10 aholku praktiko, hegaldi baten erreklamazioa egin eta zure kalte-ordaina lortzeko

Zure hegaldia bertan behera uzten badute, hegazkina hartzea ukatzen badizute overbooking-a dela eta, hegaldiak hiru ordutik gorako atzerapena badu, edo ekipajea galdu badizute, kalte-ordaina jasotzeko eskubidea duzu. Gainera, egoera hauen ondorioz gasturen bat egin behar izan baduzu, diru horren itzulketa eska dezakegu.
reclamar indemnizacion vuelo

Halako gorabeherak behar baino gehiagotan gertatzen dira, eta arazo larriak sortu ahal dizkiete erabiltzaileei. Horregatik, garrantzitsua da zure eskubideak zein diren jakitea eta aire-konpainiari erreklamatzea zor zaizkizun zerbitzu eta kalte-ordain guztiak.

Ondoko aholku erraz hauek kontuan hartzen badituzu, zure hegaldiaren erreklamazioa bermeekin egin dezakezu, demanda irabaziko duzu eta legez dagokizun kalte-ordaina jasoko duzu.

1.-Nola kalkulatu hegaldi baten atzerapena

Zure hegaldiak hiru ordu baino gehiagoko atzerapena badu, eskubidea duzu diru-ordain bat jasotzeko. Atzerapena kalkulatzeko, hegazkina iritsi den ordua da lurreratu ondoren ateak zabaldu dituzten unea. Hegazkina aurreikusitako ordua baino hiru ordu beranduago iristen bada, aire-konpainiak kalte-ordaina eman behar dizu, haren zenbatekoa hegaldiaren distantziaren arabera kalkulatuz:

  • 1.500 km baino gutxiago: 250€ bidaiari bakoitzeko.
  • 1.500 eta 3.500 km artean: 400€ bidaiari bakoitzeko.
  • 3.500 km baino gehiago: 600€ bidaiari bakoitzeko.

Zenbateko horiek Europar Batasunak ezarri ditu, eta nahitaez bete beharrekoak dira munduko edozein tokitan, baldin eta aire-konpainiak Europan badu egoitza. Egoitza beste kontinente batzuetan dituzten konpainien kasuan kalte-ordain horiek aplikatzen dira hegaldia Europatik abiatu baldin bada.

2.- Zer egin hegaldia bertan behera gelditzen bada

Zure hegaldia bertan behera utzi baldin badute, eskubidea duzu txartelaren prezioa itzultzeko edo garraio alternatibo bat jartzeko, zure destinora eramango zaituena lehenbailehen edo zuk erabakitzen duzun datan, kontratatutako zerbitzuaren pareko baldintzekin. Txartelaren prezioa itzultzea aukeratzen baduzu, aire-konpainiak hurrengo zazpi eguneko epean itzuli behar dizu dirua. Eta gogoratu kalte-ordain bat ere jasotzeko eskubidea duzula, haren zenbatekoa hegaldiaren distantziaren arabera kalkulatuz, atzerapenekin gertatzen den bezala. Dei iezaguzu eta gu arduratuko gara kalte-ordain hori jaso dezazun!

3.- Nora jo arazoren bat izanez gero

Hegaldia bertan behera uzten badute edo hegazkinean sartzea ukatzen badizute overbooking-a dela eta, edo atzerapenaren ondorioz hurrengo hegaldia galdu baduzu, eskubidea duzu konpainiaren informazioa jasotzeko bai arazoari buruz bai arazoa konpontzeko moduaz. Kasu horietan, fakturazioko erakusmahaira edo aire-konpainiakora joan; bertan informazioa emango dizute, bidaiari moduan dituzun eskubideei buruzkoa, eta zure egoeraz arduratuko dira.

4.- Konpainiak ordaindu behar ditu gastuak

Kasu hauetan, konpainia behartuta dago zutaz arduratzeko gorabeherak dirauen denboran. Hau da, jatekoa, edatekoa eta ostatu eman behar dizute (azken hori, hegaldi alternatiboa biharamunean baldin bada), baita joan-etorriko garraioa jarri ostaturako, eta telefonoz bi dei egiteko aukera ere, edo mezu elektroniko bat bidaltzeko.

5.- Gorde itzazu txartel eta tiket guztiak

Aipatutako gorabehera horietako batengatik gasturen bat egin behar izan baduzu, ostatua, mantenua, garbiketako gauzak, taxiak eta abar ordaintzeko, gorde itzazu tiket guztiak. Gastu horien itzulketa eska ditzakegu baldin eta beharrezkoak, zentzuzkoak eta egokiak badira.

