Lufthansaren hegaldi bateko bidaiariei ontziratzea ukatu zieten hegazkinak gehiegizko zama zuelako

Ez da batere ohikoa, baina batzuetan gertatzen da: hegazkina ezin da aireratu gehiegizko zama duelako, eta aire-konpainiak zenbait bidaiari behartzen ditu ontzitik ateratzera, zama arintzeko. Halakoetan, gure eskubideak overbooking-en kasuan ditugun berberak dira.

Abuztuaren 4an, Gipuzkoako enpresa bateko bi langilek Lufthansako hegaldi bat hartu behar zuten Cluj Napocatik (Errumania) Munichera (Alemania) joateko, bertan beste hegaldi bat hartzeko Bilbora bueltan. Ekipajea fakturatu ondoren, bidaiariak ontziratzeko eremuan sartu ziren eta han hasi ziren arazoak.

Hasteko, ontziratzea bi ordu atzeratu zen eta, horren ondorioz, Bilborako hegaldiarekin lotura egiteko aukera galdutzat eman zuten.

Azkenean hegazkinean sartu ahal izan zirenean, aireportuko langileek maletak sartu zituzten sotoan eta tripulazioak aireratzea prestatzeari ekin zion. Hegazkina, ordea, ez zen mugitu. Handik denbora batera, teknikari batzuk sartu ziren kabinan. Eta 30 minutu geroago komandanteak jakinarazi zien bidaiariei hegazkinean arazo bat zegoela zamarekin, eta ekipajea beste modu batera banatzen ari zirela zama orekatzen saiatzeko. Geroago, jakinarazi zieten erregaia atera behar zutela zama arintzeko, horrela hegan egitea ez zelako segurua.

Azkenean, komandanteak adierazi zien bidaiariei hegazkinetik atera eta terminalera itzuli behar zutela baldintzak aldatu arte edo konponbide bat aurkitu arte, baina zehaztu gabe zein ziren baldintza horiek edo konponbide posibleak. Horrekin batera, maleta guztiak itzuli zizkieten.

Gehiegizko zama eta hegazkinaren oreka, zergatik izan daiteke arriskutsua?

Hegazkinaren zama eta oreka kontrolpean izatea segurtasunerako oinarrizko elementua da edozein hegalditan. Gai horretan akats bat egiteak, dela gehiegizko zama dagoelako dela hegazkinaren grabitate zentroa desorekatzen delako, ondorio larriak izan ditzake. Horregatik, aireratu aurretik pilotuek zehaztu behar dute aireontziaren pisua eta oreka parametro egokietan daudela.

Hegazkin moderno askotan, eserleku guztiak, ekipajerako tokiak eta erregai biltegiak zeharo beteta daudenean ezin dira pisu eta oreka parametro onartuak bete. Horregatik, bidaiarien zama osoa betetzen bada, pilotuak murriztu behar du erregaiaren bolumena edo ekipajearen karga. Eta hizpide duguna bezalako kasuetan, azken konponbidea da ontziratzea ukatzea behar adinako bidaiariari, hegazkina aireratzea eta lurreratzea segurtasunez egin ahal izateko parametroetan egon dadin.

15 bidaiari ezin izan ziren hegazkinean sartu

Halaxe gertatu zen Lufthansaren hegaldi honetan. Terminalean zain egon ondoren, aireportuko langileak bidaiariak ontziratzen hasi ziren, batzuk aukeratuta, lehendabizi ipar-amerikarrak eta kanadarrak. Ondoren bidaiari gehiago sartu zituzten, hamarnaka, horretarako irizpideak zein ziren azaldu gabe. Azkenean, terminalean 15 bidaiari besterik ez zegoela, hautatzeko prozesuagatik haserre samar gainera, esan zieten ezin zutela hegaldi hura hartu. Horien artean zeuden Gipuzkoako enpresa bateko bi langileak.

Maletak hartuta, gure protagonistek hegaldi alternatibo bat lortzeko gestioen bide luzeari ekin zioten. Cluj Napocatik Municherako har zezaketen hurrengo hegaldia handik hiru egunera zegoenez, auto bat alokatu beste erremediorik ez zuten izan, Timisoarara joateko, handik 315 kilometrora, eta handik Alemaniako hirira. Munichera iritsita, beste hegaldi bat lortu behar izan zuten Bilbora itzultzeko.

Hegaldi alternatiboa, gastuen itzulketa eta kalte-ordaina

Azaldu dugun gorabehera, ikuspuntu teknikotik, ontziratzea ukatzea da eta, beraz, bidaiarien eskubideak overbookinga gertatzen denean ditugun berberak dira. Alde batetik, aire-konpainiak garraio alternatibo bat eskaini behar du bidaiariak lehenbailehen irits daitezen beren helmugara. Bestetik, bere gain hartu beharko ditu gorabeherak bidaiariei eragin dizkien gastu guztiak; kasu honetan, adibidez, Cluj Napocatik Timisoarara joateko autoaren alokairua. Eta horrez gain, kalte-ordain bat eman beharko die –250 eta 600 euro artekoa–, hegaldiaren luzeraren araberakoa.

Horrelako egoeretan, aire-konpainiek bidaia-bonoak edo bestelako konpentsazioak eskaini ohi dituzte, baina ez dira inoiz izaten eskubidez dagokigun kalte-ordainaren adinakoak. Hortaz, gure aholkua da eskaintzen dutenari uko egitea eta bi langile horiek egin zutena egitea: ERREKLAMATUra jo eta gure eskubideez informatzea. Gure bulegoan espezialistak gara zuzenbide aeronautikoan, eta kontsulta eta informazioa doakoak direnez, edozein kasu aztertu ahal dugu inongo konpromisorik gabe, eta aholku emango diegu bidaiariei kalte-ordaina lortzeko, haien eskubidea delako.

Gainera, hegaldiaren erreklamazioa gure esku uztea erabakiz gero, ERREKLAMATUn bakarrik kobratzen dugu kasua irabazi eta kalte-ordaina lortzen badugu. Zehazki, gure minuta bezerorentzat berreskuratzen dugun diru-kopuruaren %25 izango da.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak