1. Hegazkinean sartzeko txartela (boarding pass) goizegi botatzea Hegazkineratzeko txartela da bidaiaria kasuko hegaldian zegoela frogatzeko dokumentu nagusia. Hura gabe askoz zailagoa da gertatuta gorabehera egiaztatzea, are gehiago aire-konpainiak oinarrizko datuak...
Erreklamazioetan espezializatutako abokatuak
Bilboko abokatuak, espezialistak gai hauetako erreklamazioetan: hegaldienak, bankukoak, zirkulazio-istripuenak, aseguruenak, lan-istripuenak, zabarkeria medikoenak, kalteenak… Zuzenbidearen arlo guztiak lantzen ditugu. Kontsultatu zure kasua konpromisorik gabe.
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Erreklamazioen abokatuak
ERREKLAMATU erreklamazioetan espezializatutako abokatu-bulegoa da eta bere bezeroei laguntza juridiko integrala eskaintzen die, bakoitzaren behar eta eskaeren araberakoa.
Gure lan eremua Euskal Herria da nagusiki, baina Espainiako Estatu osoan kudeatzen ditugu demandak.
ERREKLAMATUko lan hizkuntza euskara da, eta zerbitzua bakoitzaren hizkuntzan ematen dugu, euskaraz nahiz gaztelaniaz. Gure bezeroei frantsesez eta ingelesez ere ematen diegu arreta, gure zereginaren zati handi bat nazioarteko zuzenbidea baita.
Erreklamazioak aire-konpainiei
ERREKLAMATUren jatorrian HIRU ABOKATUAK dago, Bilboko abokatu bulego bat, 2013tik lanean ari dena zuzenbidearen arlo guztietan. Hasiera-hasieratik, erreklamazio ugari egon dira aire-konpainien arloan. Hori dela eta, aire-konpainien praktika txarrak zirela-eta gero eta erreklamazio gehiago zeudela ikusita, bai eta arrakasta handia lortzen ari ginela ere, erabaki genuen hegaldien erreklamazioak egiten espezializatutako zerbitzu bat abian jartzea.
Horrela, 2014an ERREKLAMATU jaio zen, hegaldien erreklamazioetara bideratuta erabat; horri esker, hegaldien erreklamatzaileetan lehenengoetako bat izan ginen estatuan eta lehen-lehena Euskal Herrian.
Erreklamazioak bankuei
HIRU ABOKATUAKen beste lan-ildo garrantzitsu bat bankuei egindako erreklamazioak ziren: hipoteka-gastuak, zoru-klausulak, revolving txartelak… Demanda horien kopurua asko ugaritu zen Auzitegi Gorenaren zenbait epairen ondorioz, 2017an, eta hortik etorri zen bigarren lan-ildo horri ekitea, ERREKLAMATU markaren barruan hori ere.
Mota guztietako erreklamazioak
Denboraren poderioz, taldearen espezializazioari eta lortu ditugun emaitza onei esker, eta gure bezeroen eskaerari erantzunez, ERREKLAMATU marka mota guztietako erreklamazioak kudeatzera zabaldu dugu: trafiko-istripuak, zenbatekoen erreklamazioak, lan-istripuak, zabarkeria medikoak, kalte-galerak, pribatutasuna, kalumniak, berankorren zerrendak, erreklamazioak administrazioari, aseguru-etxeei, hirugarrenei, jabetza horizontala, erantzukizun zibila…
Gainera, zuzenbidearen gainerako arloak –zuzenbide zibila, familia-zuzenbidea, zuzenbide penala, merkataritza-zuzenbidea, administrazio-zuzenbidea, lan-zuzenbidea, giza eskubideak, Europako auzitegiak– gure erro-markan lantzen ditugu: HIRU ABOKATUAK.
Gure historia
2013
HIRU ABOKATUAK sortu zen.
2014
ERREKLAMATU sortu zen, estatuko lehen hegaldi-erreklamatzaileetako bat.
2015
Gure lehen web orria atera eta ERREKLAMATUren lana online ekosistemara bideratu genuen; horri esker, zerbitzua optimizatu ahal izan genuen, eta bezeroentzat errazagoa, erosoagoa eta azkarragoa egin.
2017
ERREKLAMATUn bankuko erreklamazioekin lanean hasi ginen.
