Bankuei egindako erreklamazioak

Hipoteka-gastuak, irekitze-komisioak, zoru-klausulak, revolving txartelak… ERREKLAMATUn zure
banku-erreklamazioez arduratzen gara eta zure dirua berreskuratzen laguntzen dizugu.

Erraza, azkarra eta segurua.

Bancos

Kontsulta doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute, eta zure bankuak itzuli behar dizun zenbatekoaren berri emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

EUS Bancos - Consulta Gratis (#7) (#13)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?

Icon 01
InformazioA eta kontsulta doan

2017. urtea baino lehen hipoteka bat harpidetu bazenuen, zoru-klausula bat kobratu bazizuten edo revolving txartel bat kontratatu bazenuen, zure bankuak dirua zor dizu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.

Icon 02
Erraza, azkarra eta segurua

Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure bankuari erreklamazioa egiteko eta bidegabeki kobratu zizutena itzul dezaten lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan: gure abokatuak eginen dute dena zure partez.

Icon Erreklamatu Garantia Total

Berme osoa: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu.

Icon 03
Akordioa ala demanda

Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: bankuarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, finantza entitateari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.

Icon 04
EZ BADUGU IRABAZTEN EZ DUGU KOBRATZEN

Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak, prokuradorea barne. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak kasua irabazi eta lortzen badugu zure dirua itzultzea. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %22 (+BEZa). 

Bankuei egindako erreklamazioak

Bankuko erreklamazioetan espezialistak diren abokatuak

Azken hamarkadetan hipoteka bat kontratatu baduzu, zure bankuak bidegabe kobratu zizkizun notaritza-, erregistro-, gestoria- eta tasazio-gastuak. Beraz, diru hori zor dizute, eta berreskuratu egin dezakegu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gastu horiek kobratu zizkizuten egiaztatuko dizugu, eta zure hipotekak zoru-klausularik baduen ere egiaztatuko dugu. Kasu horretan, hipoteka deuseztatzeko eta bidegabeki kobratutako interesak itzultzeko ere eska genezake. Era berean, revolving txartelen gastuak erreklamatu ahal dizkizugu, Auzitegi Gorenak abusuzkotzat jo baitzituen horien interesak ere.

Erreklamatun banku-erreklamazioetan espezializatutako abokatu onenak ditugu, eta berme hauek: sektorean hamar urteko esperientzia, erreklamazioen ehuneko oso handia irabazi izana eta hipoteka-gastuak eta zoru-klausulen eta revolving txartelen abusuzko interesak berreskuratzeko gugan konfiantza izan duten milaka bezeroren gogobetetasuna.

Icon Reclamacion Vuelo Cancelado

Hipoteka-gastuak

2017a baino lehen hipotekak sinatu dituzten pertsona guztiek eskubidea dute Jabetza Erregistroko, gestoriako eta tasazioko gastu guztiak eta notario-gastuen erdiak itzul dakizkien. Hori horrela da Auzitegi Gorenak zenbait epai eman ondoren, kontsumitzailea gastu horiek bere gain hartzera behartzen zuten hipoteka-kontratuen klausulak baliogabetu baizituzten, abusuzkoak zirelakoan. Maileguaren zenbatekoaren arabera, kopuru horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke.

Epai horiek eman ondoren, milaka bezero ari zaizkie beren bankuei hipoteka-gastuak itzultzeko eskatzen, bai hipoteken kontratuak indarrean jarraitzen badu, bai mailegatutako zenbatekoak itzuli ondoren hipoteka horiek ezereztu baziren. Bigarren kasu horretan, bankuak ordainketak saihesten saiatzen ari dira, kontratua iraungi zela argudiatuz, eta, beraz, ezin dela berrikusi abusuzko klausulen baliozkotasuna, ez eta haien ondorioak zuzendu ere. Hala ere, auzitegiak argi eta garbi ari dira erabiltzaileen aldeko epaiak ematen, gastuak itzultzeko erreklamazioa hipoteka ezeztatu ondoren egiten denean ere.

