Donostiako Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiak epai garrantzitsua eman du hegazkinez bidaiatzen dutenen eskubideei begira: Iberiak 1.275 euroko kalte-ordaina eman beharko die bi bidaiariri, Donostia-Madril hegaldia bertan behera uzteagatik. Konpentsazioan daude, batetik, egin gabeko hegaldiaren 250 euroak eta, bestetik, hau da aipagarriena, taxiaren dirua –775 euro–, bidaiariek zerbitzu hori kontratatu behar izan baitzuten egun horretarako erreserbatua zuten bigarren hegaldia, Madriletik Istanbulera joateko, ez galtzeko.
Bertan behera utzitako hegaldi bat, nazioarteko konexio bat kolokan eta taxia hartzea aukera bakarra
2024ko abuztuaren 25ean gertatu zen dena. Donostiako bizilagunak diren Sagrariok eta Javierrek hegaldi bat zuten erreserbatua Iberiarekin Gipuzkoako hiriburutik Madrilera, eta bertatik Istanbulera joateko beste hegaldi bat, Turkish Airlinesena, 18:45ean irten behar zuena.
Matxura tekniko bat zela eta, lehen hegaldia bertan behera geratu zen. Iberiak beste hegaldi bat eskaini zuen hurrengo egunerako, abuztuaren 26rako. Bidaiarientzat aukera hori desegokia zen, egun hura galtzeak nazioarteko konexioa ere galtzea zekarrelako, bai eta planifikatutako ibilbide guztia ere.
Aire konpainiak konponbide egoki eta berehalakorik eman ez zuela ikusita, bidaiariek taxi bat kontratatu zuten Donostiatik Madrilera joateko, 775 eurokoa, beren poltsikotik ordainduta, nazioarteko hegaldia ez galtzeko.
Justiziak onartzen du taxiaren dirua berreskuratzeko eskubidea
Hura gertatu ondoren, bidaiariek ERREKLAMATUra jo zuten. Gure talde juridikoak demanda bat aurkeztu zuen Iberiaren kontra, hegaldia bertan behera utzi izanaren ordaina (250 euro pertsonako) eta taxiaren diruaren itzulketa eskatuz.
Epaiak argi uzten du Iberiak eskainitako alternatibak ez zuela betetzen Europako 261/2004 Erregelamendua, zeinak exigitzen baitu aire konpainiak beste garraiobide bat eskaintzea “ahalik eta azkarren eta bestearen pareko baldintzetan”. Kasu honetan, ordea, 24 ordu geroagoko hegaldi bat proposatzea ez zen baliagarria, bidaiariek aurrez ezarria zuten ibilbidea osatzea galarazten zuelako.
Epaileak frogatutzat eman du taxia zela arrazoizko konponbide bakarra, eta beraz agindu du Iberiak 637,50 euro ordain diezaiola bidaiari bakoitzari (taxiaren kostuaren erdia), gehi 250 euroko kalte-ordaina eta lege interesak. Halaber, Iberiari egotzi dio judizioko kostuen ordainketa.
Zer eskubide duzu hegaldi bat bertan behera utziz gero?
Epai hau baliagarria da gogoratzeko zein diren bidaiarien eskubide garrantzitsuenak hegaldiak bertan behera uzten direnean:
- Kalte-ordaina: 250 eta 600 euro artekoa, hegaldiaren distantziaren arabera, frogatzeko moduko aparteko gertaeren ondorio denean izan ezik.
- Beste garraiobide bat edo diruaren itzulketa: konpainiak beste hegaldi bat jarri beharko dizu lehenbailehen, edo dirua itzuli.
- Beste gastu batzuk, zentzuzkoak: zure bidaiarako ostatua, otorduak edo garraioa ordaintzeko gastuak izan badituzu, erreklamatu ahal dituzu, frogagiriak izanez gero.
- Oinarrizko laguntza: jan-edanak eta ostatua, itxaroteko denboran beharrezkoa bada.
Epaiak uzten dizkigun ikasgai funtsezkoenak
- Konpentsaziorako eskubidea eta gastu gehigarrien itzulketa bateragarriak dira. Bi kontzeptuengatik erreklamatu daiteke.
- Ez da nahikoa aire konpainiak beste edozein hegaldi eskaintzea: zure ibilbidea osatzeko balio behar du. Hala ez bada, zure kasa bila dezakezu, eta ondoren erreklamatu.
- Gastuek zentzuzkoak izan beharko dute eta ongi frogatuta egon, agiri bidez. Frogagiriak gordetzea funtsezkoa da.
- ERREKLAMATU bezalako bulego espezializatu bat edukitzeak aldea dakar. Kasu honetan, gure abokatuen lana izan da diru guztiaren itzulketa lortzeko gakoa.
- Bost urteko epea duzu erreklamatzeko. Horrelako zerbait gertatu bazaizu, garaiz zaude dagokizuna exigitzeko.