ERREKLAMATUn bidaiariei lagundu nahi diegu haien eskubideak babesten eta dagozkien kalte-ordainak erreklamatzen. Horrexegatik, gure bezeroei ematen diegun laguntza juridikoaz gain, hegaldietan gorabeheraren bat izan duten bidaiarientzat baliagarria den edukia ere...
Irekitze-komisioa erreklamatzea
Hipoteka bat irekitze-komisioarekin izenpetu duten pertsona guztiek hura itzultzea erreklamatu ahal dute, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak horren aldeko epaia eman ondoren.
Erreklamatu zure hipotekaren irekitze-komisioa eta berreskuratu zure dirua!
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute, eta zure bankuak itzuli behar dizun zenbatekoaren berri emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?
INFORMAZIOa ETA KONTSULTA DOAN
Hipoteka bat irekitze-komisioarekin izenpetu bazenuen, oso litekeena da zure dirua berreskuratzeko aukera izatea. Kontsultatu zure kasua dohainik eta konpromisorik gabe. Adituak gara gai horretan; zure eskubideen berri emango dizugu eta zer egin aholkatuko.
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA
Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hipotekako irekitze-komisioa erreklamatzeko eta zure dirua berreskuratzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesu osoan: gure abokatuek egingo dituzte kudeaketa guztiak zure partez.
Erabateko bermea: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
AKORDIOA ALA DEMANDA
Erreklamazioa egin ondoren, bi bide dauzkagu bidegabeki kobratu zizuten diruaren itzulketa lortzeko: zure bankuarekin akordio batera iristea edo, ezinezkoa bada, entitatearen aurkako demanda bat jartzea bide judizialetik, eta auzitegi batek hartuko du erabakia.
EZ BADUGU IRABAZTEN EZ DUGU KOBRATZEN
Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu lan eta gastu guztiak, prokuradorea barne. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak zuri dirua itzultzea lortzen badugu. Zehazki, berreskuratutako diru kopuruaren %22 kobratuko dugu (+BEZa).
Hipoteka irekitzeko komisioa. Zer da?
Hipoteka irekitzeko komisioa diru kopuru bat da, finantza-entitateek hipoteka mailegu bat ematean bezeroei kobratzen dietena. Bankuek justifikatu dute komisio hori kobratzea esanez mailegua formalizatzeko gastu administratibo eta kudeaketakoak direla, esate baterako mailegu-kontratua eta bezeroaren kaudimenari buruzko azterketa egitekoak.
Irekitze-komisioa hipotekaren zenbatekoaren %0,5etik eta %2ra bitartekoa izan ohi da, eta mailegu kontratua sinatzean kobratzen da. Hala ere, banku guztiek ez diete kobratu komisio hori beren bezeroei, eta banku batzuek batzuetan kobratu izan dute eta beste batzuetan ez, hau da, komisio hori kontratuetan sartzea arbitrarioa da eta ez dagokio benetan inongo zerbitzu emateari.
Irekitze-komisioaren gaineko epaiak
Espainiako Estatuan, hipoteka irekitzeko komisioa eztabaidagai izan da azken urteetan eta epai batzuk eman dira gaiari buruz. Lehen auzialdian, probintziako zenbait auzitegik hainbat epai eman zituzten klausula honen gardentasunaz eta abusuzko izaeraz, baina ez ziren denak bat etorri. Desadostasun horiei erantzunez, 2019ko urtarrilean Auzitegi Gorenak adierazi zuen mailegu bat emateko irekitze-komisio bat kobratzea ez zela abusuzkoa, “maileguaren funtsezko partea zelako”, eta ez zegoen, beraz, diru kopuru horiek itzuli beharrik.
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, ordea, atzera bota zuen epai hori 2020ko uztailean, ezarri baitzuen bankuek itzuli behar zituztela hipoteka bat eratzeko abusuzko klausularen gastuak, eta, hala egin ezean, estatuetako epaileek behartu ahal izango zituztela diru hori bezeroei itzultzera. Baina Auzitegi Gorenak eutsi egin zion bere interpretazioari eta Europako auzitegiari zenbait galdera prejudizial egin zizkion, 2020ko epaia zalantzan jarrita.
Abusuzko irekitze-komisioa
2023ko martxoaren 16an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak beste epai bat eman zuen gaiari buruz, eta bertan Auzitegi Gorenak planteatutako galdera prejudizialak aztertu zituen. Epai horretan, Europako Auzitegiak ezetsi egin zuen Auzitegi Gorenak zioena eta behin betiko ireki zuen bankuek kobratutako irekitze-komisioen itzulketa epaitegietan erreklamatzeko bidea.
Irizpenean, Europako Auzitegiak adierazi zuen ezin dela erabat baztertu klausula horiek abusuzkoak izatea, ez direlako hipoteka-kontratuaren xede nagusiaren parte, banku entitatearen barruko lan bat baizik, kreditua ematea aztertzeko asmoz egiten dena. Zehazki, auzitegiaren iritziz klausulak abusuzkoak izango lirateke komisioaren prezioa lotuta ez balego trukean emandako zerbitzu batekin, edo bankuak informaziorik emango ez balio bezeroari komisioei buruz, edo ezarritako prezioa “proportziorik gabekoa” balitz maileguaren zenbatekoarekin alderatuta.
Bestela esanda, irekitze-komisio bat kobratzea legitimoa izateko, zerbitzu zehatz baten ordaina izan beharko luke, eta kontratatzen duen pertsonak ulertzeko modukoa. Komisio honen atzean, ordea, ez dago inongo zerbitzu ezagunik, eta pertsona batzuei kobratzen zaie eta beste batzuei, aldiz, ez.
Irekitze-komisioa baliogabetzea
Europako Auzitegiak epaia eman ondoren, ireki da bezeroek beren finantza-entitateei irekitze-komisioaren baliogabetzea eskatzeko bidea, bai eta bidegabeki ordaindutako dirua itzultzekoa ere. Pentsatzekoa da hasiera batean bankuek uko egingo diotela itzulketa egiteari. Hala bada, auzitegietara jo beharko da, eta haiek aztertu beharko dute kasu bakoitzean irekitze-klausulak kobratzea abusuzkoa izan zen ala ez.
Europako azken epaian oinarrituta, bai eta Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia eta maila apalagoko batzuena ere, gure ustez aukera handiak daude auzitegiek deklara dezaten irekitze-komisioak abusuzkoak direla eta, hipoteka gastuekin gertatu zen bezala, lehen auzialdiko epaitegiek, azkenean, banku entitateak behartu ditzaten diru hori itzultzera.
Hori dela eta, ERREKLAMATUren gomendioa da, hipoteka bat irekitze-klausularekin izenpetu duten pertsona guztientzat, kontsulta egin dezatela gure adituekin, bankuari diru horren itzulketa erreklamatzea posible den aztertzeko.
Zein urtetatik aurrera erreklamatu ahal da zure hipotekaren irekitze-komisioaren itzulketa?
Abusuzko klausulen itzulketa eskatzeko eskubideak ez du preskripzio eperik ez iraungipenekorik. Beraz, klausula hori izan duten hipoteka guztien irekitze-komisioaren itzulketa erreklamatu daiteke, zer urtetan izenpetu ziren kontuan izan gabe.
Azken hamarkadetan kontratatutako hipoteka gehienetan egin da irekitze-komisioa eta beraz, erreklamatu ahal dira.
Zure hipotekaren irekitze-komisioaren itzulketa erreklamatzeko epea
Abusuzko klausulak bidegabe kobratzeko egintzak ez duenez preskribatzen, ez dago eperik ezarrita hipoteka baten irekitze-komisioaren itzulketa erreklamatzeko. Hortaz, erabiltzaileek erreklamatu ahal dute, hipoteka kontratua izenpetu zuten data edozein dela ere.
Gure gomendioa da zure kasua kontsultatzea beti ERREKLAMATUko aditu batekin, hipoteka noiz izenpetu zenuen kontuan izan gabe.
Nola erreklamatu zure hipotekaren irekitze-komisioaren itzulketa
Banku entitateei irekitze-komisioa itzultzea eskatzeko prozesuan jurisprudentzia, hasiera batean behintzat, kontsumitzailearen alde dago. Arazoa da prozedura konplexua dela, eta batzuetan demanda judizial bat jarri behar dela, legezko prozedurak eta kostuak dituena. Eta bankuek abokatu-talde onak dituzte.
