ERREKLAMATUn bidaiariei lagundu nahi diegu haien eskubideak babesten eta dagozkien kalte-ordainak erreklamatzen. Horrexegatik, gure bezeroei ematen diegun laguntza juridikoaz gain, hegaldietan gorabeheraren bat izan duten bidaiarientzat baliagarria den edukia ere...
Hegaldia erreklamatzea
Erraza, azkarra eta segurua. Bidali zure hegaldiaren datuak eta guk egingo dugu gainerako guztia. Gure bermeak dira 10 urteko esperientzia eta milaka bezeroren gogobetetasuna.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta dagokizun kalte-ordainari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?
Informazioa eta kontsulta doan
Zure hegaldian gorabeheraren bat izan baduzu (bertan behera uztea, atzerapena, overbookinga, ekipajea galtzea), kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.
Erraza, azkarra eta segurua
Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko eta zure kalte-ordaina lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan. Bidali zure hegaldiaren datuak eta gure abokatuak arduratuko dira denaz.
Erabateko bermea: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Akordioa ala demanda
Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: hegazkin-konpainiarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, aire-konpainiari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.
MERKATUKO KUOTARIK TXIKIENA
Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak zure kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izanen dira berreskuratutako zenbatekoaren %25 (+BEZa), merkatuko kuotarik txikiena.
Hegaldien erreklamatzailea
Hegazkin-konpainiei erreklamazioak egitea
Zure hegaldia bertan behera utzi badute, hiru ordu baino gehiagoko atzerapena izan baduzu, hegazkinean sartzea ukatu badizute (overbookinga) edo ekipajea galdu edo hondatu badizute, hegazkin-konpainiak kalte-ordaina eman behar dizu, eta gorabehera horrek eragin dizkizun garraio-, ostatu- eta mantenu-kostu guztiak ordaindu. Baliatu ez duzunaren gastuak ere bere gain hartu behar ditu (hoteleko gauak, ikuskizunetako sarrerak), eta, kasu batzuetan, kalte-galerak ere erreklamatu ahal izango ditugu.
Konpentsazio horien ordainketa behar bezala araututa dago Europako 261/2004 Erregelamenduan. Hala ere, aire-konpainiak saiatzen dira beren betebeharrak saihesten, eta, beraz, hegaldi-erreklamazio bat egin beharko duzu dagokizun kalte-ordaina lortzeko.
Hegaldia bertan behera geratu da
Aire-konpainia batek zure hegaldia bertan behera uzten badu, arrazoia edozein dela ere, txartelaren prezioa itzultzeko eskubidea duzu, edo, bestela, zure azken destinora lehenbailehen eramango zaituen garraio alternatibo bat emateko, edo zuk aukeratutako data batean eta kontratatutako zerbitzuaren antzeko baldintzetan. Gainera, konpainiak zuri arreta emateko betebeharra du gorabeherak irauten duen bitartean, eta mantenua eta ostatua eman beharko dizkizu. Hegaldia bertan behera uzteko arrazoia aire-konpainiari egotzi ahal bazaio –eta aparteko egoera batek eragin ez badu–, kalte-ordain ekonomiko gehigarri bat eskatzeko eskubidea ere baduzu.
Overbookinga
Hegazkin-konpainia batek hegazkineko eserlekuak baino txartel gehiago saltzen dituenean gertatzen da overbookinga, edo hegazkinean sartzea ukatzea. Nahiko ohikoa da, eta haren ondorioz bidaiari batzuek lurrean geratu behar izaten dute, eta, horregatik, kalte-ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea dute. Konpentsazio horretaz gain, overbookinga gertatuz gero, bidaiarien eskubideak hegaldia bertan behera uzten denean edo atzerapena duenean dituzten berberak dira: txartelaren dirua itzultzea edo helmugarako hegaldi alternatiboa ematea, bai eta gorabeherak eragindako gastu guztiak ordaintzea ere.
Hegaldiaren atzerapena
Zure hegaldia helmugara hiru ordu baino gehiagoko atzerapenarekin iristen bada, kalte-ordain ekonomikoa jasotzeko eskubidea duzu. Atzerapena kalkulatzeko, lurreratu ondoren hegazkinaren ateak irekitzen diren uneari dagokio iritsiera-ordua. Gainera, atzerapen horren ondorioz hurrengo hegaldia galtzen baduzu, eskubidea duzu zure helmugara eramango zaituen garraio alternatibo baterako, eta konpainiak ostatua, janaria eta edaria eman beharko dizkizu gorabehera konpontzen ez den bitartean.
Ekipajea
Hegazkin-konpainia batek hegaldi batean zure maleta galtzen badu, edo zure ekipajea hondatzen bada, konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea ere baduzu. Egoera horiek Montrealgo Hitzarmenak arautzen ditu. Hitzarmen horrek ez du kalte-ordain objektiborik ezartzen, baina erreklamatu ditzakegun hiru kontzeptu mugatzen ditu:
- Alde batetik, maleta entregatzen atzeratzen den egun bakoitzeko zenbateko bat.
- Bestetik, gorabeherak eragindako gastuak; izan ere, zure bizilekutik kanpo bazaude, baliteke higiene-produktuak, arropa eta bestelako ondasunak erosi behar izatea, ekipajea berreskuratzen ez duzun bitartean.
- Batzuetan, kalte-galerak ere erreklamatu ahal izango ditugu.
Kalkula ezazu zure kalte-ordaina
Tresna honekin erraz kalkula dezakezu dagokizun kalte-ordaina. Gutxi gorabeherako kalkulua da. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke gorabeherak eragin dizkizun gastuak, halakorik balego.
Eskerrik asko! Mezu bat bidali dizugu zure helbide elektronikora. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Eragozpen mota
Atzerapena
Bertan behera uztea
Overbookinga
Atzerapenaren iraupena?
Hegaldiaren distantzia?
Hegaldiaren distantzia?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
EMAITZA
Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure kasua doan gure abokatu adituekin. Eman zure datuak eta deituko dizugu aholkua emateko.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!
Bidali zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Summary
Description | Information | Quantity | Price |
---|---|---|---|
Discount : | |||
Total : |
Gure bezeroen iritziak
Azken albisteak
20 aholku aurtengo udan zure hegaldiarekin arazorik ez izateko
Gorabeherarik gabeko oporraldiak izaten lagundu nahi dizugu ERREKLAMATUn. Hori dela eta, gida hau prestatu dugu, 20 aholku erabilgarrirekin, aurtengo udan zure hegaldietan arazorik ez izateko. Jarraibide horiekin, horrelako arazoak izateko aukerak murriztu ahal...
Hegazkin-konpainien okerreko hamar praktika hauek eragina izan dezakete zure oporretan
1.- Hegazkin-konpainiak zure hegaldia aurreratu edo atzeratzen du, bidaia baino aste batzuk lehenago Gero eta ohikoagoa da: bidaia baino aste batzuk lehenago jakinarazten dizute zure hegaldia aurreratu edo atzeratu dela egun bat edo batzuk, eta erabaki behar duzu...