ERREKLAMATUn bidaiariei lagundu nahi diegu haien eskubideak babesten eta dagozkien kalte-ordainak erreklamatzen. Horrexegatik, gure bezeroei ematen diegun laguntza juridikoaz gain, hegaldietan gorabeheraren bat izan duten bidaiarientzat baliagarria den edukia ere...
Atzeratutako hegaldia erreklamatzea
Erraza, azkarra eta segurua. Bidali zure hegaldiaren datuak eta guk egingo dugu gainerako guztia.
Gure bermeak dira 10 urteko esperientzia eta milaka bezeroren gogobetetasuna.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta dagokizun kalte-ordainari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?
INFORMAZIOa ETA KONTSULTA DOAN
Zure hegaldia 3 ordu baino gehiago atzeratu bada, seguru asko kalte-ordaina jasoko duzu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA
Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko eta zure kalte-ordaina lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan. Bidali zure hegaldiaren datuak eta gure abokatuak arduratuko dira denaz.
Erabateko bermea: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
AKORDIOA ALA DEMANDA
Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: hegazkin-konpainiarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, aire-konpainiari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.
MERKATUKO KUOTARIK TXIKIENA
Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak zure kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %25 (+BEZa), merkatuko kuotarik txikiena.
Atzeratutako hegaldiak
Hegaldi baten irteeran edo heldueran ohikoak izaten dira atzerapenak, baina denbora-muga batetik aurrera atzerapen horrek eskubideak sortzen dizkie erabiltzaileei. Zehazki, bi orduko atzerapenetik aurrera arreta jasotzeko eskubidea dugu (jatekoa, edatekoa eta ostatua, hegaldiaren zain gauden bitartean), eta hiru orduko atzerapenetik aurrera konpentsazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea dugu, hegaldiaren distantziaren arabera kalkulatzen dena.
Nola kalkulatu hegaldiaren atzerapena
Aire-konpainia batek hiru ordu baino gehiagoko atzerapena eragiten badu, eta gorabehera ez bada aparteko arrazoiengatik sortu, hegaldia erreklamatzeko eta konpentsazio ekonomikoa eskatzeko eskubidea duzu. Atzerapena kalkulatzeko, destinora iristeko ordua hartzen da kontuan, eta, zehazki, lurreratu ondoren, bidaiariak irten ahal izateko hegazkineko ateak irekitzen diren unea.
Zer eskubide ditut nire hegaldia atzeratzen bada?
Europako Parlamentuak 261/2004 Erregelamendua onartu zuen 2004an, kasu horietan bidaiarien eskubideak babesteko. Zehazki, araudi horrek erregulatzen du zer laguntza eta kalte-ordain jasotzeko eskubidea duten bidaiariek hegaldia bertan behera utzi edo atzeratzen bada edo hegazkinean sartzea ukatzen denean (overbookinga), betiere Europar Batasunaren barruan aireratzen edo lurreratzen den hegaldi batean gertatzen bada. Munduko beste leku batzuetan gertatutako gorabeherak direnean, berriz, herrialde bakoitzeko legeria hartu beharko da kontuan.
Europar Batasunaren 261/2004 Erregelamenduak bidaiariaren eskubide hauek ezartzen ditu hegaldia atzeratuz gero:
Informaziorako eskubidea
Zure hegaldia atzeratzen bada, aire-konpainia inprimaki bat eman behar dizu, konpentsazio eta laguntza arloan dituzun eskubideen berri emateko. Ematen ez badizute, eska dezakezu. Hala ere, kontuan izan behar duzu hegazkin-konpainia alderdi interesduna dela. Beraz, zer eskubide duzun jakiteko, seguruena da gure erreklamazio-zerbitzura jotzea eta zure kasua abokatu aditu batekin kontsultatzea, zerbitzu hori doakoa baita.
