Herrialde, aireportu eta aire konpainia bakoitzak bere segurtasun protokoloa izan dezakeenez, komeni da aldez aurretik informatzea. Halere, bidaiariak hegazkinean sartu aurretik den-denek betetzen dituzten jarraibide batzuk daude, honakoak:
Hegaldia erostean
- Gaur erosten baduzu hurrengo aste edo hilabeteetarako hegaldi bat, ziurtatu bertan behera utzi edo data atzeratzeko aukera duela. Zure bidaia galaraz dezaketen faktore asko daude: pandemiak eraginda, hegaldia bertan behera gelditzea edo aire-konpainia aldi baterako etetea; konfinamendu baten ondorioz aireportura iristerik ez izatea; gobernuaren debekua, jatorrizko tokitik bidaiatzeko edo destinora joateko; bisa lortzeko prozedura aldatzea; nahitaezko berrogeialdia bete beharra jatorrian nahiz destinoan…
- Aire-konpainia baldin bada hegaldia bertan behera utzi duena, gogoratu dirua itzultzeko eskubidea duzula, hala nahi baduzu; alegia, ez zaude behartuta data aldatzera edo aurrerago bidaiatzeko voucher direlakoak edo txartelak onartzera. Gainera, konpainiak aldez aurretik baina tarte gutxirekin uzten badu bertan behera hegaldia, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izan dezakezu.
Aireportura joan aurretik
- Bertan behera utzi zure bidaia sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasunak badituzu edo aire falta sumatzen baduzu. Kutsaturik egon zaitezke. Gaixotasunaren sintomak baldin badituzu, aire-konpainiek txartelen data aldatzeko aukera ematen dizute, doan, hegaldia atera baino 6 ordu lehenagora arte.
- Osasunez ongi baldin bazaude, check-in-a online egin eta ontziratzeko txartela sakelako telefonoan deskargatu. Prest eta eskura eraman, bidaiarako behar dituzun gainerako agiriekin batera.
- Behar adina maskara eta gel desinfektatzailea eraman bidaiarako.
Irteerako aireportuan
- Gogoratu bakarrik bidaiariak sartu ahal direla aireportuko terminalean.
- Hobe da garaiz iristea, fakturatzeko, segurtasun kontroletik pasatzeko eta pandemia dela-eta ezartzen den edozein prozedura berri betetzeko behar den denboraz. Aireportu askotan tenperatura kontrolatzen da terminaleko sarrerako atean. 38 gradutik gorako sukarra izanez gero, bidaiariak osasun zerbitzura joan beharra dauka.
- Aire-konpainia batzuek COVID-19ko test azkarrak egiten dituzten ontziratu aurretik, edo osasun agiri bat eskatzen dute, bidaia aurreko azken 72 orduetan egindakoa, bidaiaria kutsaturik ez dagoela egiaztatzen duena.
- Saiatu eskudirurik ez erabiltzen.
- Ahal dela, ez eraman esku-ekipajerik. Aire-konpainiak saiatzen dira kabinako ekipajea ahalik eta gehien murrizten, hegazkineko sarrera-irteerak arinago egiteko eta bidaiariak eserita egon daitezen hegaldi osoan, maletak hartzera zutitu gabe.
- Orain, ontziratzea talde txikitan egiten da, pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta bidaiariak pixkanaka sartzen dira, eserleku-eremuen arabera eta taldeen artean toki gehiago utzita. Halaber, hegazkinera bidaiariak eramaten dituzten autobusetan jende gutxiago joaten da. Edozein kasutan, segurtasun tartea gorde prozesu osoan eta seinaleak errespetatu.
- Ez ahaztu derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea, ahoa eta sudurra estaltzen dituela. Osasun agintariek gomendatutako neurri higienikoak bete: eztula ukondoaren barnealdean egin, eskuak xaboiaz garbitu eta abar.
Hegazkinean
- Eskuak maiz garbitu gelarekin eta eraman beti jantzita maskara. Hegaldi luzeetan, maskara kirurgikoa erabiltzen baduzu 4 ordutik aldatu beharko duzu. Eguzki betaurrekoak edo irakurtzekoak erabil ditzakezu begiak babesteko.
- Ohartuko zara hegaldietan desagertu direla burukoak, kuxinak, tapakiak… komeni da, beraz, jantzi beroak eramatea. Aldizkaririk eta aurikularrik ere ez da egongo, eta denbora-pasarako zure gauzak eraman beharko zenituzke.
- Hegaldi askotan otorduen zerbitzua kendu da. Hegaldian sartzen bazara zure jateko eta edatekoekin, plastikozko poltsa batean eraman beharko dituzu kontrolak pasatzeko.
- Ahalik eta gutxien mugitu hegazkin barruan. Ez erabili komuna, posible baduzu. Erabili behar izanez gero, ziurtatu argi berdea dagoela, hots, erabil daitekeela, ez egin ilararik eta gorde beti segurtasun distantzia.
Destinoko aireportuan
- Segurtasun tartea gorde ekipajearen zain zauden bitartean, eta hura jaso beste bidaiariengana hurbildu gabe. Maletak hartu aurretik, kiderrak eta ukitu beharreko tokiak gel hidroalkoholikoarekin garbitu ditzakezu.
- Norbait bila joan behar bazaizu, gogoratu terminaletik kanpo itxaron beharko duela.
- Hegaldiak beste herrialde batera eraman bazaitu, aireportuan Passenger Location Card delakoa, aire konpainiak emandakoa, aurkeztu beharko duzu, eta tenperatura neurtzeko kontrol batetik pasatu. Ezinbestekoa da aseguru medikoa izatea, eta ziurtatu beharko zenuke zure telefonia planak roaming-a duela destinoko tokian.
Erreklamatu zure hegaldia!
- Pandemiak ez ditu aire konpainiak beren betebeharretatik salbuesten. Beraz, zure hegaldia bertan behera gelditzen bada aire konpainiari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik, ontziratzea ukatzen badizute osasunaz besteko arrazoiengatik, zure hegaldiak hiru ordutik gorako atzerapena badu, edo ekipajea galtzen baduzu, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu. Ez fidatu eskaintzen dizutenaz (data aldatzea, voucher direlakoak…) eta jarri gurekin harremanetan: gu arduratuko gara dagokizun dirua kobra dezazun.