2018
Lankidetzan hasi ginen EITB taldearekin eta beste hedabide batzuekin, erreklamazioen arloko aholkulari eta abokatu aditu moduan.
2022
ERREKLAMATU marka mota guztietako erreklamazioetara zabaldu genuen.
2023
Irudi korporatibo berria eta web orri berria aurkeztu genituen.
GURE ZERBITZUA
Erraza, erosoa eta segurua
Gure lan-filosofia hurbiltasuna da, eta bezeroentzat dena ahalik eta errazena izatea. Pertsona batek ERREKLAMATUra jotzen duenean eta gorabehera bati buruz kontsulta egiten digunean, gure abokatu espezialistek doan emango diote aholku bere demandak arrakasta izateko dituen aukerei buruz. Orduan, kasua gure esku jartzea erabakitzen badu, aurkeztu nahi duen erreklamazioari buruzko dokumentazioa guri eman, ez du besterik egin behar. Une horretatik aurrera, ERREKLAMATUn denaz arduratzen gara bezeroak bere kalte-ordaina lortzen duen arte edo erreklamazioari erantzuten zaion arte, dela auzibidetik kanpo, dela epaitegi baten epaiaren ondoren.
Berme osoa: hegaldien eta bankuetako erreklamazioetan, bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
ORDAINSARI ARGIAK ETA ARRISKURIK GABEAK
ERREKLAMATUren zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da hegaldien erreklamazioetan eta bankukoetan bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta gure bezeroentzat berreskuratutako kopurutik ateratzen da.
- Aire konpainien kontrako erreklamazioetan gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %25 (+BEZa) kobratzen dugu; bide judizialera jo behar izanez gero, %30 + BEZa izango da.
- Hipoteken gaineko erreklamazioetan, lortutakoaren %22 (+BEZa) kobratzen dugu, eta prokuradore gastuak gure gain hartzen ditugu.
- Revolving txartelen gaineko erreklamazioetan, lortutakoaren %22 (+BEZa) kobratzen dugu; lortutako zenbatekoa hauen batura da: jasoko den kalte-ordaina eta ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko amortizatua edo ezeztatua. Prokuradore gastuak gure gain hartzen ditugu.
- Phishing kasuetako erreklamazioetan, 100 euroko zenbateko finkoa kobratzen dugu, gehi berreskuratutako zenbateko osoaren %25; bide judizialeko akordioa edo epaia dagoenean, 150 euroko zenbateko finkoa gehi berreskuratutako zenbatekoaren %25 (gehi BEZa kontzeptu guztietan).
- Gainerako erreklamazioetan, askotariko kausak daude. Normalean, minutak kostu finkoa du, berreskuratutako kopurutik ateratzen ez dena.
Milaka bezero pozik
Gure bermeak dira hamar urteko esperientzia, erreklamazioen ehuneko oso handia irabazi izana eta gugan konfiantza izan duten milaka bezeroren gogobetetasuna.
Ahalegin handia egiten dugu gure lanean ahalik eta kalitate handiena lortzeko, eta horrek esan nahi du ahalik eta kalte-ordainik handiena lortzen dugula ahalik eta denbora laburrenean. Eta tratu pertsonal eta indibidualizatuarekin egiten dugu. Bezeroaren arretarako gure zerbitzuari esker, une oro jakingo duzu zein fasetan gauden demandaren prozesuan, eta beti izango duzu aukera gurekin harremanetan jartzeko, zalantzaren bat izanez gero edo edozein arazo konpontzeko; horrez gain, guregana ere etorri ahal izango zara eta gure taldearekin bildu.
Abokatu onenak ditugu kalte-ordain bat eskatzeko edo edozein erreklamazio egiteko. ERREKLAMATUrekin, zure demanda arrakastaz aurrera ateratzeko eta zure dirua berreskuratzeko aukera onenak izango dituzu.
Gure bezeroen iritziak
Gure taldea