Arreta jasotzeko eskubidea
Hegaldia atzeratzen bada, bidaiariek aireportuan gelditzea beste erremediorik ez dute izango. Eta itxaronaldia luzea bada – atzerapen handia deritzona –, aire-konpainiak arreta eman beharko dizu. Kasu horietan, arreta jasotzeko eskubidearen aplikazioa hegaldiaren distantziaren eta gorabeherak irauten duen orduen araberakoa izango da:
- 1.500 km-rainoko hegaldietan, arreta jasotzeko eskubidea duzu atzerapena bi ordutik gorakoa bada.
- 1.500 km-tik 3.500 km-ra bitarteko hegaldietan, atzerapena hiru ordutik gorakoa bada.
- 3.500 km-tik gorako hegaldietan, atzerapena lau ordutik gorakoa bada.
Eta zertan datza arreta jasotzeko eskubidea? Aurreko baldintzak betetzen badira, hegazkin-konpainiak honako hauek eman beharko dizkie bezeroei:
- Janari eta edari nahikoa.
- Gaua bertan eman behar bada, hotel batean ostatu ematea.
- Aireportuaren eta hotelaren arteko garraioa.
- Bi telefono-dei edo zure posta elektronikorako sarbidea.
Aire-konpainiak ez badizu arreta hori ematen, gastu horien fakturak eta ordainagiriak gorde beharko dituzu ondoren erreklamatzeko.
Hegaldi alternatibo baterako eskubidea
Loturako hegaldi bat baino gehiago duten joan-etorrien kasuan, hegaldi baten atzerapenak hurrengoa galtzea eragin dezake. Halakoetan, hegazkin-konpainiak tokia egin beharko luke zuretzat zure azken destinora doan hurrengo hegaldian.
Dirua itzultzeko eskubidea
Zure hegaldia bost ordu edo gehiago atzeratzen bada, beste aukera bat izango duzu: bidaia bertan behera uztea eta txartelaren prezioa itzultzeko eskatzea, bai egindako zatiarena, bai egin ez denarena, baldin eta hegaldiak jada ez badu izateko arrazoirik. Gainera, kasu horretan, eskubidea izango zenuke, halaber, zure bidaiaren abiapuntura ahalik eta azkarren itzultzeko doako hegaldi baterako.
Dirua zazpi eguneko epean itzuli beharko dizute, eta beti izango da txartelaren zenbateko osoa, eskudirutan, banku-transferentziaz, txekez edo bidaia-bonuekin, zuk aukeratzen duzun moduan. Konpainia batzuek itzulketa horiek voucher edo bidaia-bonuen bidez egiten tematzen dira, baina ez zaude inola ere behartuta horiek onartzera; dirua itzultzea nahi baduzu, konpainiak horrela egin beharko du.
Hala ere, dirua itzultzea aukeratuz gero, galduko duzu zure destinora hiru ordu baino gehiagoko atzerapenarekin iristeagatik dagokizun konpentsazioa jasotzeko eskubidea (hurrengo puntuan azalduko dizugu).
Konpentsazio-eskubidea
Zure hegaldia helmugara hiru ordu edo gehiagoko atzerapenarekin iristen bada, aurreko guztiaz gain, kalte-ordain ekonomiko baterako eskubidea izango duzu, betiere atzerapen hori aire-konpainiaren erantzukizuna izan bada eta aparteko inguruabarrek eragindakoa ez bada (baldintza meteorologiko txarrak edo aire-segurtasuneko arazo bat, adibidez). Gainerako gorabeheretan bezala, konpentsazio ekonomikoak hegaldiaren distantziaren arabera kalkulatzen dira:
- 250 euro, 1.500 kilometrotik beherako hegaldietan.
- 400 euro, 1.500 eta 3.500 kilometro arteko hegaldietan.
- 600 euro, 3.500 kilometrotik gorako hegaldietan.
Kalkula ezazu zure kalte-ordaina
Tresna honekin erraz kalkula dezakezu dagokizun kalte-ordaina. Gutxi gorabeherako kalkulua da. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke gorabeherak eragin dizkizun gastuak, halakorik balego.
Eskerrik asko! Mezu bat bidali dizugu zure helbide elektronikora. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Eragozpen mota
Atzerapena
Bertan behera uztea
Overbookinga
Atzerapenaren iraupena?
