuetan, overbookinga frogatzen zaila dela. Beraz, ziurtatu dokumentazio guztia gordetzen duzula, gehiegizko salmenta gertatu dela eta hegazkinean sartzeari uko egitea zure nahiaren aurka egin dela frogatzeko.

Lehenik eta behin, hegazkinean sartzea ukatzen dizutenean, ziurtatu idatziz jasota geratzen dela gertatutako guztia. Horretarako, hurbildu aire-konpainiak aireportuan duen  informazio-mahaira edo, halakorik ez badago, AENAren edo aire-agintaritza eskudunen informazio-mahaira, eta eskatu dokumentu bat frogatzeko ezin izan zarela hegazkinean sartu overbookingaren ondorioz.

Bigarrenik, garrantzitsua da overbookinga gertatu ondoren tokia ematen dizuten hegaldiko hegazkineratze-txartelak gordetzea, bai eta bigarren hegaldi hori frogatzen duen beste edozein agiri ere; adibidez, ekipaje-txartela.

Halaber, lagungarria da beste bidaiari batzuen kontaktua gordetzea, lekuko gisa jardun dezaten, hala badagokio. Eta overbookingak pertsona bati baino gehiagori eragin badie, komenigarria litzateke baterako erreklamazioa egitea.

Kalkula ezazu zure kalte-ordaina

Kalkula ezazu zure kalte-ordaina

Tresna honekin erraz kalkula dezakezu dagokizun kalte-ordaina. Gutxi gorabeherako kalkulua da. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke gorabeherak eragin dizkizun gastuak, halakorik balego.

HASI

0$

Eskerrik asko! Mezu bat bidali dizugu zure helbide elektronikora. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

Eragozpen mota

Atzerapena

Bertan behera uztea

Overbookinga

Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Atzerapenaren iraupena?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Hegaldiaren distantzia?




Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Hegaldiaren distantzia?




Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

EMAITZA

Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure kasua doan gure abokatu adituekin. Eman zure datuak eta deituko dizugu aholkua emateko.

Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!

Bidali zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.



Summary

Description Information Quantity Price
Discount :
Total :

Nola erreklamatu zure hegaldia overbookinga gertatu denean

Gorabehera konpondu eta zure jatorrira edo helmugara iristen zarenean, overbookinga dela-eta erreklamatzeko unea da, dagokizun kalte-ordaina lortzeko. Bost urteko epea duzu gehienez horretarako, baina tramitea hurrengo asteetan formalizatzea gomendatzen dizugu, bidaia egin berritan eta dokumentazio guztia eskura duzunean.

Zer egin behar duzu hegaldia erreklamatzeko? Oso erraza da. Bilatu erreserba (aire-konpainiak edo bidaia-agentziak bidaltzen dizuna, hegaldiaren eta ibilbidearen xehetasunekin) eta, gorde badituzu, jatorrizko hegaldiaren eta hegaldi alternatiboaren hegazkineratze-txartelak. Jar ezazu kasua gure eskuetan, eta ahaztu.

Denbora asko eta pazientzia handia baduzu, zuk zeuk eraman dezakezu auzitara konpainia, zure kalte-ordaina erreklamatzeko. Baina ez dizugu gomendatzen. Logikoa denez, aire-konpainietako talde juridikoak zuzenbideko adituak dira eta kalte-ordaina saihesteko dauden zirrikitu legal guztietara joko dute. Horregatik, beren kontura erreklamatzen duten bezeroen %5ek soilik eskuratzen du kalte-ordaina.

Erosoena eta eraginkorrena da ERREKLAMATUk egitea erreklamazioa zure partez. Ez duzu denborarik eta dirurik galduko –bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu–, eta arrakasta-ehuneko oso handia bermatu ahal dizugu.

Overbookinga dela-eta zure demanda gure esku utzi ondoren, erreklamazioetan adituak diren gure abokatuak lanean hasiko dira hegazkin-konpainiarekin akordio bat lortzen saiatzeko. Ezinezkoa bada, kasua auzitegietara eramango dugu. Batean zein bestean, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Ohikoena da kasua irabaztea, eta une horretan zurekin harremanetan jarriko gara zure kalte-ordaina ordaintzeko kontu-zenbaki bat eskatzeko.

Prozesu osoan ez duzu ezer ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.

Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Hegaldien erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, ordainsariak gure bezeroentzat berreskuratutako kopurutik ateratzen da. Horiek kalkulatzeko, edozein enpresa lehiakiderena baino portzentaje nabarmen txikiagoa aplikatzen dugu.

Zehazki, aire-konpainiei egindako erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %25 kobratzen dugu, eta horregatik gara merkatuko erreklamatzaile merkeena.

Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren

ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da ahalik eta lasterren.

Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko. Edo aurrez aurre ezagutu nahi bagaituzu, gure taldea Bilboko bulegoan duzu zain.

ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure hegaldia erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.

