1. Hegaldia bertan behera utziz gero, aire konpainiak hegaldi alternatibo bat eskaini behar dit edo txartelaren dirua itzuli? Aire konpainiak bi aukerak eskaini behar dizkizu: txartelaren diru guztia itzultzea edo garraiobide alternatiboa zure destinora ahalik eta...
Hipotekaren gastuak erreklamatzea
2017a baino lehen hipoteka bat sinatu duten pertsona guztiek eskubidea dute Jabetza Erregistroko, gestoriako eta tasazioko gastu guztiak eta notario-gastuen erdiak itzul dakizkien.
Erreklamatu zure hipotekaren gastuak eta berreskuratu zure dirua!
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute, eta zure bankuak itzuli behar dizun zenbatekoaren berri emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?
INFORMAZIOa ETA KONTSULTA DOAN
2017 baino lehen hipoteka bat harpidetu bazenuen, zure bankuak dirua zor dizu. Eta berreskuratu dezakezu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA
Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hipotekaren gastuak erreklamatzeko eta bidegabeki kobratu zizuten dirua itzultzea lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan: gure abokatuek egingo dute zure partez.
Erabateko bermea: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
AKORDIOA ALA DEMANDA
Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: zure bankuarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, finantza entitateari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.
ez badugu irabazten ez dugu kobratzen
Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak, prokuradorea barne. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak hipoteka gastuak itzultzea lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %22 (+BEZa).
Zer dira hipoteka-gastuak?
Hipoteka-mailegu bat kontratatzean, hura eskrituratu eta inskribatu behar da, eta horrek kostu batzuk eragiten ditu, hipoteka formalizatzeko gastuak deitutakoak. Zehazki, notariotzaren, Jabetza Erregistroaren eta gestoriaren zergak, tasazioaren zenbatekoa eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga dira. Oro har, faktura horiek hipoteka-eskriturari eransten zaizkio.
Gaur egun, 2019ko ekainaren 16tik indarrean dagoen hipoteka-lege berriaren arabera, bezeroak tasazio-gastuak baino ez ditu ordaindu behar; bankuak, berriz, gainerako gastu guztiak bere gain hartu behar ditu. Lege horren aurretik, finantza entitateek kontzeptu horiek guztiak ordaintzera behartzen zuten bezeroa. Hala ere, 2017tik aurrera, banku asko hasi ziren gehiegizko baldintza horiek ezabatzen.
Erreklamatu daitezkeen hipotekaren gastuak
Hipoteka eratzeko gastuen itzulketa erreklamatzeko aukera Auzitegi Gorenak (AG) emandako hainbat epairen bidez ireki zen. Epai horien arabera, 2019a baino lehen indarrean zeuden klausula horiek abusuzkoak ziren, eta bezeroek eskubidea zuten bankuek behartuta ordaindu behar izan zituzten gastuen zati bat berreskuratzeko.
Zehazki, Auzitegi Gorenak ebatzi zuen hipoteka bat formalizatzearen ondoriozko gastuak, hau da, jabetza-erregistrokoak, gestoriakoak eta tasaziokoak, bankuak ordaindu behar dituela, eta ez bezeroak. Era berean, arautu zuen notarioaren gastuak bi alderdiek erdibana ordaindu behar dituztela eta egintza dokumentatuen gaineko zerga, berriz, kontsumitzaileak ordaindu behar zuela.
Epai horiek eragina zuten hainbat hamarkadatan hipoteka-mailegua formalizatzeko gastuak bezeroei ezarri dizkieten abusuzko kontratu-klausula guztietan.
Horrela, hipotekak 2017. urtea baino lehen kontratatu dituzten pertsona guztiek erregistro-, gestoria- eta tasazio-gastu guztiak itzultzeko eskubidea izango dute, baita notario-gastuen erdiak ere. Hipotekaren zenbatekoaren arabera, 500 eta 2.000 euro artekoa izan daiteke zenbateko hori, eta legezko interesak gehitu behar zaizkio.
Zehazki, hauek dira zure hipotekaren kontratua sinatzean ordaindu zenituen gastuak, eta orain zure bankuak itzuli behar dizkizunak:
Jabetza Erregistroko gastuak
Jabetza Erregistroko gastuak hipoteka Jabetza Erregistroan inskribatzeko ordaindu behar direnak dira. Gastu horietan sartzen dira inskripzio-eskubideak eta notarioaren eta jabetza-erregistratzailearen ordainsariak.
Tasazio-gastuak
Tasazio-gastuak hipotekatuko den higiezina baloratzeko zerbitzuagatik ordaindu behar direnak dira. Gastu horietan sartzen da profesional kualifikatu batek tasazio-txostena egitearen ondoriozko ordainketa.
Gestoria-gastuak
Gestoria-gastuak dira administrazio-izapide jakin batzuk egiteagatik enpresa espezializatu bati ordaindu behar zaizkionak. Hipoteka bat kontratatuz gero, gestoria-gastuak izan daitezke, besteak beste, hipoteka-eskritura izapidetzeagatiko ordainketa, zorraren ziurtagiria lortzea, hipoteka Jabetza Erregistroan inskribatzea, etab.
Notario-gastuak
Notario-gastuak dira notarioaren zerbitzuengatik ordaindu behar direnak, hipotekaren harpidetzari dagokionez. Gastu horien artean egon ohi dira hipoteka-eskritura idazteagatiko ordainketa, mailegu-hartzailearen sinadura autentifikatzea, beharrezko dokumentazioa egiaztatzea eta abar.
Zein urtetako hipoteketan erreklama daitezke hipoteka-gastuak?
Auzitegi Gorenaren epaiek, bankuek hipoteka-gastuak itzuli behar dituztela ebatzi dutenek, eragiten diete 1985etik Espainiako Estatuan sinatutako hipoteka guztiei, baldin eta mailegu-hartzaileari gastu horiek ordaintzeko betebeharra ezartzen dioten abusuzko klausulak jasotzen badituzte.
Azken hamarkadetan kontratatutako ia hipoteka guztiek bezeroari esleitzen zizkioten aipatutako gastuak, eta, beraz, erreklamatu egin litezke.
1985. urtea baino lehen sinatutako hipotekei dagokienez, onena da kasu bakoitza gure abokatu adituekin kontsultatzea, haietako asko ere erreklamatu baitaitezke.
Hipoteka-gastuak erreklamatzeko epea
Eztabaida juridikoa sortzen duen gaia bada ere, gaur egun gure inguruko epaitegiek oro har jarraitzen duten irizpidea da hipoteka-gastuen itzulketa eskatzeko eskubideak ez duela preskripzio- edo iraungitze-eperik. Beraz, garaiz zaude erreklamatzeko.
Gure gomendioa da zure kasuaz kontsulta egitea beti ERREKLAMATUko aditu batekin, hipoteka sinatu zenuen data edozein dela ere.
Hipoteka kitatu ondoren ere erreklamatu dezakezu
Auzitegi Gorenaren epaien ondoren, milaka pertsona ari dira beren bankuei eskatzen hipoteka-gastuak itzultzeko, bai hipotekek indarrean jarraitzen badute, bai mailegatutako dirua itzuli ondoren kitatu baziren. Bigarren kasu horretan, finantza-entitateak ordainketak saihesten saiatzen ari dira, hipoteka-kontratua iraungi dela argudiatuz, eta, beraz, ez dela bidezkoa abusuzko klausulen baliozkotasuna berrikustea, ezta horien ondorioak zuzentzea ere.
Hala ere, auzitegiak erabiltzaileen aldeko epaiak ematen ari dira argi eta garbi, baita gastuen erreklamazioa hipoteka kitatu ondoren egiten denean ere. Izan ere, epaileak bankuak zigortzen ari dira bidegabe kobratutako zenbatekoa gehi ordainketa bakoitza egin zenetik dagokion legezko interesa itzultzera, prozesuaren kostuak ordaintzeaz gain.
Zure bankuarekin akordio batera iritsi bazara, erreklamatu dezakezu
Kasu jakin batzuetan, bankuek akordio bat sinatzea eskaini diete bezeroei, abusuzko klausula batzuk kentzeko, etorkizuneko erreklamazioei atea itxita. Zure kasuan, kontsultatu doan ERREKLAMATUrekin, kontratu hori ere abusuzkoa izan baitaiteke, eta zenbateko guztien itzulketa eskatzeko aukera izango genuke.
Erreklamatu al daitezke 2019tik aurrera izenpetutako hipotekak?
2019tik aurrera sinatutako hipotekei dagokienez, urte horretan jarri zen indarrean higiezin-kredituen kontratuak arautzen dituen lege berria, eta ordutik aurrera bankuek ez dute aplikatzen auzitegiek baliogabetzat jo zuten klausula. Orain beste klausula bat aplikatzen dute, eta horren arabera, gastu horiek erdibana ordaintzen dituzte bankuak eta bezeroak, baina praktikan kopuru horiek ez dira modu egokian banatzen ari, eta bezeroari behar baino gehiago kobratzen jarraitzen dute. Hortaz, epaitegiek klausula berriari buruzko iritzia noiz emango zain gaude.