6.- Gorde itzazu hegaldiaren erreserba eta ontziratze txartelak

Konpainiak zure egoera konpondu ondoren destinora iristen zarenean, kalte-ordaina erreklamatu dezakezu. Bost urteko epea duzu horretarako, gehienez, baina gure gomendioa da hurrengo asteetan egitea. Zer egin behar duzu? Oso erraza da. Lokalizatu zure erreserba (aire-konpainiak edo bidaia-agentziak bidali zizun email-a, hegaldiaren ezaugarriak eta ibilbidea jakinarazten dituena), eta ontziratze txartelak gorde, baldin badituzu. Utzi dena gure eskuetan eta ez kezkatu gehiago.

7.- Ez fidatu aire-konpainien eskaintzez

Konpainiek beren interesak zaintzen dituzte, eta zuk zureak zaindu beharko zenituzke. Ez sinatu inoiz dagokizun kalte-ordainari uko egiteko inolako agiririk, eta ez onartu legez ezarrita daudenak baino diru-ordain txikiagoak. Adibidez, erreklamaziorik ez jartzearen truke, deskontu-txartelak eskaini ahal dizkizute aurrerago beste hegaldi bat merkeago erosteko. Ez onartu horrelakorik!

8.- Utzi kasua profesionalen eskuetan

Denbora, pazientzia eta gogoa baduzu, zuk zeuk ere egin ahal diozu aurre konpainiari eta zure kalte-ordaina erreklamatu. Baina, gure ustez, ez zaizu komeni. Aire-konpainietako talde juridikoek estrategia zabala izaten dute prestatua demandan amore eman dezazun, eta beren aldetik erreklamatzen duten bezeroen %5ek baizik ez du lortzen kalte-ordaina jasotzea. Ez konplikatu eta jarri gure eskuetan. Ez duzu galduko ez denborarik ez dirurik: irabazten dugunean baizik ez dugu kobratzen.

9.- Gainerako bidaiariei beren eskubideen berri eman

Aire-konpainien kontrako demanda hauek ados jarrita edo epai judizial bidez bukatzen dira. Eta bi egoera horiek kudeatzeko, zenbat eta demanda gehiago aurkeztu, orduan eta presio handiagoa egin dezakegu. Beraz, zure hegaldia atzeratzen bada edo bertan behera uzten badute, hitz egin beste bidaiarekin, eta jakinarazi eskubideak dituztela eta kalte-ordainak dagozkiela. Haien izenak eta telefonoak bildu ahal dituzu; zure hegaldiaren erreklamazioa egiteko deitzen diguzunean harremanetan jarriko gara haiekin ere, demanda kolektibo bat aurkeztu ahal izateko.

10.- Ekipajea galtzen bada

Zure maleta agertu ez bada ekipajeen zintan, bi gauza gerta daitezke: handik egun batzuetara berreskuratzea edo betirako galtzea. Bi kasuetan erreklamazioa jar daiteke. Horretarako, arazo hauetaz arduratzen den erakusmahaira joan, eta Property Irregularity Report (PIR, Ekipajearen Irregulartasunen Agiria) bete ezazu, adieraziz zure bizilekua edo ostatu lekua, ekipajea agertzen bada bertara bidaltzeko. Oso garrantzitsua da PIR horren kopia gordetzea geroago erreklamazioak egiteko. Eta ez galdu ekipajearen taloia ere, ez da ezinbestekoa, baina ongi etorriko zaigu erreklamaziorako. Ez eman aire-konpainiari, eta, eskatzen badizute, argazki bat atera telefonoarekin. Horrez gain, zure gauzak agertzen ez diren bitartean beste gastu batzuk egin beharko dituzu: higieneko produktuak, jantziak… Gorde itzazu tiket eta faktura guztiak, diru hori erreklamatu ahal izanen dugu eta. Maleta ez bada agertu 21 egunen buruan, konpainiak galdutzat emango du eta eskubidea izango dugu kalte-ordaina eskatzeko. Horretarako, zerrenda bat prestatu beharko duzu maletan zenuen guztiarekin, produktu bakoitzaren marka, modeloa eta erosketaren urtea adierazita. Dei iezaguzu eta gu arduratuko gara kalte-ordaina jaso dezazun.

Kontsultatu doan

Gure abokatu adituek zure kasua aztertuko dute eta zure erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko informazioa emango dizute. Eman zure datuak, eta zurekin harremanetan jarriko gara aholku emateko.

Barroeta Aldamar kalea 6.
3º derecha – derecha
48001 BILBO – Bizkaia

EUS Consulta GRATIS (#10)

* Nahiago baduzu, dei dezakezu zuk telefono honetara: 944 027 596 (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18.00etara), edo mezu bat bidali helbide honetara: info@erreklamatu.com

Azken albisteak