Auzitegiek berretsi dute hipoteken gehiegizko klausulak erreklamatzeko eskubidea, hipotekak ezereztu ondoren ere

Epaitegiak behartzen ari dira bankuak bezeroei bidegabeki kobratu zizkieten zoru-klausulak eta hipoteka gastuak itzultzera, diru hori hipoteka ezereztu ondoren erreklamatu dutenean ere bai, zenbat denbora igaro den aintzat hartu gabe.
Hipoteca 4 1200x628

Auzitegi Gorenak argi utzi zuen hipoteka-gastuen gaia urte hasieran plazaratu zuen epaian. Bertan ebazten zuenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio gastuak “bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari”. Epai honek aurretik izandako beste batzuk berresteaz gain, ebatzi eta baliogabetu egin zituen hipoteka mailegua formalizatzeko gastuak bezeroek ordaindu beharrekoak zirela ezartzen zuten klausula guztiak.

Horrela, hipotekak 2017a baino lehenago izenpetu zituzten guztiek eskubidea dute itzul dakizkien jabetza-erregistroko, gestoriako eta tasazioko gastu guztiak, bai eta notario gastuen erdiak ere. Hipotekaren zenbatekoaren arabera, gastu horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke.

Zure hipoteka erreklamatu dezakezu ezereztu ondoren ere

Auzitegi Gorenak epai hori eman ondoren, milaka pertsonak erreklamatu diete beren bankuei hipoteka gastuak itzultzeko, bai indarrean dauden hipoteken kasuan bai ezereztu direnen kasuan ere, maileguan emandako dirua itzuli ondoren. Bigarren kasu horretan, finantza entitateak saiatzen ari dira ordainketak saihesten, esanez hipoteka kontratua iraungi dela, eta beraz, ez dagoela aukerarik gehiegizko klausulen balioa berrikusteko ez eta haien ondorioak zuzentzeko ere.

Hala ere, probintzietako auzitegien ebazpenak erabiltzaileen aldekoak izaten ari dira argi eta garbi, gastuak hipoteka ezereztu ondoren erreklamatzen direnean ere. Esate baterako, Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegiak, 2020ko otsailean emandako epai batean, baietsi egin zuen Erreklamaturen demanda bat, eta adierazi “kontratuaren ezereztea ez dela traba, berez, kontratuaren beraren edo kontratuaren klausuletakoren baten baliogabetze ekintza gauzatzeko”. Izan ere, epaileak bankuak kondenatzen ari dira bidegabeki kobratutako dirua itzultzera eta, horrekin batera, ordainketa bakoitza egin zenetik dagokion interes legala ordaintzera ere, gehi prozesuaren kostuak.

Zer egin behar duzu gastu horien itzulketa erreklamatzeko?

Banku entitateei hipoteka gastuen itzulketa erreklamatzeko prozesuan jurisprudentzia guztia kontsumitzailearen aldekoa da. Arazo bakarra da auzi judiziala jarri beharra dagoela, lege prozedura batzuekin eta kostu batzuekin. Eta bankuek abokatu talde onak dituzte.

Kasua gure eskuetan uzten baduzu, arazo hori gainetik kenduko duzu. Eta ez duzu ezer ordainduko. Erreklamatun prozesu osoaz arduratuko gara, gastu guztiak gure gain hartuko ditugu, prokuradorea eta kostuak barne, eta lortzen den zenbatekoaren %22 besterik ez dugu kobratuko. Hau da, zure dirua berreskuratu ezean ez dugu ezer ere kobratuko.

Zure hipotekaren erreklamazioa egin nahi baduzu, dokumentazio hau ekarri behar duzu: eskrituraren kopia eta erreklamatu beharreko gastuen fakturenak (notaria, tasazioa, erregistroa eta gestoria).

Kontsultatu, konpromisorik gabe

Azken hamarkadetan hipoteka bat izenpetu baduzu, zure bankuak dirua zor dizu. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Jakinaraziko dizugu gastu horiek bidegabeki kobratu zizkizuten edo ez, eta aztertuko dugu zoru-klausularik ezarri al zizuten, hori ere erreklamatu dezakegulako. Horrekin batera, zure izenean erreklamatu ditzakegu revolving txartelen gastuak, horien interesak ere gehiegizkotzat deklaratu baitzituen Auzitegi Gorenak.

ERREKLAMATUn, hegaldiak erreklamatzea da gure zeregin nagusia, baina hipoteketan eta bestelako banku-produktuetan ezartzen diren gehiegizko klausulen hainbat kasutaz ere arduratzen gara. Eta gure filosofia beti bera da: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Erreklamatu zure hipoteka!

Zalantzaren bat baduzu edo zerbait kontsultatu nahi izanez gero, beheko formularioa bete dezakezu edo telefonoz deitu: 944 027 596688 651 944.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Auzitegi Gorenak argi utzi du hipoteka-gastuen gaia urtarrilaren 28an plazaratu duen epai batean. Bertan ebazten duenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio gastuak “bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari”. Epai honek aurretik izandako beste batzuk...