1.- Bakarrik kobratzen dugu irabazten badugu
Lehenengo arrazoia da gurea segurua dela. ERREKLAMATUn lorpenetara bideratuta lan egiten dugu, hau da, zure kalte-ordaina lortzen ez badugu ez dizugu ezer ere kobratuko. Oso gutxitan galtzen da erreklamazioa –beste modu batez esanda, ia beti kobratzen dugu ia beti irabazten dugulako–, baina gure laneko filosofia da eta gure bezeroei eskaini nahi diegun berme bat.
2.-Erraza eta erosoa
Hegaldi bat ERREKLAMATUrekin erreklamatzea ezin errazagoa da. Jarri gurekin harremanetan, kontatu zuren kasua eta aholkua emango dizugu dohainik. Azkenean erabakitzen baduzu zure erreklamazioa gure esku uztea, nahikoa da posta elektronikoaz bidaltzea zure hegaldiaren erreserba, eta gure abokatuak lanean hasiko dira zure izenean. Hilabete batzuen buruan harremanetan jarriko gara zurekin, zure kalte-ordainaren sarrera egiteko banku-korronte baten zenbakia eskatzeko. Kitto. Paperik gabe, konplikaziorik gabe, arazorik gabe.
3.- Balorazio onena dugu
Zerbitzu bat kontratatzerakoan Googleko iruzkinak kontsultatu ohi ditugu haren kalitateaz gehiago jakiteko, erabiltzaileen kritiken bidez. Horregatik, Googlen gure profila bisitatu dezakezu, eta ERREKLAMATUren bezeroen iruzkinak irakurri, ikus dezazun zein gogobetetze maila altua dugun haien artean. Gaur egun 4,8ko ratinga dugu, sektoreko altuena, harro sentiarazteko modukoa eta zuretzat gugan konfiantza izateko motiboa dena, gure ustez.
4.- Gardentasuna eta zintzotasuna
Googlen iruzkin askotan irakurriko duzu: gure arauetako bat gardentasunez eta zintzotasunez jokatzea da. Zure kasua ongi atera daitekeela uste badugu, esan egingo dizugu, eta ezetz uste badugu hori ere esango dizugu. Beti azalduko dizugu zertan ari garen, zer aukera ditugun eta hautu bakoitzak dituen alde onak eta arriskuak. Gero zuk erabakiko duzu. Ez dizugu denbora alferrik galaraziko, uste dugulako guk ez dugula ezer lortzen espektatiba faltsuak emanez eta, profesional moduan, gure aktibo nagusia sinesgarritasuna dela, hau da, gure bezeroek gu gomendatzea abokatu -pertsona- fidagarriak garelako.
5.- Bertakoak gara
ERREKLAMATU ez da multinazional bat, munduko hainbat tokitan ordezkaritzak dituena. Bilboko abokatu bulego bat gara, Euskal Herrian hegaldien erreklamazioen arloan nagusia izateko bokazioa duena. Txikiagoak izateak eta zugandik hurbilago egoteak posible egiten du arreta hobea ematea, zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea eta zure esanetara egotea behar gaituzunean.
6.- Lehenengoak gara
Orain enpresa asko daude hegaldien erreklamazioak egiten, baina ERREKLAMATU jaio zenean, 2014an, egiteko zegoen dena. Aitzindariak izan ginen arlo honetan, Euskal Herrian hegaldien erreklamazioak egiten zituen lehenengoa eta estatuan lehenengoetako bat, eta lan egiteko modu bat asmatu genuen, orain enpresa askok kopiatzen dutena. Halere, ez gara zure aukerarik onena horregatik, hau da, lehenengoak izateagatik, baizik eta hamar urte hauetan pilatu dugun esperientziagatik. Hitz gutxitan, aire-konpainiak gureak balira bezala ezagutzen ditugu. Eta hori garrantzitsua da benetan zure erreklamazioa ongi ateratzeko.
7.- Hurbiltasuna eta eskuragarritasuna
ERREKLAMATU online erreklamazio-egile bat da, gure lan sistemak optimizatzen dituena zuretzat erraza izan dadin eta ahalik eta denbora gutxien gal dezazun. Horrek ez du esan nahi prozesuan desagertuta egongo garela edo, behar baduzu, pertsona batekin hitz egiterik ez duzula izango, beste erreklamazio zerbitzu batzuetan gertatzen den bezala. ERREKLAMATUn beti jakinaraziko dizkizugu zure espedientean gertatzen diren berritasun guztiak. Eta, horrez gain, noizbait xehetasunen bat jakin nahi baduzu zure demandaz, beti egongo gara hor, posta elektronikoaren edo telefonoaren bestaldean, erantzuteko prest. Edo nahiago baduzu gu aurrez aurre ezagutzea, gure taldeak Bilboko bulegoan hartuko zaitu, aldez aurretik hitzordua eskatuta.
8.- Zure hizkuntzan
ERREKLAMATUko lan hizkuntza euskara da, eta euskaldunei eta gaztelaniadunei beren hizkuntzan ematen diegu zerbitzua. Frantsesez eta ingelesez ere lan egiten dugu bezeroekin, gure zereginaren zati garrantzitsu bat nazioarteko zuzenbidearen ingurukoa delako.
9.- Merkatuko merkeenak
Aurreko guztiarekin ere, erreklamazioak jartzeko zerbitzuen artean, gurea da merkatuko merkeena. Hasieran azaldu dugun bezala, lorpenetara bideratuta lan egiten dugu, eta bakarrik kobratzen dugu irabazten dugunean, zuretzat berreskuratzen dugun zenbatekoaren %25, zehazki. Besterik ez. Ez dizugu tarifa gehigarririk kobratuko inongo zerbitzurengatik, sektoreko beste enpresa batzuetan egin ohi duten bezala.
10.- 360o-ko zerbitzua
ERREKLAMATUn oso onak gara hegazkin-konpainiei erreklamazioak egiten, baina gure zerbitzua ez da hori bakarrik. Aukeratu ditzakezun onenak gara banku entitate bati erreklamazio bat egin behar badiozu berreskuratzeko zure hipotekaren gastuak edo zoru-klausula edo revolving txartel batengatik kobratu zizkizun bidegabeko interesak. Kalteen ondoriozko erreklamazioak ere egiten ditugu: trafiko istripuak, lan istripuak, zabarkeria medikoak, administrazioari zuzendutakoak, kalte-galerak, etxebizitza, kalumniak, zordunen zerrendak… Eta zuzenbidearen gainerako adarretan -zuzenbide zibila, familia zuzenbidea, zigor zuzenbidea, merkataritzako zuzenbidea, zuzenbide administratiboa, lan arloko zuzenbidea, giza eskubideak, Europako auzitegiak…- gure jatorriko markaren bidez lan egiten dugu: HIRU ABOKATUAK. Beraz, gure abokatu taldean zuzenbidearen arlo guztietan lan egiten dugu eta, beharrezkoa baduzu, zerbitzu juridiko integrala ziurtatu ahal dizugu.