ERREKLAMATUn bidaiariei lagundu nahi diegu haien eskubideak babesten eta dagozkien kalte-ordainak erreklamatzen. Horrexegatik, gure bezeroei ematen diegun laguntza juridikoaz gain, hegaldietan gorabeheraren bat izan duten bidaiarientzat baliagarria den edukia ere...
Bertan behera utzitako hegaldia erreklamatzea
Erraza, azkarra eta segurua. Zure hegaldiaren datuak bidali, eta guk egingo dugu gainerakoa. Gure bermeak dira 10 urteko esperientzia eta milaka bezeroren gogobetetasuna.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu kalte-ordaina!
Kontsulta doan
Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta dagokizun kalte-ordainari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.
* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com
Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?
INFORMAZIOA ETA KONTSULTA DOAN
Zure hegaldia bertan behera utzi bada, seguru asko kalte-ordain ekonomikoa dagokizu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA
Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko eta kalte-ordaina lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan. Bidali zure hegaldiaren datuak eta gure abokatuak arduratuko dira denaz.
Berme osoa: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu.
AKORDIOA ALA DEMANDA
Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: hegazkin-konpainiarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, aire-konpainiari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.
MERKATUKO KUOTARIK TXIKIENA
Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %25 (+BEZa), merkatuko kuotarik txikiena.
Bertan behera utzitako hegaldiak
Ulertzen da hegaldi bat bertan behera utzi dela hegazkina aireportutik ateratzen ez denean, hegaldia berriro programatzen denean edo ibilbidearen erdian eteten denean. Horrek esan nahi du aire-konpainiak ez duela kontratuaren bere zatia bete, eta, beraz, erreklamatu dezakezu txartelaren zenbatekoa itzultzeko edo zure destinora eramango zaituen garraiobide alternatibo bat jartzeko, bai eta hegaldia bertan behera uzteak sortu dizkizun gastuak ere (ostatua, mantenua, garraioa, komunikazioak).
Konpainiak, halaber, baliatu ez dituzun jardueren gastuak ordaindu beharko ditu (hoteleko erreserbak, kontratatutako garraioak, ekitaldietarako sarrerak…), eta, kasu batzuetan, gorabeheraren ondoriozko kalte-galerak ere erreklamatu ahal izango ditugu. Gainera, hegaldia bertan behera uzteko arrazoia aire-konpainiari egotzi ahal bazaio, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu.
Zein dira nire eskubideak nire hegaldia bertan behera utzi badute?
Inguruabar askok eragin dezakete hegaldi bat bertan behera uztea. Izan ere, egunero gertatzen da ehunka hegaldirekin. Kasu horietan bidaiariaren eskubideak babesteko, Europako Parlamentuak 261/2004 Erregelamendua onartu zuen 2004an. Erregelamendu horrek aire-nabigazioan gerta daitezkeen gorabeherak arautzen ditu, eta, zehazki, bidaiariek, hegaldia bertan behera utzi, atzeratu edo hegazkinean sartzea ukatzen (overbooking) denean jaso beharreko laguntza eta kalte-ordainak. Erregelamendu hori nahitaez bete behar da Europar Batasunean aireratzen edo lurreratzen diren hegaldietan.
Zehazki, Europar Batasunaren 261/2004 Erregelamenduak honako eskubide hauek ezartzen ditu ezerezteetarako:
Informaziorako eskubidea
Hegaldia bertan behera geratzen bada, hegazkin-konpainiak inprimaki bat eman behar die bidaiariei, konpentsazio- eta laguntza-arauak zehaztuta. Baina batzuetan ez da hala gertatzen eta, beraz, komeni da zure eskubideak ezagutzea eta, zalantzarik izanez gero, doako kontsulta bat egitea ERREKLAMATUn.
Arreta jasotzeko eskubidea
Batzuetan, hegaldia bertan behera geratu delako, bidaiariek beste garraiobide baten zain gelditu beharko dute aireportuan. Zain dauden bitartean, aire-konpainiak honako honakoak eman behar dizkie bezeroei:
- Janari eta edari nahikoa.
- Hotel batean ostatu ematea, garraio alternatiboa iristen den ordura arte gaua bertan eman behar bada.
- Aireportuaren eta hotelaren arteko garraioa.
- Bi telefono-dei edo zure posta elektronikorako sarbidea.
- Hegazkin-konpainiak arreta berezia eman beharko die mugikortasun murriztua duten pertsonei eta bidaiderik gabeko adingabeei.
Konpainiak ez badu arreta emateko bere betebeharra betetzen gorabeherak irauten duen bitartean, zuk ordaindu beharko dituzu ostatuaren, mantenuaren eta aireporturako garraioaren gastuak. Hala bada, faktura guztiak gorde, hegaldia erreklamatzean bidaiariek eskubidea baitute zenbateko horiek itzultzeko.
