Berreskuratu zure hipoteka-gastuen dirua. Erreklamatu!

Hipoteka bat izenpetu bazenuen 2019a baino lehen, bankuak itzuli beharko dizkizu notario gastuen erdiak eta tasazio, erregistro eta gestoriako gastu guztiak. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Eta, nahi baduzu, zure izenean kudeatu ahal dugu erreklamazioa inolako kosturik gabe; bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu.
Hipoteca 3

Auzitegi Gorenak argi utzi du hipoteka-gastuen gaia urtarrilaren 28an plazaratu duen epai batean. Bertan ebazten duenez, hipoteka baten formalizazioak eragindako tasazio gastuak “bankuari dagozkio, eta ez kontsumitzaileari”. Epai honek aurretik izandako beste batzuk berresteaz gain, ebatzi eta baliogabetu egin ditu hipoteka mailegua formalizatzeko gastuak bezeroek ordaindu beharrekoak zirela ezartzen zuten klausula guztiak.

Horrela, hipotekak 2019a baino lehenago izenpetu zituzten guztiek eskubidea dute itzul dakizkien jabetza-erregistroko, gestoriako eta tasazioko gastu guztiak, bai eta notario gastuen erdiak ere. Hipotekaren zenbatekoaren arabera, gastu horiek 500 eta 2.000 euro artekoak izan daitezke.

Hala ere, 2017tik aurrera, banku asko hasi ziren gehiegizko baldintza horiek ezabatzen.

2019tik aurrera izenpetutako hipotekei dagokienez, berriz, urte hartan hasi zen aplikatzen higiezinen gaineko kreditu-kontratuak arautzen dituen lege berria, eta ordutik hasita bankuek ez dute aplikatzen auzitegiek baliogabetutako klausula. Haren ordez aplikatzen duten klausula berriaren arabera, gastu horiek erdiz ordaintzen dituzte bankuak eta bezeroak, baina praktikan gastuak ez dira behar bezala banatzen, eta segitzen dute bezeroari kobratzen behar baino gehiago. Zain gaude, auzitegiek klausula berriari buruzko erabakia noiz eman.

Zer egin behar duzu gastu horien itzulketa erreklamatzeko?

Banku entitateei hipoteka gastuen itzulketa erreklamatzeko prozesuan irabazteko aukera handiak dituzu: zure dirua berreskuratuko duzu, ziur. Arazo bakarra dago, auzi judiziala jarri behar dela alegia, lege prozedura batzuekin eta kostu batzuekin.

Kasua gure eskuetan uzten baduzu, arazo hori gainetik kentzen duzu. Eta ez duzu ezer ordainduko. ERREKLAMATUn prozesu osoaz arduratuko gara, gastu guztiak gure gain hartuko ditugu, prokuradorea eta kostuak barne, eta lortzen den zenbatekoaren %22 besterik ez dugu kobratuko. Hau da, zure dirua berreskuratu ezean ez dugu ezer ere kobratuko.

Zure hipotekaren erreklamazioa egin nahi baduzu, dokumentazio hau ekarri behar duzu: eskrituraren kopia eta erreklamatu beharreko gastuen fakturenak (notaria, tasazioa, erregistroa eta gestoria).

Kontsultatu, konpromisorik gabe

Azken hamarkadetan hipoteka bat izenpetu baduzu, zure bankuak dirua zor dizu. Deitu eta kontsultatu zure kasua, inongo konpromisorik gabe. Jakinaraziko dizugu gastu horiek bidegabeki kobratu zizkizuten edo ez, eta aztertuko dugu zoru-klausularik ezarri al zizuten, hori ere erreklamatu dezakegulako. Horrekin batera, zure izenean erreklamatu ditzakegu revolving txartelen gastuak, horien interesak ere gehiegizkotzat deklaratu baitzituen Auzitegi Gorenak.

ERREKLAMATUren hastapenetan, hegaldiak erreklamatzea zen gure zeregin nagusia, baina laster hipoteketan eta bestelako banku-produktuetan ezartzen diren gehiegizko klausulen kasutaz ere arduratzen hasi ginen. Eta gure filosofia beti bera da: bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Erreklamatu zure hipoteka!

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak