Zenbait aholku pandemia garaian hegaldi bat hartu behar baduzu

Dena aldatu da gure bizitzetan COVID-19aren pandemia hasi zenetik, eta bidaiatzeko modua ere bai. Lerro hauetan gogora ekartzen ditugu kontu garrantzitsu batzuk, pandemia garaietan hegaldi bat hartzeko asmoa baduzu.
Consejos Volar Navidades1200 628

Kontuan izan zure bizitokian dagoen covid egoera eta, batez ere, zure destinoko tokian dagoena.

Saia zaitez aurrez ikusten zer faktorek galarazi edo zaildu dezaketen zure bidaia: pandemiak eraginda, hegaldia bertan behera gelditzea edo hegazkin-konpainiak aldi baterako etetea; konfinamendu baten ondorioz aireportura iristerik ez izatea; gobernuaren debekua jatorrizko tokitik bidaiatzeko edo destinora joateko; bisa lortzeko prozedura aldatzea; nahitaezko berrogeialdia bete beharra jatorrian nahiz destinoan… Oraindik ez baduzu erosi hegaldia, azter ezazu diru pixka bat gehiago ordaindu eta txartel malgu bat erosteko aukera, egoeraren arabera bidaia bertan behera utzi edo datak aldatu ahal izateko.

Destinoan sartzeko baldintzei buruzko informazioa bildu web-orri eta erakunde ofizialetan.

Orain, covid ziurtagiria pasaportea bezain beharrezkoa da, eta estatutik ateratzen bazara oso litekeena da zure destinoan PCR negatibo bat erakutsi behar izatea, hegaldia izan baino 72 ordu lehenago egina gehienez ere. Herrialde bat baino gehiagotara joanez gero, horrelako froga bat baino gehiago egin beharko dituzu beharbada. Eta gogoratu etxera itzultzean ere sartzeko baldintzak egon daitezkeela. Herrialde askotan osasun aseguru bat izatea eskatuko dizute. Behar bezala informatuta egon denbora guztian, ustekabekorik ez izateko. Kanpo Arazoetako Ministerioak informazio eguneratua du bidaiatzeko baldintzei buruz, herrialdeen araberakoa.

Egiaztatu zure txertaketa “homologatuta” dagoela zure destinoko herrialdean.

Espainiako Estatuan erabili diren txerto markak ia mundu osoan onartuta daude, baina irizpide batzuek -txertoaren dosi bakar bat eta covid gaitza pasatu izana pauta osoaren parekotzat hartzea, adibidez- agian ez dute balio beste herrialde batzuetan, Estatu Batuetan, kasu.

Garaiz joan aireportura.

Check-in-a online egin eta ontziratzeko txartela sakelako telefonoan deskargatu. Prest eta eskura eraman, bidaiarako behar dituzun gainerako agiriekin batera. Behar adina maskara eta gel desinfektatzailea eraman bidaiarako. Hobe da garaiz iristea, fakturatzeko, segurtasun kontroletik pasatzeko eta pandemia dela-eta ezartzen den edozein prozedura berri betetzeko behar den denboraz. Aireportu askotan tenperatura kontrolatzen da terminaleko sarrerako atean. 38 gradutik gorako sukarra izanez gero, bidaiariak osasun zerbitzura joan beharra dauka. Hegazkinean, eraman maskara beti jantzita. Hegaldi luzeetan, maskara kirurgikoa erabiltzen baduzu 4 ordutik aldatu beharko duzu.

Adi egon hegazkin-konpainien jokabide honekin.

Gero eta ohikoagoa da: bidaia baino aste batzuk lehenago jakinarazten dizute zure hegaldia aurreratu edo atzeratu dela egun bat edo batzuk, eta erabaki behar duzu aldaketa onartzen duzun edo hegaldia bertan behera uzten duzun. Bigarren kasu horretan, txartelaren dirua itzultzen dizute. Arazoa da ordurako ziurrenik erreserbaturik izango dituzula bidaiaren gainerako kontuak. Bidaia baino 15 egun lehenago abisatuz gero, ez duzu eskubiderik kalte-ordainik jasotzeko, baina, aldatu dizuten hegaldiaren prezioa itzultzeaz gain, erreklamatu ahal dituzu aldaketa horrek eragin dizkizun gastuak: hegazkin-konexioak, beste garraiobide batzuk, hoteleko gauak…

Zein dira zure eskubideak hegaldia covid-agatik bertan behera gelditzen bada.

Zure hegaldia bertan behera utzi baldin badute, edozein dela ere arrazoia, eskubidea duzu txartelaren dirua itzuli edo garraiobide alternatibo bat jar diezazuten, zure destinora lehenbailehen eramango zaituena, edo bestela zuk erabakitzen duzun datan eta kontratatua zenuen zerbitzuaren antzeko baldintzetan. Batzuetan, hegaldia bertan behera uztearen ondorioa da aireportuan ez atzera ez aurrera gelditzea. Halakoetan aireko konpainia zutaz arduratu behar da gorabeherak irauten duen bitartean, hau da, edatekoa, jatekoa, ostatua eta aireporturako garraioa eman behar dizute, zure destinora hegaldi alternatibo batean irits zaitezen. Hala ez bada eta bakarrik moldatu behar bazara, gorde itzazu gastu guztien fakturak, erreklamatu ahal izango dituzulako. Horrez gain, hegaldia bertan behera uzteko arrazoia hegazkin-konpainiari egotzi ahal baldin bazaio -ez bada gertatu ohiz kanpoko egoera batengatik, epidemia bat edo denborale bat, esate baterako- eskubidea duzu kalte-ordain ekonomikoa ere jasotzeko, hegaldiaren distantziaren araberakoa. Eta hegaldia agentzia bitartekari baten bidez erosi baduzu, eskubide berberak dituzu: hegazkin-konpainiak txartelen diru guztia adinako kalte-ordaina eman behar dizu.

Gorabeherarik izanez gero, erreklamatu zure hegaldia!

Zure hegaldia bertan behera gelditzen bada, ontziratzea ukatzen badizute overbooking-a dela eta, zure hegaldiak hiru ordutik gorako atzerapena badu, edo zure ekipajea galtzen bada, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu, eta gorabeherak eragin dizkizun gastu guztiak itzultzeko. Ez fidatu eskaintzen dizutenaz (data aldatzea, voucher direlakoak…) eta jarri gurekin harremanetan: gu arduratuko gara dagokizun dirua kobra dezazun. Erreklamatun kontsulta eta argibideak doakoak dira, eta azkenean zure erreklamazioa kudeatu behar badugu, irabazten badugu baizik ez dugu kobratuko, zuretzat lortzen dugunaren %25, zehazki. Deitu gurera, eta gu arduratuko gara jaso ditzazun zureak diren kalte-ordainak.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak