Zer egin ekipajea agertzen ez bada?

Hegaldia heldu da aireportura, baina zure maleta ez da agertu ekipajeen zintan. Bi gauza gerta daitezke: handik egun batzuetara berreskuratzea edo betirako galtzea. Bi kasuetan erreklamazioa jar daiteke.
Cinta Equipajesf

Erreklamatu ahal izateko, arazo hauetaz arduratzen den erakusmahaira joan, eta Property Irregularity Report (PIR, Ekipajearen Irregulartasunen Agiria) bete ezazu, adieraziz zure bizilekua edo ostatu lekua, ekipajea agertzen bada bertara bidaltzeko. Oso garrantzitsua da PIR horren kopia gordetzea geroago erreklamazioak egiteko. Eta ez galdu ekipajearen taloia ere, ez da ezinbestekoa, baina ongi etorriko zaigu erreklamaziorako. Ez eman aire-konpainiari, eta, eskatzen badizute, argazki bat atera telefonoarekin.

Horrez gain, zure gauzak agertzen ez diren bitartean beste gastu batzuk egin beharko dituzu: higieneko produktuak, jantziak… Gorde itzazu tiket eta faktura guztiak, diru hori erreklamatu ahal izanen dugu eta.

Maleta ez bada agertu 21 egunen buruan, konpainiak galdutzat emango du eta eskubidea izango dugu kalte-ordaina eskatzeko. Horretarako, zerrenda bat prestatu beharko duzu maletan zenuen guztiarekin, produktu bakoitzaren marka, modeloa eta erosketaren urtea adierazita.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak