1. Hegaldia bertan behera utziz gero, aire konpainiak hegaldi alternatibo bat eskaini behar dit edo txartelaren dirua itzuli?
Aire konpainiak bi aukerak eskaini behar dizkizu: txartelaren diru guztia itzultzea edo garraiobide alternatiboa zure destinora ahalik eta azkarren iristeko. Hegaldi alternatiboa aukeratzen baduzu, aire konpainiak bere gain hartu behar ditu ibilbidearekin lotutako gastu guztiak, lotura gehigarriak barne, beharrezkoak badira. Ibilbidearen zati bat egina baduzu eta bidaia ez jarraitzea erabakitzen baduzu, txartelaren zati baten itzulketa ere eska dezakezu. Oso garrantzitsua da zer aukeratu duzun lehenbailehen jakinaraztea, egoera gehiago ez luzatzeko.
2. Aire konpainiak nire gastu gehigarriak ordaindu behar ditu zain nagoen bitartean?
Bai, aire konpainiak laguntza eman behar dizu hegaldia bertan behera uzteagatik zain egon beharko duzun bitartean, hau da, jan-edan egokiak, ostatua eta hotelaren eta aireportuaren arteko garraioa, gaua bertan eman behar baduzu. Aire konpainiak laguntza hori ematen ez badizu, zure kabuz gestionatu ahal duzu eta gastuen itzulketa exijitu ondoren, baina horretarako ordainagiri guztiak gorde beharko dituzu.
3. Aurrekoaz gain, konpentsazioa jasotzeko eskubidea dut?
Bai, diru-ordaina jasotzeko eskubidea duzu, baldin eta aire konpainiak ezin badu frogatu hegaldia bertan behera utzi zela “aparteko inguruabarrengatik”. Europako araudiak (261/2004 Erregelamendua) ezartzen duenez, kasu horietan konpentsazioa 250 eta 600 euro artekoa izango da bidaiari bakoitzarentzat, bertan behera utzitako hegaldiaren distantziaren arabera.
4. Zer dira “aparteko inguruabarrak” eta nola eragiten diote nire erreklamazioari?
“Aparteko inguruabarretan” aire konpainiaren kontroletik kanpoko egoerak daude, esate baterako gorabehera klimatologiko larriak, osasun murrizketak, segurtasun alertak edo konpainiaz kanpoko langileen grebak. Hegaldia bertan behera uzteko arrazoia horietako bat bada, ez duzu diru konpentsaziorik jasotzeko eskubiderik izango. Halere, aire konpainia behartuta egongo da laguntza ematera zain zauden bitartean. Zure ustez hegaldia bertan behera uzteko arrazoia ez zela aparteko inguruabar bat izan, erreklamatu dezakegu eta froga zehatzak exijitu ahal dizkiogu aire konpainiari. Era guztietara, komeni da beti informazioa gure abokatuekin kontrastatzea, askotan aire konpainiek alegatzen dituzten arrazoiak ez direlako benetan aparteko inguruabarrak.
5. Zer eskubide daukat aire konpainiak aldez aurretik jakinarazten badit hegaldia bertan behera utziko dela?
Hori ere maiz samar gertatzen da, eta kasu guztietan txartelaren diru guztia itzuli behar dizute, edo hegaldi alternatibo bat eman. Gainera, aire konpainiak hegaldia bertan behera gelditu dela ez badizu 14 egun lehenago jakinarazten, diru konpentsazio gehigarria jasotzeko eskubidea duzu, 250 eta 600 euro artekoa hegaldiaren distantziaren arabera. Adibidez, hegaldi alternatibo bat eskaintzen badizute eta zure destinora jatorrizkoa baino askoz beranduago iristen bada, erreklamatu dezakezu. Ziurtatu gordetzen dituzula aire konpainiarekin izandako mezu guztiak, zure erreklamazioa indartzeko.
6. Zein da erreklamazioa jartzeko epea hegaldi bat bertan behera uzten denean?
Erreklamazioa aurkezteko epea aldakorra da herrialdetik herrialdera, baina Espainiako Estatuan diru konpentsazioak erreklamatzeko bost urte dituzu hegaldia bertan behera uzten den egunetik hasita. Halere, zure erreklamazioa zenbat eta lehenago aurkeztu, orduan eta errazagoa izango da frogak eta dokumentazioa biltzea. Zure kasu zehatzean duzun epeaz zalantzak badituzu, jar zaitezke harremanetan ERREKLAMATUrekin, doako aholkua jasotzeko.
7. Zer agiri behar ditut erreklamazioa jartzeko?
Erreklamazioa aurkezteko ezinbesteko agirien artean daude erreserbaren konfirmazioa, ontziratze txartela eta aire konpainiaren edozein komunikazio ofizial, hegaldia bertan behera uzteari buruzkoa. Horrez gain, gorde behar dituzu gastu gehigarrien ordainagiri guztiak, esate baterako otorduenak, osatuarenak edo garraioarenak. Agiri horiek funtsezkoak dira zure kasua indartzeko eta zure alde ebatziko dela bermatzeko.
8. Erreklamatu ahal dut hegaldia eguraldi txarragatik bertan behera utzi badute?
Baldintza meteorologikoen larritasunaren araberakoa izango da. Eguraldi txarrak hegaldiaren segurtasuna arriskuan jartzen badu, hegaldia “aparteko inguruabarrengatik” bertan behera utzi dela joko da, eta ez duzu eskubiderik izango diru konpentsazioa jasotzeko. Nolanahi ere, aire konpainiak laguntza eta zure destinora iristeko alternatibak eman beharko dizkizu. Uste baduzu eguraldi txarra ez zela izan hegaldia bertan behera uzteko benetako arrazoia, jarri harremanetan ERREKLAMATUrekin eta gu arduratuko gara hala izan den ala ez egiaztatzeaz.
9. Zer gertatzen da loturako hegaldi bat galtzen badut nire hegaldia bertan behera uzteagatik?
Zure hegaldia bertan behera uzteagatik loturako beste hegaldi bat galtzen baduzu eta tarte guztiak erreserba berean sartuta bazeuden, aire konpainiak hegaldi alternatibo bat eskaini behar dizu zure bukaerako destinora iristeko. Gainera, konpentsaziorako eskubidea izan zenezake, atzerapena, guztira, hiru ordu baino gehiagokoa bada eta arrazoia “aparteko inguruabar” bat ez bada. Bidaia-tarteak erreserba desberdinetan baldin bazeuden, ordea, zu arduratu beharko zara loturako hegaldi berriak gestionatzeaz.
10. Zertan lagundu ahal dit ERREKLAMATUk nire erreklamazioarekin?
ERREKLAMATUn zuzenbide aeronautikoko adituak gara eta 10 urte baino gehiagoko esperientzia daukagu erreklamazioak gestionatzen gure bezeroentzat. Gure taldea arduratzen da prozesu osoaz, gainetik kentzen dizkizu arazoak eta tramiteak, eta ez duzu aire konpainietako abokatuekin borrokan ibili beharko. Guk bilduko dugu dokumentazioa eta aire konpainiarekin negoziatuko dugu, zure interesak zaintzeko eta zure eskubideak errespeta daitezen. Zerbitzu erraza, azkarra eta konplikaziorik gabea eskaintzen dugu, zeurea berreskura dezazun. Eta zure kasua dohainik kontsultatu ahal duzu gure adituekin.
Informazio gehiago: Bertan behera utzitako hegaldiak