Jon Ortiz Larruzea
Lan-zuzenbidean eta Familia-zuzenbidean espezializatutako abokatua. Hegaldien erreklamazioetan espezializatutako abokatua.

Óscar Sánchez Setién
Zuzenbide penalean eta
giza eskubideetan
espezializatutako abokatua.
Bankuko erreklamazioetan espezializatutako abokatua

Maddi Bilbao Aretxaga
Zuzenbide zibilean eta Administrazio-zuzenbidean espezializatutako abokatua. Hegaldien erreklamazioetan espezializatutako abokatua
Gure taldeko hiru abokatuez gain, ERREKLAMATUn lan egiten dugu hegaldien eta bankuetako erreklamazioetan espezializatutako laguntzaile juridikoen sare zabal batekin.

Aritz Goikoetxea
Bezeroentzako arreta

Blanca Oyarzabal
Bezeroentzako arreta

Sergio Labayen
Marketina eta komunikazioa
Lan-arloak
Hegaldien erreklamazioak
-
Bertan behera uztea
-
Atzerapena
-
Overbookinga
-
Ekipajea
-
Itzulketa
-
Gastuak
-
Kalte moralak
Bankuei egindako erreklamazioak
-
Hipotekaren gastuak
-
Irekiera-komisio
-
Zoru-klausulak
-
Revolving txartelak
-
Abusuzko beste klausula batzuk
-
Pishinga eta beste iruzur batzuk
Kalteen erreklamazioak
-
Trafiko-istripuak
-
Lan-istripuak
-
Zabarkeria medikoak
-
Administrazioari egindako erreklamazioak
-
Kalte-galerak
-
Etxebizitza
-
Kalumniak
-
Berankorren zerrendak
Zuzenbide pribatua
-
Betebeharrak eta kontratuak
-
Higiezinen zuzenbidea. Jabetza eta eskubide errealak. Errentamenduak
-
Jabetza horizontala. Jabeen erkidegoak
-
Banku-zuzenbidea
-
Berankortasunaren eta ordaingabeen kudeaketa
-
Aseguruaren eskubidea. Istripuagatiko kalte-ordainak
-
Erantzukizun zibila
-
Kontsumitzaileen zuzenbidea
Familia-zuzenbidea
-
Banantzea eta dibortzioa
-
Zaintza eta jagoletza
-
Seme-alabatasuna aitortzea
-
Ezintasun-deklarazioa
Administrazio-zuzenbidea
-
Administrazioaren ondare-erantzukizuna
-
Dirulaguntzen zuzenbidea
-
Hirigintza eta ingurumena
-
Zehapen-zuzenbidea
-
Datuen babesa
Zuzenbide penala
-
Atxilotuari eta/edo inputatuari laguntzea
-
Letraduaren defentsa mota guztietako prozedura penaletan
-
Akusazio partikularra eta herri-akusazioa
-
Kereilak eta salaketak ezartzea
Lan-zuzenbidea
-
Kaleratzeak eta zor diren zenbatekoak erreklamatzea
-
Ezintasunak eta lan-istripuak
-
Lanbide-sailkapena eta lanpostuz igotzea lanean
-
Soldata, lanaldia, oporrak, faltak eta zehapenak
Oinordetza-zuzenbidea
-
Oinordetza-interesen defentsa
Giza eskubideak
-
Giza Eskubideen Europako Auzitegian jarritako demandak
-
Oinarrizko eskubideak urratzeagatik Nazio Batuetan aurkeztutako kexak
Blogaren azken albisteak
Gabonetan gora egiten dute iruzur digitalek: nola jakin bankuak dirua itzuli behar dizun
Gabonak iritsi aurreko asteetan urteko iruzur digitalen gorakada nagusietako bat gertatzen da. Online erosketen kopurua handitzeak, informazio erauntsiak eta segurtasun-ohiturak lasaitzeak baldintzak errazten dizkie iruzurgileei, eta garai hau baliatzen dute gero eta...
Ohiko 10 galdera ekipajearen inguruko erreklamazioei buruz, udarako
1. Zer egin nire maleta agertzen ez bada oporretako destinora iristean? Udan oso ohikoa da egoera hori. Berehala jo beharko duzu aire konpainiak aireportuan duen erakusmahaira edo handling-era, eta han ekipajearen irregulartasunen agiria (PIR) bete, aireportutik atera...






