Ekipajea erreklamatzea

Erraza, azkarra eta segurua. Zure hegaldiaren datuak bidali, eta guk egingo dugu gainerakoa.
Gure bermeak dira 10 urteko esperientzia eta milaka bezeroren gogobetetasuna. 

Erreklamatu zure hegaldia eta lortu kalte-ordaina!

Ms Icon 310x310

Kontsulta doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta dagokizun kalte-ordainari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

EUS Vuelos - Consulta Gratis (#7)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Nola funtzionatzen du gure zerbitzuak?

Icon 01
INFORMAZIOa ETA KONTSULTA DOAN

Zure ekipajea hondatu edo galdu bada, seguru asko kalte-ordain ekonomikoa dagokizu. Kontsultatu zure kasua doan eta konpromisorik gabe. Gaian adituak gara; zure eskubideei buruzko informazioa emango dizugu eta zer egin gomendatuko dizugu.

Icon 02
ERRAZA, AZKARRA ETA SEGURUA

Erabakitzen baduzu ERREKLAMATU kontratatzea zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko eta kalte-ordaina lortzeko, ez duzu ezertaz arduratu beharko prozesuan. Bidali zure hegaldiaren datuak eta gure abokatuak arduratuko dira denaz.

Icon Erreklamatu Garantia Total

Berme osoa: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Icon 03
AKORDIOA ALA DEMANDA

Erreklamazioa egin ondoren, bi bide ditugu kalte-ordaina lortzeko: hegazkin-konpainiarekin akordio batera iristea edo, hori ezinezkoa bada, aire-konpainiari bide judizialetik demanda jartzea eta auzitegi batek hartuko du erabakia.

Icon 04
MERKATUKO KUOTARIK TXIKIENA

Kasu batean zein bestean, ERREKLAMATUk hartzen ditu bere gain lan eta gastu guztiak. Bakarrik ordaindu beharko dituzu gure zerbitzuak kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, ordainsariak izango dira berreskuratutako zenbatekoaren %25 (+BEZa), merkatuko kuota apalena.

Maleta galduak

Maleta galduak aire-nabigazioko klasiko bat dira. 2021ean egindako azterketa baten arabera, urtero 23 milioi maleta inguru galtzen dira mundu osoko aireportuetan. Beraz, maiz bidaiatzen baduzu, kontuan hartu beharreko datua da, eta ez zenuke inoiz fakturatu behar balio ekonomiko edo emozional handiko objektuak dituen ekipajerik, ezta dokumentazio garrantzitsurik ere.

Maleta bat galtzeko arriskua biderkatu egiten da hainbat geldialdi dituzten bidaietan, eta eragina du, halaber, aireportu bakoitzean egoten den hegaldi kopuruak, bai eta fakturatutako ekipajearen jarraipena egiteko sistemaren eraginkortasunak ere.

Galdutako maleta erreklamatzea

Zure hegaldia helmugara iristen denean eta maleta aireportuko ekipajeen zintan agertzen ez denean, bi gauza gerta daitezke: egun batzuetan berreskuratzea edo betiko galtzea. Bi kasuetan erreklama dezakegu.

Lehenik eta behin, gorabehera horietarako informazio-mahaia bilatu behar duzu, eta Property Irregularity Report (PIR) izeneko partea (ekipajearen irregulartasun-partea) bete. Ekipajea erreklamatzeko puntu espezifikorik ez badago, aire-konpainiaren informazio-mahaian egin dezakezu. Aipatutako parte horretan zure bizilekua edo ostatua adierazi beharko duzu. Horrela, maleta agertuz gero, helarazi ahal izango dizute. Tramite hori ezinbestekoa da, gero aire-konpainiari erreklamazioa egin ahal izateko; horretarako, bi urteko epea izango dugu.

Bete ondoren, partearen kopia bat emango dizute. Gorde ezazu ekipaje-taloiarekin batera. Azken hori ez da ezinbestekoa, baina ondo etorriko zaigu erreklamazioa egiteko. Garrantzitsua da dokumentu horiek hegazkin-konpainiari ez entregatzea eta, eskatzen badizkizute, argazki bat egitea zure telefono mugikorrarekin.

Bestalde, zure gauzak agertzen ez diren bitartean, baliteke gastu erantsiak egin behar izatea: higiene-produktuak, arropa… Gorde tiket eta faktura guztiak, zenbateko horiek ere erreklamatu ahal izango ditugulako.

