ERREKLAMATUk aurkeztutako demandaren ondorioz, Vueling aire-konpainiak 7.105 euroko kalte-ordaina eman die Gernikako San Fidel ikastolako sei ikasleri eta hiru irakasleri. Hegaldi bat kontratatua zuten Bilbotik Cataniara (Italia) joateko, Europar Batasunak babestutako eskola programa batean parte hartzeko asmoz. Bidaia horrek Bartzelonan zuen eskala, baina konpainiak Bilbao-Bartzelona hegaldia bertan behera utzi zuenez, behar baino 15 ordu beranduago iritsi ziren bidaiariak destinora.
Hortaz, aire-konpainiak 400 euroko kalte-ordaina eman dio bidaiarietako bakoitzari hegaldia bertan behera uzteagatik, eta beste 3.669 euro ere ordaindu dizkie, ordezko hegaldi batean, hoteletan eta joan-etorrietan egin zituzten gastuengatik.
ERREKLAMATUk gogoratzen die bidaiariei eskubidea dutela diru konpentsazioa eskatzeko overbooking-a dagoenean eta hegaldiak bertan behera utzi edo atzeratzen direnean. Kasu horietan erabiltzaileek bost urteko epea dute kalte-ordaina eskatzeko.
ERREKLAMATU bidez aurkezten diren demandak doakoak dira, kabinete honek bezeroentzako kalte-ordainak lortzen dituenean baizik ez dituelako zerbitzuak kobratzen. Erreklamatu.com-eko abokatuen espezialitatea aire konpainien kontrako demandak dira, eta gutxi gorabehera kasuen % 95ean arrakasta dute.