Hegaldiaren distantzia?
Hegaldiaren distantzia?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
EMAITZA
Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure kasua doan gure abokatu adituekin. Eman zure datuak eta deituko dizugu aholkua emateko.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!
Bidali zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Summary
Description | Information | Quantity | Price |
---|---|---|---|
Discount : | |||
Total : |
Konpentsazioa hegaldia atzeratzeagatik
Zure hegaldia hiru ordu baino gehiago atzeratu bada, konpentsazio ekonomikoa jasotzea dagokizu, hainbat inguruabarren araberakoa:
- Atzerapenaren arrazoia hegazkin-konpainiari egotzi ahal bazaio, 250 eta 600 euro arteko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu, hegaldiaren distantziaren arabera.
- Atzerapenaren ondorioz garraio alternatiboaren, ostatuaren edo mantenuaren gastuak ordaindu behar izan badituzu, aire-konpainiak zenbateko horiek itzuli beharko dizkizu, gorabeheraren arrazoia edozein dela ere.
- Hegaldien atzerapenak oso agerikoak edo oso larriak direnean, kalte moralengatiko kalte-ordain gehigarria ere eska genezake.
Zer egin behar dut nire hegaldia atzeratzen bada?
Zure hegaldia nabarmen atzeratu bada –bi ordu baino gehiago–, eskubidea duzu aire-konpainiak gorabeheraren arrazoien berri emateko, eta, batez ere, zure hegaldia irteteko eta iristeko aurreikusitako ordua jakinarazteko. Horretarako, joan zaitez fakturazio-mahaira edo hegazkin-konpainiaren informazio-mahaira. Han, zure eskubideen berri eman eta behar duzun arreta eskaini behar dizute.
Atzerapena bi, hiru edo lau ordu baino gehiago luzatzen bada (hegaldiaren distantziaren arabera), konpainiaren betebeharra da zuri arreta ematea zain zauden bitartean. Beraz, jatekoa, edatekoa eta ostatua eskatu ahal izango dituzu (atzerapenagatik gaua bertan eman behar badu), baita hotelera joateko eta etortzeko garraioa eta bi telefono-dei ere (edo, bestela, mezu elektroniko bat bidaltzeko bitartekoak).
Hegaldiaren atzerapena dela-eta, gastu batzuk ordaindu behar izan badituzu (ostatua, jatekoak, garbitasuneko gauzak, garraioa, etab.), gorde faktura eta ordainagiri guztiak; izan ere, hegaldia erreklamatzean, horiek itzultzeko eskatu ahal izango dugu, baldin eta gastu horiek beharrezkoak eta arrazoizkoak izan badira.
Ahal bada, eskatu aire-konpainiari hegaldiaren atzerapenaren ziurtagiria. Dokumentu horretan egiaztatzen da zure hegaldiak atzerapen hori eragin duen gorabehera bat izan duela, eta benetako iritsiera-ordua zehazten da. Lurreratu ondoren, aireportuan bertan aire-konpainiari eskatzea da biderik azkarrena, baina haren web orriaren bidez ere egin dezakezu. Dokumentu hori lagungarria izango zaigu erreklamazioa egiteko orduan, baina ez da ezinbestekoa.
Informa zaitez zure eskubideez eta ez fidatu aire-konpainien eskaintzez: ez sinatu dagokizun kalte-ordainari uko egiteko inolako dokumenturik, eta ez onartu Europako Erregelamenduak ezarritako zenbatekoak baino txikiagoa den diru kopururik. Adibidez, baliteke voucher-ak edo deskontu-txartelak eskaintzea etorkizuneko hegaldietarako, ez erreklamatzeko baldintzarekin. Ez onartu! Izan ere, zure hegaldia erreklamatzen baduzu, kopuru askoz handiagoa lortuko duzu.