Kasua gure eskuetan uzten baduzu, ez duzu arazo hori izango. ERREKLAMATUn denaz arduratuko gara zure hipotekaren irekitze-komisioaren itzulketa lortu arte, eta gainera gastu guztiak hartuko ditugu gure gain, prokuradorea eta kostuak. Ez dizugu dirurik aurreratzeko eskatuko gure zerbitzuengatik, eta azkenean ez badugu lortzen zure dirua berreskuratzea ez diguzu ezer ordaindu beharko.
Irekitze-komisioa erreklamatzeko behar den dokumentazioa
Zure hipotekaren irekitze-komisioaren itzulketa eskatu nahi baduzu, helarazi behar diguzun dokumentazio bakarra eskrituraren kopia da.
Erreklamazioa egitea gure eskuetan utzi ondoren, gure talde juridikoa lanean hasiko da finantza-entitatearekin akordio bat lortzen saiatzeko edo, bestela, kasua auzitegietara eramateko. Bi aukeretako edozeinetan, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Kasua ebazten denean, zurekin harremanetan jarriko da emaitzaren berri emateko, eta irabazi baldin badugu, berreskuratutako dirua helaraziko dizugu zuk esandako bidetik. Prozesu osoan ez duzu aurrerakinik ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.
Zenbat denbora behar da irekitze-komisioa itzultzeko?
Irekitze-komisioak itzultzeko epea desberdina izango da bankuarekin auzitegiz kanpoko akordio bat lortzen badugu edo auzitegietara jo behar badugu. Lehenengo kasuan, epea laburragoa izango da, sei hilabete ingurukoa. Eta epaiketara joaten bagara, demanda jarri behar dugun epaitegien mende ere egongo da. Kasu gehienetan, demanda aurkezten denetik epaia publiko egin arte, 6 eta 24 hilabete bitarte igaro daitezke.
Irekitze-komisioa erreklamatzeko abokaturik onenak
Azken hamarkadetan hipoteka bat sinatu baduzu, zure bankuak dirua zor dizu eta berreskura dezakezu. Kontsultatu gurekin zure kasua dohainik eta konpromisorik gabe. Irekitze-komisiorik eta hipoteka gasturik kobratu zizuten jakinaraziko dizugu, bai eta zoru-klausula bat aplikatu zizuten ere; hala bada, hori ere erreklamatu ahal izango dugu. Era berean, revolving txartelen gastuak erreklamatu ahal dizkizugu, Auzitegi Gorenak abusuzkotzat jo baitzituen haien interesak ere.
ERREKLAMATUn bankuko erreklamazioetan espezializatutako abokaturik onenak dauzkagu, eta berme hauek ditugu: hamar urteko esperientzia sektorean, erreklamazioen ehuneko oso handia irabazi izana eta bere hipoteka gastuak berreskuratzeko gugan konfiantza jarri duten ehunka bezeroren gogobetetasuna.
Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Bankuko erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta berreskuratzen dugun zenbatekotik ateratzen da. Zehazki, banku-erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %22 kobratzen dugu.
Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren
ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da, ahalik eta lasterren.
Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko.
ERREKLAMATUn zure hipotekaren irekitze-komisioa erreklamatzeko abokaturik onenak dituzu eskura. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.
Bankuei egindako erreklamazioak
Gure bezeroen iritziak
Azken albisteak
20 aholku aurtengo udan zure hegaldiarekin arazorik ez izateko
Gorabeherarik gabeko oporraldiak izaten lagundu nahi dizugu ERREKLAMATUn. Hori dela eta, gida hau prestatu dugu, 20 aholku erabilgarrirekin, aurtengo udan zure hegaldietan arazorik ez izateko. Jarraibide horiekin, horrelako arazoak izateko aukerak murriztu ahal...
Hegazkin-konpainien okerreko hamar praktika hauek eragina izan dezakete zure oporretan
1.- Hegazkin-konpainiak zure hegaldia aurreratu edo atzeratzen du, bidaia baino aste batzuk lehenago Gero eta ohikoagoa da: bidaia baino aste batzuk lehenago jakinarazten dizute zure hegaldia aurreratu edo atzeratu dela egun bat edo batzuk, eta erabaki behar duzu...