Maleta 21 egunen buruan agertu ez bada, konpainiak galdutzat emango du eta konpentsazio ekonomikoa eskatzeko eskubidea izango dugu. Horretarako, zerrenda bat egin beharko duzu maletan zeneukan guztiarekin, eta, ahal bada, produktu bakoitzaren marka, eredua eta erosketa-urtea zehaztu beharko dituzu. Inbentario hori, hala ere, ez da maletaren edukiari buruzko behin betiko froga izango, eta aitortutako kostuak ez du ekarriko dagokizun kalte-ordainaren kalkulu automatikoa egitea. Erreklamazioari indar handiagoa emango dion elementu bat baino ez da, inbentarioa onartzeko erabakia epailearen esku egongo baita.

Maleta 21 eguneko epe horretan agertzen bada, entregan izandako atzerapenagatik ere erreklamatu ahal izango dugu.

Maleta galduagatiko kalte-ordaina

Maletak galduz gero, ez dago kalte-ordain automatikorik, aireko garraioko gainerako gorabeheretan bezala. Ekipajea galtzeagatiko erreklamazioetan, Montrealgo Hitzarmenak arautzen du, zeinak 1.421 euroko gehieneko muga ezartzen baitu, pertsona bakoitzeko, konpentsazio gisa. Hala ere, araudi horretan ez dira zehatz-mehatz jasotzen kalte-ordainen zenbatekoak, eta, beraz, beharrezkoa da gorabehera guztia justifikatzea eta ahalik eta dokumentazio gehien aurkeztea.

Zehazki, hiru kontzeptu erreklamatu ditzakegu maleta bat galduz gero:

  • Kalte moralak. Kalte moraltzat hartzen ditugu ekipajea galtzeak edo berandu entregatzeak eragin dizkizun eragozpenak. Epaileek ezartzen dute atal honetako kalte-ordaina, eta zenbatekoa kasu bakoitzaren araberakoa izango da, baina, oro har, atzerapen-egun bakoitzeko 50 euro ingurukoa izaten da, pertsona bakoitzeko 1.421 euro gehienez, hori baita konpentsazioaren gehieneko zenbatekoa.
  • Ekipajea galtzeak eragindako gastuak. Gorabeheraren ondorioz erosi behar izan ditugun artikulu guztien kostua ere erreklamatu dezakegu: arropa, garbitzeko gauzak… Baita eragin dizkiguten joan-etorriak ere: adibidez, aireportura maletaren bila. Gastu horiek justifikatu behar dira tiketen eta fakturen bidez.
  • Kalte-galeren ordaina. Kalte-ordain subjektiboa da, eta ekipajea galtzearen ondoriozko eragozpenek eragindako kaltea eta galera frogatu behar da horretarako: adibidez, botikak edo lanerako ondasun garrantzitsu bat galtzea. Hirugarren kontzeptu hori justifikatzea zailagoa da, baina batzuetan egin daiteke.

Ekipajea atzeratzeagatiko kalte-ordaina

Azkenik, aire-konpainiak zure ekipajea aurkitzea lortzen badu, PIR partean adierazitako helbidean entregatuko dizute. Hala ere, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izaten jarraituko duzu; izan ere, berandu entregatzeak kalte batzuk eragin dizkizu, eta, horregatik, konpentsazioa eskatu ahal izango dugu. Zehazki, behin betiko galeraren kasuan eskatzen diren kontzeptu berberak erreklamatu ahal izango ditugu: 50 euro ekipajea jaso arte igaro den egun bakoitzeko, gehi ekipajea ez edukitzeagatik sortutako gastuak eta kalte-galerengatiko ordaina ere beharbada, gehienez ere 1.421 euroko kalte-ordainarekin.

Kaltetutako ekipajea

Batzuetan, zure ekipajea jasotzean, kalteak izan dituela ikus dezakezu: heldulekuak, gurpilak apurtuta, mailatuta, oihala urratuta… Kasu horietan ere kalte-ordaina erreklamatu dezakegu. Horretarako prozedura berbera da: PIR partea bete behar duzu, eta bertan jaso zure maletan izandako narriadura; bestela, aire-konpainiak esan lezake ez dela hegaldian gertatu.

Kalkula ezazu zure kalte-ordaina

Kalkula ezazu zure kalte-ordaina

Tresna honekin erraz kalkula dezakezu dagokizun kalte-ordaina. Gutxi gorabeherako kalkulua da. Kopuru horri gehitu beharko litzaizkioke gorabeherak eragin dizkizun gastuak, halakorik balego.

HASI

0$

Eskerrik asko! Mezu bat bidali dizugu zure helbide elektronikora. Lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.

Eragozpen mota

Atzerapena

Bertan behera uztea

Overbookinga

Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Atzerapenaren iraupena?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Hegaldiaren distantzia?




Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Hegaldiaren distantzia?




Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

Beste hegaldi bat eskaini dizute, eta horrekin iritsi zara zure helmugara hiru ordu baino gutxiagoko atzerapenarekin?