Hegaldien erreklamazioak hegazkin-konpainiarekin egindako akordio baten bidez konpon daitezke, edo, hori ezinezkoa bada, Justizia Auzitegi baten epai bidez. Eta bi egoera horiek kudeatzeko, zenbat eta demanda-egile gehiago izan, orduan eta presio handiagoa egin ahal izango dugu. Beraz, zure hegaldia bertan behera uzten badute, hitz egin gainerako bidaiariekin, haien eskubideei eta dagozkien kalte-ordainei buruz informatu. Zerrenda batean haien izenak eta telefonoak ere jaso ditzakezu; zure hegaldia erreklamatzeko gurekin harremanetan jartzen zarenean, gainerakoei deituko genieke, demanda kolektibo bat egin ahal izateko.
Nola erreklamatu atzeratutako hegaldi bat
Hiru ordu baino gehiagoko atzerapena izan baduzu, zure jatorrira edo helmugara iristen zarenean, zure hegaldia erreklamatu dezakezu zure konpentsazio ekonomikoa lortzeko. Bost urteko epea duzu gehienez horretarako, baina gomendagarriena hurrengo asteetan egitea da, beharrezkoa den dokumentazio eskura izango duzulako.
Eta zer egin behar duzu? Oso erraza da. Bilatu erreserba (aire-konpainiak edo bidaia-agentziak bidaltzen dizuna, hegaldiaren eta ibilbidearen xehetasunekin) eta hegazkineratze-txartela (azken hau ez da nahitaezkoa). Jar ezazu kasua gure eskuetan, eta ahaztu.
Gogoa, denbora eta pazientzia handia baduzu, zuk zeuk eraman dezakezu auzitara konpainia, zure konpentsazio ekonomikoa erreklamatzeko. Baina borroka desorekatua izango litzateke, eta ez dizugu gomendatzen. Aire-konpainietako talde juridikoek estrategia oso bat hedatuko dute zure demandan atzera egin dezazun; horregatik, beren kontura erreklamatzen duten bezeroen %5ek soilik eskuratzen du kalte-ordaina.
Erosoena eta eraginkorrena da ERREKLAMATUk egitea erreklamazioa zure partez. Ez duzu denborarik eta dirurik galduko –bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu–, eta arrakasta-ehuneko oso handia bermatu ahal dizugu.
Zure hegaldiaren erreklamazioa gure esku utzi ondoren, gure talde juridikoa lanean hasiko da hegazkin-konpainiarekin akordio bat lortzen saiatzeko. Ezinezkoa bada, kasua auzitegietara eramango dugu. Batean zein bestean, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Ohikoena da kasua irabaztea, eta une horretan zurekin harremanetan jarriko gara zure kalte-ordaina ordaintzeko kontu-zenbaki bat eskatzeko. Prozesu osoan ez duzu ezer ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.
Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Hegaldien erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta gure bezeroentzat berreskuratutako kopurutik ateratzen da. Hura kalkulatzeko, edozein enpresa lehiakiderena baino portzentaje nabarmen txikiagoa aplikatzen dugu.
Zehazki, aire-konpainiei egindako erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %25 kobratzen dugu, eta horregatik gara merkatuko erreklamatzaile merkeena.
Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren
ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da ahalik eta lasterren.
Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko. Edo aurrez aurre ezagutu nahi bagaituzu, gure taldea Bilboko bulegoan duzu zain.
ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure hegaldia erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.
Hegaldien erreklamatzailea
Gure bezeroen iritziak
Azken albisteak
20 aholku aurtengo udan zure hegaldiarekin arazorik ez izateko
Gorabeherarik gabeko oporraldiak izaten lagundu nahi dizugu ERREKLAMATUn. Hori dela eta, gida hau prestatu dugu, 20 aholku erabilgarrirekin, aurtengo udan zure hegaldietan arazorik ez izateko. Jarraibide horiekin, horrelako arazoak izateko aukerak murriztu ahal...
Hegazkin-konpainien okerreko hamar praktika hauek eragina izan dezakete zure oporretan
1.- Hegazkin-konpainiak zure hegaldia aurreratu edo atzeratzen du, bidaia baino aste batzuk lehenago Gero eta ohikoagoa da: bidaia baino aste batzuk lehenago jakinarazten dizute zure hegaldia aurreratu edo atzeratu dela egun bat edo batzuk, eta erabaki behar duzu...