Gure bezeroen iritziak

4.8
Based on 150 reviews
powered by Google
Iratxe LizarazuIratxe Lizarazu
15:08 03 Oct 23
Ainara Arza BilbaoAinara Arza Bilbao
14:21 26 Sep 23
Rápidos, eficaces, accesibles y superamables
Muy profesionales,sinceros y transparentes.Si necesitaría algún abogado,ya tengo uno,con eso lo digo todo.Eskerik asko
Iñaki DuqueIñaki Duque
07:55 13 Sep 23
Sufrimos una cancelación por un vuelo de Vueling con motivo de la huelga de noviembre de 2022. Después de reclamar sin éxito la correspondiente indemnización, dejamos el tema en manos de Erreklamatu, que han conseguido lo que pedíamos sin llegar a juicio. La experiencia ha sido satisfactoria y volveremos a recurrir a ellos si tenemos una experiencia similar.
Belen LanteroBelen Lantero
13:29 12 Sep 23
Hace años tuve un problema con una perdida de quipaje por parte de la aerolínea. Gracias a Erreklamatu pude conseguir una indemnización muy superior a la que me ofrecían .
Rufo GanuzaRufo Ganuza
16:38 28 Aug 23
Nos han llevado dos casos y ha sido una maravilla trabajar con ellos por su trato cercano e impecable eficiencia. Totalmente recomendable. Ah! y han ganado los dos casos
francisco cuesta agudofrancisco cuesta agudo
05:17 05 Jul 23
El año pasado tuvimos una situación de overbooking en un vuelo de largo alcance y ellos se han encargado de todo el proceso de reclamación y nos han obtenido una buena indemnización, por encima de nuestras expectativas iniciales. La comunicación es fluida y te van informando de la situación de proceso. Recomendable 100%.
Mercedes MarquínezMercedes Marquínez
13:39 05 Jun 23
100% satisfecha con la gestion de este equipo. Ellos se ocupan de todo, te lo explican de una manera sencilla y han conseguido sacar adelante nuestra reclamacion por una anulacion de un vuelo. Volveré a acudir a ellos si tengo algún problema. Totalmente recomendables.
Carlos BaezaCarlos Baeza
07:04 26 May 23
Es la tercera vez que gestionamos una incidencia con compañías aéreas con ellos y como siempre un servicio excepcional. En todas hemos conseguido la compensación reclamada. Además te asesoran desde el primer momento de los pasos que hay que seguir y te van informando de todo el proceso.
Miriam PardoMiriam Pardo
17:16 16 May 23
El verano pasado mis amigas y yo tuvimos la mala suerte de que nos cancelarán un vuelo justo el día que empezábamos las vacaciones. Desde Erreklamatu se han hecho cargo, de principio a fin, de reclamar la indemnización que nos correspondía además de los gastos que nos ocasionó la cancelación. Son un equipo profesional, amable y que consigue resultados. Muy contenta con ellos, volvería a elegirles sin pensármelo 2 veces. Los recomiendo.
Iratxe UzuriagaIratxe Uzuriaga
18:44 20 Apr 23
Equipo serio y eficaz. Mi experiencia ha sido muy buena, han hecho un trabajo excelente. No tengo ninguna queja, en un futuro si necesitara ayuda contactaria con ellos sin duda. Gracias
Mónica Vicente LucasMónica Vicente Lucas
11:59 29 Mar 23
Encantada con el servicio de Erreklamatu, les contraté para reclamar la cancelación de un vuelo al que Lufthansa ya me había dado largas y han ganado el caso. Una maravilla, puedes mandarles toda la documentación por email sin despreocuparte!Siguiente percance con compañías aéreas que tenga se lo paso directamente.También reclamaremos con ellos los gastos de hipoteca.
Familia Vea ValFamilia Vea Val
20:23 22 Mar 23
Reclamación contra compañía aérea. Muy profesionales, desde el principio nos informaron con claridad del procedimiento a seguir. Siempre que les preguntábamos sobre cómo iba la reclamación enseguida respondían, y han conseguido el objetivo que nos habían indicado, en un razonable plazo de tiempo teniendo en cuenta que la reclamación fue a través del juzgado.
elriverita Xxelriverita Xx
17:41 02 Mar 23
Fabulosa atención, consiguieron la cantidad reclamada a Iberia. Encantado! Compartiendo con ellos la documentación necesaria consiguieron 400€ por una demora de equipaje de 5 dias.
maria paula Valdesmaria paula Valdes
16:37 08 Feb 23
Solo cinco estrellas porque no hay más.fue un verano nefasto en cuanto a viajes todos se me atrasaron, cancelaron y perdieron las maletas, etc. Ellos se encargan de todo, intermedian con las compañías y nos despreocupamos hasta que nos llega la llamada de sentencia favorable!!!!Explican todo genial desde el ppio en cuanto a plazos costes etc.Ya me han resuelto 2/3 expedientes, el último en breve saldrá.Muy agradecida con ellos y *MUY RECOMENDABLES* SIN DUDARLO!!!!!
Eduardo Maeso simonEduardo Maeso simon
07:49 08 Feb 23
Un servicio excepcional para reclamar cancelaciones y modificaciones de horarios por parte de las aerolíneas. Yo les contraté por una cancelación de un vuelo desde Lisboa y a los 6 meses me comunicaron que habíamos conseguido la indemnización sin tener que hacer nada por mi parte más allá de aportar una documentación mínima.
Rusin AntolinRusin Antolin
11:45 27 Jan 23
Tras un fallido viaje a Vietnam en época post-Covid , realizamos la reclamación con "erreklamatu". No hemos tenido suerte ,y la compañia de vuelos se ha salido con la suya, pero el servicio por parte de "erreklamatu" ha sido muy bueno en todo momento y al perder el jucio,no me han cobrado.
js_loader

Azken albisteak