Aire-konpainiek badakite ia hegaldi guztietan bidaiari batzuek ez dutela hegaldia hartuko. Hortaz, direnak baino txartel gehiago saltzen dituzte, eta gehienetan ez da arazorik sortzen. Batzuetan, ordea, bidaiari guztiak agertzen dira hegaldia hartzera, eta ez dago behar adina tokirik hegazkinean. Hori da overbooking-a.
Zer eskubide duzu overbookinga gertatzen bada?
Overbooking-a merkataritzako jarduera legezkoa da Europar Batasunean, baina, egitekotan, aire-konpainiek konpromiso batzuk bete behar dituzte bidaiariekin.
Lehenengo eta behin, erabiltzaileek informazioa jasotzeko eskubidea dute. Hasteko, konpainiak boluntarioak bilatuko ditu: hurrengo hegaldi batean bidaiatzeko prest dauden pertsonak, onura baten truke, adibidez, hegan egiteko abonuak, esku-dirua edo lehen mailako eserlekuak. Boluntarioa izatea onartzen baduzu, kontuan hartu horrekin uko egiten diozula gerora kalte-ordaina jasotzeko aukerari, eta aire-konpainiarekin adosten duzun guztia idatziz jasotzen saiatu beharko zara.
Bidaiarien artean boluntariorik ez badago, edo sobran saldutako txartelak konpentsatzeko adina ez badira, konpainiak erabaki dezake behar den pertsona kopuruak ez duela hegaldia hartuko, eta horiek aukeratuko ditu irizpide guztiz subjektiboak edo ausazkoak erabiliz.
Nahi gabeko overbooking kasu hauetan, hegaldia erreklamatu behar duzu dagokizun kalte-ordaina lortzeko. Hasteko, lurrean gelditzen bazara, ziurtatu gertatu den guztia idatziz jasotzen dela. Horretarako, aire-konpainiak aireportuan duen informazio-mahaira jo, edo, ez badu, AENAreninformazio-mahaietara edo aire-agintari eskudunetara, eta bertan eskatu overbooking-aren ondorioz hegaldia hartzerik izan ez duzula frogatzen duen agiri bat.
Jakin behar duzu overbooking-ak kaltetutako pertsona guztiek eskubidea dutela txartelaren prezioa bueltan jasotzeko edo beren destinora doan hegaldi alternatibo bat hartzeko. Horrez gain, kalte-ordain ekonomiko bat eska dezakete gertatutako gorabeherak sortzen dituen gastuengatik: ostatua, mantenua, joan-etorriak, deiak… Beraz, oso garrantzitsua da gastu horien ordainagiriak gordetzea. Azkenik, kalte-ordaina ere jasotzeko eskubidea dute, hegaldiaren distantziaren araberakoa:
- 250 euro 1.500 kilometro baino gutxiagoko hegaldietarako.
- 400 euro 1.500 eta 3.500 kilometro bitarteko hegaldietarako.
- 600 euro 3.500 kilometro baino gehiagoko hegaldietarako.
Overbooking-aren ondorioz hegazkinean sartzea ukatu badizute, guk egingo ditugu behar diren kudeaketa guztiak aire-konpainiarekin, dagokizun kalte-ordaina jaso dezazun. Erosoa. Azkarra. Segurua. Eta bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu. Zehazki, lortzen dugun diru-kopuruaren %25 kobratzen dugu. Erreklamatu zure hegaldia!