Icon Reclamacion Vuelo Cancelado

Zoru-klausulak

Zoru-klausulak hipoteka-kontratu batzuetan sartzen diren xedapenak dira, eta hipoteka aldakor batek izan dezakeen gutxieneko interesa mugatzen dute. Horrek esan nahi du zure hipotekan ordainduko duzun interesa ezin izango dela jaitsi balio jakin batetik behera, nahiz eta interes tasak murriztu.

Zoru-klausulak dituzten kontratu asko abusuzkotzat jotzen dira, opakutasunagatik eta bezeroek ulertzeko zailak direlako, bezeroek informazio egokirik gabe sinatu zituztelako eta interes-tasak murrizten diren aldiez baliatzea eragozten dietelako. Horrek nabarmen handitzen du hipoteka horien kostua.

2013ko maiatzean, Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo zituen zoru-klausulak hipoteka-kontratuetan behar bezalako gardentasunik gabe sartu ziren kasuetan. Epai horrek hipoteka horien erreklamazioa egiteko eta bidegabe ordaindutako interesak berreskuratzeko aukera eman zien erabiltzaileei.

Icon Reclamacion Vuelo Cancelado

Irekitze-komisioa

Irekitze-komisioa finantza entitateek, hipoteka bat izenpetzean, beren bezeroei kobratzen dieten diru kopuru bat izaten da, kontratua formalizatzeko egin behar dituzten kudeaketa administratiboen ordainetan. Emandako maileguaren araberako portzentaje batekin ezartzen da zenbatekoa (%0,5etik %2ra bitartekoa), baina zenbait bankutan kopuru finko bat ere izaten da.

2023ko martxoaren 16an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) emandako epai batek irekitze-komisioak baliogabe deklaratzeko aukera zabaldu zuen. Epai horretan, EBJAk aipatzen du ezin dela baztertu klausula horiek abusuzkoak izatea, ez direlako hipoteka kontratuaren xede nagusiaren parte, kreditua eman ala ez aztertzeko bankuak betetzen duen barneko lan baten parte baizik. Zehazki, auzitegiaren iritziz abusuzkoak lirateke baldin eta komisioaren prezioak zerikusirik ez balu trukean ematen den zerbitzu batekin, edo bankuak informaziorik emanen ez balio bezeroari komisio horiei buruz, edo ezarritako prezioa “proportziorik gabekoa” balitz maileguarekin alderaturik.

Europako irizpen horrekin, aukera zabaltzen da bezeroek erreklama diezaieten beren finantza entitateei diru kopuru horiek itzultzeko. Oso litekeena da hasiera batean bankuek uko egitea itzultzeari. Hala bada, epaitegietara jo beharko litzateke, eta haiek aztertu beharko lukete kasu bakoitzean irekitze-klausula horiek kobratzea abusuzkoa izan zen.

Icon Reclamacion Vuelo Cancelado

Revolving txartelak

Revolving txartelak, berez, kontsumorako kreditu gisa jokatzen duten kreditu-txartel mota bat dira. Beste txartel batzuekiko alde nagusia da erabiltzaileak aukeratu dezakeela zorra hilero ez ordaintzea eta itzultzeko dagoen saldoa pilatzea. Saldo hori epeka ordainduko da eta horren gainean gero eta interes handiagoak aplikatuko dira.

Nahiz eta konplexuak izan, revolving txartelak modu masiboan merkaturatu dira, erabiltzaileei beren funtzionamenduari buruzko informazio nahikorik eman gabe. Finantza-entitateek azpimarratzen zuten mailegatutako dirua modu erosoan epeka itzultzeko abantaila, ohartarazi gabe kuota hain txiki horiek interes oso handiak ezkutatzen zituztela, mailegatutako kapitala amortizatzen ozta-ozta uzten zutenak.

2015eko azaroko epai batean, Auzitegi Gorenak baliogabetu egin zuen UTBaren %25 inguruko interesa zuen revolving txartel baten kontratua. Une horretatik aurrera, kontratu horiek baliogabetzeko eskatzeko eta bankuek kobratutako abusuzko interesak berreskuratzeko aukera ireki zen.

Gure bezeroen iritziak

Últimas noticias

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Auzitegi Gorenak argi utzi du hipoteka-gastuen gaia urtarrilaren 28an plazaratu duen epai batean. Bertan ebazten duenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio gastuak “bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari”. Epai honek aurretik izandako beste batzuk...