Joan zen martxoaren 16an, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA) emandako epai batek aukera zabaltzen du baliogabe deklaratzeko, abusuzkoak direlako, bankuek hipoteken kontratuetan sartu ohi dituzten irekitze-komisioak.
Irekitze-komisioa finantza entitateek, hipoteka bat izenpetzean, beren bezeroei kobratzen dieten diru kopuru bat izaten da, kontratua formalizatzeko egin behar dituzten kudeaketa administratiboen ordainetan. Emandako maileguaren araberako portzentaje batekin ezartzen da zenbatekoa (%0,5etik %2ra bitartekoa), baina zenbait bankutan kopuru finko bat ere izaten da.
Epai horretan, ordea, EBJAk aipatzen du ezin dela baztertu klausula horiek abusuzkoak izatea, ez direlako hipoteka kontratuaren xede nagusiaren parte, kreditua eman ala ez aztertzeko bankuak betetzen duen barneko lan baten parte baizik. Zehazki, auzitegiaren iritziz abusuzkoak lirateke baldin eta komisioaren prezioak zerikusirik ez balu trukean ematen den zerbitzu batekin, edo bankuak informaziorik emanen ez balio bezeroari komisio horiei buruz, edo ezarritako prezioa “proportziorik gabekoa” balitz maileguarekin alderaturik.
EBJAk bere epaian dioenez, “kontratuan, mailegu-hartzaileak irekitze-komisio bat ordaindu behar dela kontratuan ezartzen duen klausula argia eta ulergarria den baloratzeko, epaile eskudunak egiaztatu beharko du, dagozkion egitatezko elementu guztiak ikusita, ea mailegu-hartzaileak (kontsumitzaileak) ebaluatu ahal dituen klausula horrek berarentzat dituen ondorio ekonomikoak, ulertu ahal duen klausulan jasotako gastuen ordainetan zer zerbitzu ematen diren, eta egiaztatu ez direla errepikatzen kontratuan jasotako gastuak edo gastuekin ordaintzen diren zerbitzuak”.
Europako irizpen horrekin, aukera zabaltzen da bezeroek erreklama diezaieten beren finantza entitateei diru kopuru horiek itzultzeko. Oso litekeena da hasiera batean bankuek uko egitea itzultzeari. Hala bada, epaitegietara jo beharko litzateke, eta haiek aztertu beharko lukete kasu bakoitzean irekitze-klausula horiek kobratzea abusuzkoa izan zen.
Preskribatzen ez duen ekintza bat
Gure iritziz, aukera handia dago lehen auzialdiko epaitegiek, azkenean, bankuak behartzea diru kopuru horiek itzultzera, hipoteken gastuekin gertatu zen bezala. Gainera, ekintzak ez duenez preskribatzen, ez dago erreklamatzeko epe finkaturik, eta erabiltzaileek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute edozein dela ere hipoteka kontratua sinatu zuten data.
Beraz, gomendatzen diegu hipoteka bat irekitze-klausularekin izenpetu zuten pertsona guztiei haien kasua gure adituekin kontsultatzeko, azter dezaten zer aukera dauden bankuari diru kopuru horiek itzultzea eskatzeko. ERREKLAMATUn, kontsulta eta aholku zerbitzu hori doakoa da: irekitze-komisioa bidegabeki kobratu zizuten egiaztatuko dugu, bai eta hipoteka gastuak kobratu zizkizuten edo zoru-klausula bat aplikatu zizuten ere, horiek guztiak erreklamatu ahal ditugulako.
Azkenean erabakitzen baduzu irekitze-komisioaren itzulketa erreklamatzea, edo bankuko beste edozein erreklamazio egitea, ERREKLAMATUn arduratuko gara prozesu osoaz, gastu guztiak gure gain hartuko ditugu, prokuradorearena eta kostuak barne, eta bakarrik kobratuko dugu kasua irabazten badugu. Gure ordainsariak, zehazki, zuretzat berreskuratzen dugun diru kopuruaren %22 izango dira. Hau da, zure dirua berreskuratzen ez badugu ez dizugu ezer kobratuko.
Erreklamatun, batez ere, hegaldien erreklamazioekin lan egiten dugu, baina abusuzko klausulen kasu asko ere lantzen ditugu, bai hipoteketakoak bai beste banku produktu batzuetakoak. Gure filosofia beti bera da: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu.