Bilboko epaitegi batek arrazoia eman dio phishingaren biktima bati eta Banco Santander zigortu du 1.923 euro itzultzera

Justiziak frogatutzat jo du bezeroak ez zuela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak ez zuela lortu kontrakoa frogatzea, bankuak autentikazio indartuaren erabilera alegatu bazuen ere. Epaiak sendotzen du kontsumitzaileen eskubidea, iruzur digitalen ordaina jasotzekoa. ERREKLAMATUk animatzen ditu online iruzurren biktimak banku entitateei erreklamazioa egitera.

Bilboko Lehen Instantziako 12. epaitegiak epai bat eman du, beste aurrekari bat ezartzen duena kontsumitzaileen defentsan banku iruzurren aurrean. Epaiak Banco Santander zigortzen du 1.923,67 euro itzultzera erabiltzaileari, txartelean, iruzurrezko eragiketa baten ondorioz, baimendu gabe egindako kargu batenak. 2025eko maiatzaren 20ko epaiak argi ezartzen du bezeroak ez zuela arduragabekeriaz jokatu eta bankuak ez duela kontrakoa frogatu.

Demandaren jartzaileak, Bizkaiko udalerri bateko bizilagunak, 2021eko urrian detektatu zuen kargu bat bere kontuan, berak baimendu ez zuen kriptodiruaren erosketa batena. Entitateari dirua itzultzeko eskatu ondoren, eta ezer lortu ez zuela ikusita, ERREKLAMATUra jo zuen, banku erreklamazioetan espezializatutako abokatu bulegoa baita, eta haren bitartez ekintza judizial bati ekin zion bere dirua berreskuratzeko.

Bankuak “autentifikazio indartua” alegatu zuen, baina froga argirik gabe

Banco Santanderrek epaiketan adierazi zuen eragiketa bere autentifikazio indartuko sistema erabiliz egin zela (3D Secure), PIN bat eta SMS bidez bidalitako kode bat eskatzen dituena. Epailearen iritziz, ordea, horrek ez du besterik gabe frogatzen erabiltzaileak eragiketa baimendu zuenik ez eta arduragabekeriaz jokatu zuenik ere.

Are gehiago, epaiak azpimarratzen du entitateak ez zuela peritu txostenik aurkeztu, eta ez zela gai izan frogatzeko noiz konprometitu ziren datuak eta zer gailutatik egin zen transakzioa.

Epaitegiak bankuari ezartzen dio froga karga

Magistratuak gogora ekarri zuen egungo araudiak (19/2018 Errege Lege-dekretua eta 2015/2366 EB Zuzentaraua) finantza entitateak behartzen dituela frogatzera bezeroak doloz edo arduragabekeriaz jokatu duela, erantzukizuna bere gain ez hartzeko. Halako frogarik izan ezean, deskontatutako dirua itzuli behar du, kasu honetan bezala, zigor irmoan ezarri denez.

Dirua itzultzeaz gain, bankuak ordaindu beharko ditu legezko interesak, kargua egin zenetik aurrerakoak, eta kostu prozesalak, bere asmo guztiak ezetsi egin baitira.

“Bankuak dirua itzuli behar du”

Jon Ortiz Larruzeak, ERREKLAMATUko abokatuak, animatzen ditu iruzur digitalen edo Internet bidezkoen biktima izan diren guztiei dagokiena erreklamatzera. “Askotan ez da erreklamatzen pentsatzen delako bankuak ez duela erantzukizuna bere gain hartuko. Baina legea alde dute, eta epai honek are argiago uzten du”, berak dioenez. “Bezeroak ez badu arduragabekeriaz jokatu, bankuak dirua itzuli behar du”.

Abokatuak gogora ekartzen duenez, Auzitegi Gorenak, iruzur mota honetaz eman duen azken epaietako batean (apirilaren 9ko STS 571/2025), berretsi zuen bankuak direla baimendu gabeko eragiketen erantzule, ez badute lortzen frogatzea bezeroak doloz edo arduragabekeria larriaz jokatu zuela. “Pasahitz zuzena erabili izanak edo autentikazio sistema egokia izateak ez dute esan nahi bezeroak eragiketarako baimena eman duenik”, epaiak nabarmentzen duenez. “Baimenak argia eta berariaz eta konszienteki emana behar du izan. Erabiltzaileak ukatzen badu transferentzia baimendu duela, bankuak frogatu behar du kontrakoa”.

Auzitegi Gorenaren ebazpen horrek ezarri zuen segurtasun sistemak izateaz gain, eraginkortasunez funtzionatu behar dutela eta eragiketa susmagarriei aurrea hartu behar dietela. Hala ez bada, bankuak gaizki ematen du zerbitzua. Gainera, Gorenak ohartarazten du finantza entitateak erantzukizunaz salbuesteko helburua duten kontratu-klausulek ez dutela baliorik araudi indardunaren kontrakoak badira.

Jon Ortiz Larruzeak berriz dio kontsumitzaileek eskubidea dutela beren dirua berreskuratzeko, azkar ibili eta iruzurra lehenbailehen jakinarazi badute. “Eta garrantzitsuena da ez hartzea bere gain frogak aurkezteko karga. Entitateak frogatu behar du bere sistemak eta bere zaintza betebeharrak ez dutela huts egin”. Horrexegatik, funtsezkoa da iruzur digitalen biktima izan direnek erreklamazioa egitea eta babes juridiko espezializatu izatea, legea eta epaitegiak erabiltzaileen alde daudelako, gero eta gehiago.

Iruzur digitalen biktimentzako ondorioak

Epai honek zenbait ikasgai garrantzitsu uzten ditu ordainketa modu digitalak erabili eta phisingaren biktima izan direnentzat:

  • Bankuarena da frogen karga. Kargu bat baimendu izana ukatzen baduzu, bankuak frogatu beharko du zuk egin zenuela edo arduragabekeria larriaz jokatu zenuela.
  • Ez da aski “autentikazio indartua” alegatzea. Bankuak egiaztapen sistemak (SMS bidezko mezuak) erabiltzen baditu ere, frogatu behar du nola urratu ziren eta nor sartu zen, erantzukizuna bere gain ez hartzeko”.
  • Funtsezkoa da iruzurra lehenbailehen jakinaraztea. Biktimak bankuari oharra bidali zion eta salaketa jarri zuen Ertzaintzan berehala. Erreakzio azkar hori erabakigarria izan zen epaileak arduragabekeriaren aukera baztertzeko.
  • Erreklamatzeak funtzionatzen du, eta adituen babesa duzu. Erreklamazio mota honetan, komeni da ondoan laguntza juridiko sendoa izatea. Abokatu espezializatuen talde bat ondoan duzunean zure eskubideak eraginkortasunez defendatu ahal dituzu eta finantza entitateen aurrean gauzak lortzeko aukerak handitzen dira.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Auzitegi Gorenak argi utzi du hipoteka-gastuen gaia urtarrilaren 28an plazaratu duen epai batean. Bertan ebazten duenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio gastuak “bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari”. Epai honek aurretik izandako beste batzuk...