Dirua itzultzeko eskubidea edo garraio alternatiboa
Zure hegaldia bertan behera utzi bada, arrazoia edozein dela ere, konpainiak hiru aukera hauek eskaintzeko eskubidea duzu:
- Txartelaren prezioa itzultzea; aire-konpainiak hurrengo 7 egunetan ordaindu beharko du. Baliteke aurrerago bidaiatzeko bonuak eskaintzea, baina ez duzu zertan onartu dirua itzultzea nahiago baduzu. Halaber, jatorrizko aireportura itzultzeko hegaldia eman beharko dizute loturako hegaldia bazen eta bidaia jada egiterik ez baduzu bertan behera uzteagatik.
- Garraio alternatiboa edo konexio-hegaldia, azken helmugara lehenbailehen eramango zaituena eta kontratatutako zerbitzuaren antzeko baldintzetan.
- Garraio alternatiboa, zuk erabakitzen duzun datan eta kontratatutako zerbitzuaren antzeko baldintzetan.
Aire-konpainiak ez badu betetzen hiru aukera horiek eskaintzeko betebeharra, zure destinora iristeko edo jatorrizko aireportura itzultzeko txartel bat erostea beste aukerarik ez duzu izango. Kasu horretan, gorde gastu horien fakturak eta frogagiriak, hegaldia erreklamatzean horien itzulketa ere eskatuko dugulako.
Zure hegaldia bitarteko agentzia baten bidez erosi baduzu, eskubide berberak dituzu: aire-konpainiak txartelen zenbateko osoa ordaindu beharko dizu, eta gainerako bidaiariena bezalako kalte-ordaina dagokizu.
Konpentsaziorako eskubidea
Hegaldia bertan behera uzteak eragindako gastu guztiak itzultzeaz gain, lehen aipatu bezala, bidaiariek konpentsazio ekonomikoa ere jasotzeko eskubidea dute, hegaldiaren distantziaren arabera kalkulatzen dena:
- 250 euro, 1.500 kilometrotik beherako hegaldietan.
- 400 euro, 1.500 eta 3.500 kilometro arteko hegaldietan.
- 600 euro, 3.500 kilometrotik gorako hegaldietan.
Hegazkin-konpainiak ez du konpentsazio hori ordaintzeko betebeharrik bi egoera hauetan:
- Bidaiariari gutxienez 14 egun lehenago jakinarazi badio hegaldia bertan behera utzi dela.
- Hegaldia bertan gelditzeko arrazoiak aparteko inguruabarrak badira, aire-konpainiari egotzi ezin zaizkionak (urakan bat edo muga bat ixtea, adibidez).
Kalkula ezazu zure kalte-ordaina
Tresna honekin erraz kalkula dezakezu dagokizun kalte-ordaina. Gutxi gorabeherako kalkulua da. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke gorabeherak eragin dizkizun gastuak, halakorik balego.
Eskerrik asko! Mezu bat bidali dizugu zure helbide elektronikora. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Eragozpen mota
Atzerapena
Bertan behera uztea
Overbookinga
Atzerapenaren iraupena?
Hegaldiaren distantzia?
Hegaldiaren distantzia?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?
EMAITZA
Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure kasua doan gure abokatu adituekin. Eman zure datuak eta deituko dizugu aholkua emateko.
Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!
Bidali zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.
Summary
Description | Information | Quantity | Price |
---|---|---|---|
Discount : | |||
Total : |
Hegaldia bertan behera uzteagatiko kalte-ordaina
Zure hegaldia bertan behera utzi bada, konpentsazio ekonomiko bat dagokizu, hainbat inguruabarren arabera aldatzen dena:
- Bertan behera uzteko arrazoia aire-konpainiari egotzi ahal bazaio, 250 eta 600 euro arteko kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu, hegaldiaren distantziaren arabera.
- Bertan behera uztearen ondorioz garraio alternatiboaren, ostatuaren edo mantenuaren gastuak ordaindu behar izan badituzu, aire-konpainiak diru hori itzuli beharko dizu, gorabeheraren arrazoia edozein dela ere.
- Hegaldiak bertan behera uzten diren kasu batzuetan, kalte moralengatiko kalte-ordain gehigarria ere eska daiteke.
Zer egin behar dut nire hegaldia bertan behera uzten badute?
Hegaldia bertan behera utziz gero, eskubidea duzu konpainiak gorabeheraren arrazoiei eta konpontzeko moduari buruzko informazio zehatza eman diezazun, batez ere zure destinora eramateko edo jatorrizko aireportura itzultzeko garraio alternatiboari dagokionez. Terminalean bazaude, jo ezazu fakturazio-mahaira edo aire-konpainiaren informazio-mahaira: han, zure eskubideen berri emango dizute eta zure egoeraz arduratuko dira.
Gorabeherak irauten duen bitartean, konpainiak zuri arreta emateko betebeharra du. Hau da, eskubidea duzu eskain diezazuten edatekoa, jatekoa, ostatua (hegaldi alternatiboa hurrengo egunean bada), hotelera joateko eta etortzeko garraioa, bi telefono-dei egitea edo mezu elektroniko bat bidaltzeko bitartekoak.