Es necesario seleccionar un elemento para continuar.

EMAITZA

Zalantzarik baduzu, kontsultatu zure kasua doan gure abokatu adituekin. Eman zure datuak eta deituko dizugu aholkua emateko.

Erreklamatu zure hegaldia eta lortu zure kalte-ordaina!

Bidali zure datuak eta lehenbailehen jarriko gara zurekin harremanetan.



Summary

Description Information Quantity Price
Discount :
Total :

Nola erreklamatu zure ekipajearen galera edo kalteak

Zure ekipajeak kalteak baditu edo galdu egin bada, bete ezazu PIR partea aireportutik irten aurretik. Une horretatik aurrera, bi urteko epea duzu erreklamazio formala egiteko, baina hurrengo asteetan egitea gomendatzen dizugu.

Zer egin behar duzu hegaldia erreklamatzeko? Oso erraza da. Bilatu erreserba (aire-konpainiak edo bidaia-agentziak bidaltzen dizuna, hegaldiaren eta ibilbidearen xehetasunekin) eta, baldin baduzu, hegazkineratze-txartela. Erantsi PIR partea ere eta, posible bada, ekipaje-taloia. Jar ezazu kasua gure eskuetan, eta ahaztu.

Zure ekipajearen erreklamazioa gure esku utzi ondoren, gure abokatuak lanean hasiko dira hegazkin-konpainiarekin akordio bat lortzen saiatzeko, edo, bestela, kasua epaitegietara eramango dute. Batean zein bestean, prozesuak hilabete batzuk iraungo du. Ohikoena den bezala, demanda irabazten badugu, une horretan zurekin harremanetan jarriko gara zure kalte-ordaina ordaintzeko kontu-zenbaki bat eskatzeko.

Prozesu osoan ez duzu ezer ordaindu beharko, eta ERREKLAMATUk bere gain hartuko ditu demandaren ondoriozko kostuak.

Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu

Hegaldien erreklamazioak egiteko gure zerbitzuaren ezaugarri nagusietako bat da bakarrik kobratzen dugula irabazten badugu. Izan ere, minuta gure bezeroentzat berreskuratutako kopurutik ateratzen da. Horiek kalkulatzeko, edozein enpresa lehiakiderena baino portzentaje nabarmen txikiagoa aplikatzen dugu.

Zehazki, aire-konpainiei egindako erreklamazioetan, gure bezeroentzat lortzen dugun kalte-ordainaren %25 kobratzen dugu, eta horregatik gara merkatuko erreklamatzaile merkeena.

Kalte-ordainik handiena, ahalik eta lasterren

ERREKLAMATUn oso serio hartzen dugu gure lana, bezeroei zerbitzurik onena ematen saiatzen gara, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Hiru arrazoi horiengatik, gure interesa, zurea bezala, ahalik eta kalte-ordain handiena lortzea da ahalik eta lasterren.

Ildo horretan, zure kasua arreta handienaz kudeatuko dugula ziurtatu ahal dizugu, eta espedientean gerta daitekeen edozer jakinaraziko dizugu beti. Gainera, uneren batean zure demandari buruzko xehetasunen bat kontsultatu behar baduzu, posta elektronikoaren edo telefonoaren beste aldean egongo gara beti, zuri erantzuteko. Edo aurrez aurre ezagutu nahi bagaituzu, gure taldea Bilboko bulegoan duzu zain.

 

ERREKLAMATUn zure esanetara jartzen ditugu abokatu onenak zure hegaldia erreklamatzeko. Horrela, zure demanda arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzu, eta ahalik eta kalte-ordain handiena lortu ahal izango duzu.