Nola erreklamatu hipoteka-gastuak
Bankuei hipoteka-gastuen itzulketa erreklamatzeko prozesuan jurisprudentzia guztia kontsumitzailearen alde dago. Arazoa da prozedura konplexua dela, eta batzuetan demanda judizial bat jarri behar dela, legezko prozedurak eta kostuak dituena. Eta bankuek abokatu-talde onak dituzte.
Kasua gure eskuetan uzten baduzu, ez duzu arazo hori izango. ERREKLAMATUn arduratuko gara denaz, zure hipotekaren gastuak itzultzea lortu arte, eta gainera gastu guztiak hartuko ditugu gure gain, prokuradorea eta kostuak. Ez dizugu dirurik aurreratzeko eskatuko gure zerbitzuengatik, eta azkenean ez badugu lortzen zure dirua berreskuratzea ez diguzu ezer ordaindu beharko.
Hipoteka-gastuak erreklamatzeko behar den dokumentazioa
Hipotekaren gastuak itzultzeko eskatu nahi baduzu, eskrituraren kopia eta erreklamatu beharreko gastuen fakturak (notaritza, tasazioa, erregistroa eta gestoria) ekarri behar diguzu.
Erreklamazioa egitea gure eskuetan utzi ondoren, gure talde juridikoa lanean hasiko da finantza-entitatearekin akordio bat lortzen saiatzeko edo, bestela, kasua auzitegietara eramateko. Bi aukeretako edozeinetan, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Irabaztea lortzen badugu –hala gertatzen da espediente gehienekin–, zurekin harremanetan jarriko gara emaitzaren berri emateko, eta berreskuratutako kopuruak helaraziko dizkizugu, zuk adierazitako moduan. Prozesu osoan ez duzu aurrerakinik ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.
Zenbat denbora behar duten hipoteka-gastuak itzultzeko
Hipoteka-gastuak itzultzeko epea desberdina izango da bankuarekin auzitegiz kanpoko akordio bat lortzen badugu edo auzitegietara jo behar badugu. Lehenengo kasuan, epea laburragoa izango da, sei hilabete ingurukoa. Eta epaiketara joaten bagara, demanda jarri behar dugun epaitegien mende ere egongo da. Kasu gehienetan, demanda aurkezten denetik epaia publiko egin arte, 6 eta 24 hilabete bitarte igaro daitezke.
Abokatu onenak, hipoteka-gastuak erreklamatzeko
Azken hamarkadetan hipoteka bat sinatu baduzu, zure bankuak dirua zor dizu eta berreskura dezakezu. Kontsultatu gurekin zure kasua dohainik eta konpromisorik gabe. Gastu horiek bidegabeki kobratu zizkizuten egiaztatuko dugu, bai eta zoru-klausula bat aplikatu zizuten ere; hala bada, hori ere erreklamatu ahal izango dugu. Era berean, revolving txartelen gastuak erreklamatu ahal dizkizugu, Auzitegi Gorenak abusuzkotzat jo baitzituen haien interesak ere.
ERREKLAMATUn bankuko erreklamazioetan espezializatutako abokaturik onenak dauzkagu, eta berme hauek ditugu: hamar urteko esperientzia sektorean, erreklamazioen ehuneko oso handia irabazi izana eta bere hipoteka gastuak berreskuratzeko gugan konfiantza jarri duten ehunka bezeroren gogobetetasuna.
Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Bankuko erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta berreskuratzen dugun zenbatekotik ateratzen da. Zehazki, banku-erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %22 kobratzen dugu.
Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren
ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da ahalik eta lasterren.
Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko.
ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure hipoteka-gastuak erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.
Bankuei egindako erreklamazioak
Gure bezeroen iritziak
Azken albisteak
Hegazkin-bidaiarien eskubideei buruz beharbada ez dakizkizun hamar gauza
ERREKLAMATUn bidaiariei lagundu nahi diegu haien eskubideak babesten eta dagozkien kalte-ordainak erreklamatzen. Horrexegatik, gure bezeroei ematen diegun laguntza juridikoaz gain, hegaldietan gorabeheraren bat izan duten bidaiarientzat baliagarria den edukia ere...
20 aholku aurtengo udan zure hegaldiarekin arazorik ez izateko
Gorabeherarik gabeko oporraldiak izaten lagundu nahi dizugu ERREKLAMATUn. Hori dela eta, gida hau prestatu dugu, 20 aholku erabilgarrirekin, aurtengo udan zure hegaldietan arazorik ez izateko. Jarraibide horiekin, horrelako arazoak izateko aukerak murriztu ahal...