Hegaldia bertan behera utzi duzulako hoteleko, mantenuko, garbitasuneko gauzak, garraioko eta abarretako gasturen bat ordaindu behar izan baduzu, gorde ordainagiri eta frogagiri guztiak; izan ere, horiek itzultzeko eskatu ahal izango dugu, baldin eta gastu horiek beharrezkoak eta arrazoizkoak badira.
Informa zaitez zure eskubideez eta defenda itzazu: ez fidatu inoiz hegazkin-konpainien eskaintzez, ez sinatu dagokizun kalte-ordainari uko egiteko inolako dokumenturik, eta ez onartu Europako Erregelamenduak ezarritako zenbatekoak baino txikiagoa den diru kopururik. Adibidez, baliteke voucher-ak edo deskontu-txartelak eskaintzea etorkizuneko hegaldietarako, ez erreklamatzeko baldintzarekin. Ez onartu! Zure hegaldia erreklamatzen baduzu, kopuru handiagoa lortuko duzu.
Hegaldien erreklamazioak hegazkin-konpainiarekin egindako akordio baten bidez konpon daitezke, edo, hori ezinezkoa bada, Justizia Auzitegi baten epai bidez. Eta bi egoera horiek kudeatzeko, zenbat eta demanda-egile gehiago izan, orduan eta presio handiagoa egin ahal izango dugu. Beraz, zure hegaldia bertan behera uzten badute, hitz egin gainerako bidaiariekin, haien eskubideei eta dagozkien kalte-ordainei buruz informatu. Zerrenda batean haien izenak eta telefonoak ere jaso ditzakezu; zure hegaldia erreklamatzeko gurekin harremanetan jartzen zarenean, gainerakoei deituko genieke, demanda kolektibo bat egin ahal izateko.
Nola erreklamatu zure hegaldia bertan behera utziz gero
Konpainiak zure egoera konpondu eta zure jatorrira edo helmugara iristen zarenean, zure hegaldia erreklamatzeko unea da, kalte-ordaina lortzeko. Bost urteko epea duzu gehienez horretarako, baina hurrengo asteetan egitea gomendatzen dizugu.
Eta zer egin behar duzu? Oso erraza da. Bilatu erreserba (aire-konpainiak edo bidaia-agentziak bidaltzen dizuna, hegaldiaren eta ibilbidearen xehetasunekin) eta, gorde baduzu, hegazkineratze-txartela. Jar ezazu kasua gure eskuetan, eta ahaztu.
Denbora, pazientzia eta gogoa baduzu, zu zeu borrokatu zintezke konpainiarekin kalte-ordaina erreklamatzeko. Baina ez dizugu gomendatzen. Aire-konpainietako talde juridikoek estrategia oso bat hedatuko dute zure demandan atzera egin dezazun; horregatik, beren kontura erreklamatzen duten bezeroen %5ek soilik eskuratzen du kalte-ordaina. Onena da kasua gure esku uztea. Ez duzu denborarik eta dirurik galduko –bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu–, eta arrakasta-ehuneko oso handia bermatu ahal dizugu.
Zure hegaldiaren erreklamazioa gure esku utzi ondoren, gure talde juridikoa abian jarriko da hegazkin-konpainiarekin akordio bat lortzen saiatzeko edo, bestela, kasua auzitegietara eramateko. Batean zein bestean, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Eta, ohikoa denez, kasua irabaztea lortzen badugu, une horretan zurekin harremanetan jarriko gara zure kalte-ordaina ordaintzeko kontu-zenbaki bat eskatzeko. Prozesu osoan ez duzu ezer ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.
Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Hegaldien erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta gure bezeroentzat berreskuratutako kopurutik ateratzen da. Hura kalkulatzeko, edozein enpresa lehiakiderena baino portzentaje nabarmen txikiagoa aplikatzen dugu.
Zehazki, aire-konpainiei egindako erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %25 kobratzen dugu, eta horregatik gara merkatuko erreklamatzaile merkeena.
Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren
ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, etabakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da ahalik eta lasterren.
Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko. Edo aurrez aurre ezagutu nahi bagaituzu, gure taldea Bilboko bulegoan duzu zain.
ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure hegaldia erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.
Hegaldien erreklamatzailea
Gure bezeroen iritziak
Azken albisteak
20 aholku aurtengo udan zure hegaldiarekin arazorik ez izateko
Gorabeherarik gabeko oporraldiak izaten lagundu nahi dizugu ERREKLAMATUn. Hori dela eta, gida hau prestatu dugu, 20 aholku erabilgarrirekin, aurtengo udan zure hegaldietan arazorik ez izateko. Jarraibide horiekin, horrelako arazoak izateko aukerak murriztu ahal...
Hegazkin-konpainien okerreko hamar praktika hauek eragina izan dezakete zure oporretan
1.- Hegazkin-konpainiak zure hegaldia aurreratu edo atzeratzen du, bidaia baino aste batzuk lehenago Gero eta ohikoagoa da: bidaia baino aste batzuk lehenago jakinarazten dizute zure hegaldia aurreratu edo atzeratu dela egun bat edo batzuk, eta erabaki behar duzu...