Gure bezeroen iritziak

4.8
Based on 150 reviews
powered by Google
Iratxe LizarazuIratxe Lizarazu
15:08 03 Oct 23
Ainara Arza BilbaoAinara Arza Bilbao
14:21 26 Sep 23
Rápidos, eficaces, accesibles y superamables
Muy profesionales,sinceros y transparentes.Si necesitaría algún abogado,ya tengo uno,con eso lo digo todo.Eskerik asko
Iñaki DuqueIñaki Duque
07:55 13 Sep 23
Sufrimos una cancelación por un vuelo de Vueling con motivo de la huelga de noviembre de 2022. Después de reclamar sin éxito la correspondiente indemnización, dejamos el tema en manos de Erreklamatu, que han conseguido lo que pedíamos sin llegar a juicio. La experiencia ha sido satisfactoria y volveremos a recurrir a ellos si tenemos una experiencia similar.
Belen LanteroBelen Lantero
13:29 12 Sep 23
Hace años tuve un problema con una perdida de quipaje por parte de la aerolínea. Gracias a Erreklamatu pude conseguir una indemnización muy superior a la que me ofrecían .
Rufo GanuzaRufo Ganuza
16:38 28 Aug 23
Nos han llevado dos casos y ha sido una maravilla trabajar con ellos por su trato cercano e impecable eficiencia. Totalmente recomendable. Ah! y han ganado los dos casos
francisco cuesta agudofrancisco cuesta agudo
05:17 05 Jul 23
El año pasado tuvimos una situación de overbooking en un vuelo de largo alcance y ellos se han encargado de todo el proceso de reclamación y nos han obtenido una buena indemnización, por encima de nuestras expectativas iniciales. La comunicación es fluida y te van informando de la situación de proceso. Recomendable 100%.
Mercedes MarquínezMercedes Marquínez
13:39 05 Jun 23
100% satisfecha con la gestion de este equipo. Ellos se ocupan de todo, te lo explican de una manera sencilla y han conseguido sacar adelante nuestra reclamacion por una anulacion de un vuelo. Volveré a acudir a ellos si tengo algún problema. Totalmente recomendables.
Carlos BaezaCarlos Baeza
07:04 26 May 23
Es la tercera vez que gestionamos una incidencia con compañías aéreas con ellos y como siempre un servicio excepcional. En todas hemos conseguido la compensación reclamada. Además te asesoran desde el primer momento de los pasos que hay que seguir y te van informando de todo el proceso.
Miriam PardoMiriam Pardo
17:16 16 May 23
El verano pasado mis amigas y yo tuvimos la mala suerte de que nos cancelarán un vuelo justo el día que empezábamos las vacaciones. Desde Erreklamatu se han hecho cargo, de principio a fin, de reclamar la indemnización que nos correspondía además de los gastos que nos ocasionó la cancelación. Son un equipo profesional, amable y que consigue resultados. Muy contenta con ellos, volvería a elegirles sin pensármelo 2 veces. Los recomiendo.
Iratxe UzuriagaIratxe Uzuriaga
18:44 20 Apr 23
Equipo serio y eficaz. Mi experiencia ha sido muy buena, han hecho un trabajo excelente. No tengo ninguna queja, en un futuro si necesitara ayuda contactaria con ellos sin duda. Gracias
Mónica Vicente LucasMónica Vicente Lucas
11:59 29 Mar 23
Encantada con el servicio de Erreklamatu, les contraté para reclamar la cancelación de un vuelo al que Lufthansa ya me había dado largas y han ganado el caso. Una maravilla, puedes mandarles toda la documentación por email sin despreocuparte!Siguiente percance con compañías aéreas que tenga se lo paso directamente.También reclamaremos con ellos los gastos de hipoteca.
Familia Vea ValFamilia Vea Val
20:23 22 Mar 23
Reclamación contra compañía aérea. Muy profesionales, desde el principio nos informaron con claridad del procedimiento a seguir. Siempre que les preguntábamos sobre cómo iba la reclamación enseguida respondían, y han conseguido el objetivo que nos habían indicado, en un razonable plazo de tiempo teniendo en cuenta que la reclamación fue a través del juzgado.
elriverita Xxelriverita Xx
17:41 02 Mar 23
Fabulosa atención, consiguieron la cantidad reclamada a Iberia. Encantado! Compartiendo con ellos la documentación necesaria consiguieron 400€ por una demora de equipaje de 5 dias.
maria paula Valdesmaria paula Valdes
16:37 08 Feb 23
Solo cinco estrellas porque no hay más.fue un verano nefasto en cuanto a viajes todos se me atrasaron, cancelaron y perdieron las maletas, etc. Ellos se encargan de todo, intermedian con las compañías y nos despreocupamos hasta que nos llega la llamada de sentencia favorable!!!!Explican todo genial desde el ppio en cuanto a plazos costes etc.Ya me han resuelto 2/3 expedientes, el último en breve saldrá.Muy agradecida con ellos y *MUY RECOMENDABLES* SIN DUDARLO!!!!!
Eduardo Maeso simonEduardo Maeso simon
07:49 08 Feb 23
Un servicio excepcional para reclamar cancelaciones y modificaciones de horarios por parte de las aerolíneas. Yo les contraté por una cancelación de un vuelo desde Lisboa y a los 6 meses me comunicaron que habíamos conseguido la indemnización sin tener que hacer nada por mi parte más allá de aportar una documentación mínima.
Rusin AntolinRusin Antolin
11:45 27 Jan 23
Tras un fallido viaje a Vietnam en época post-Covid , realizamos la reclamación con "erreklamatu". No hemos tenido suerte ,y la compañia de vuelos se ha salido con la suya, pero el servicio por parte de "erreklamatu" ha sido muy bueno en todo momento y al perder el jucio,no me han cobrado.
js_loader

Azken albisteak