1. Zer egin nire maleta agertzen ez bada oporretako destinora iristean?
Udan oso ohikoa da egoera hori. Berehala jo beharko duzu aire konpainiak aireportuan duen erakusmahaira edo handling-era, eta han ekipajearen irregulartasunen agiria (PIR) bete, aireportutik atera baino lehen. Agiri hori ezinbestekoa da erreklamatu ahal izateko. Ekipajearen txartela eta hegazkinean sartzeko txartela ere gorde itzazu. Eta kontuan izan maletarik ez badaukazu zure oporrak hasiko direla, askotan, dendetan funtsezkoena erosten, horretara behartuta.
2. Zenbat denbora du aire konpainiak atzeratutako maleta bat entregatzeko?
Legez, 21 egun dituzte, gehienez, maleta itzultzeko. Epe hori iraganik, behin betiko galdutzat hartzen da. Nolanahi ere, udan ekipajeak entregatzeko atzerapenak maiz gertatzen dira eta egun batzuetakoak izan daitezke, are gehiago eskalak dituzten bidaietan edo hegazkin trafiko handia duten destino turistikoetara doazenetan.
3. Gastuak erreklamatu ditzaket jantziak edo higienerako gauzak erosi behar baditut maletaren zain nagoela?
Bai. Ekipajea ez bada zurekin iristen eta oporretan bazaude, egin behar izan dituzun zentzuzko gastuen itzulketa erreklamatu dezakezu. Gorde itzazu faktura guztiak (barneko arropa, kamisetak, garbiketako produktuak, oinetakoak…). Gogoratu airelineak beharrezkoak diren gastu justifikatuak besterik ez duela itzultzen, beraz, ongi pentsatu zer erosi.
4. Zer gertatzen da nire maleta apurtuta edo kaltetuta iristen bada destinora?
Udako beste kasu ohikoetako bat da. Kaltetutako maleta jasotzen duzunean, garrantzitsuena da berehala aire konpainiak aireportuan duen erakusmahaira edo handling-era joatea eta han ekipajearen irregulartasunen agiria (PIR) betetzea, aireportutik alde egin baino lehen. Ezinbestekoa da hori egitea: PIR hori ez baduzu, airelineak uko egin ahal dio kaltea onartzeari. Gero, 7 egun dituzu idatzizko erreklamazio bat aurkezteko. Maletaren egoera argi erakusten duten argazki batzuk egin eta, berria edo markakoa bazen, erosketaren faktura erantsi. Konpainiek konponketak edo kalte-ordainak eskaintzen dituzte, baina maiz benetako balioa baino askoz txikiagoak izaten dira, eta, hortaz, kalteak ongi justifikatzea funtsezkoa da.
5. Zenbateko ordaina erreklamatu dezaket galdu edo kaltetutako maleta batengatik?
Montrealgo Konbenioaren arabera, gehienez ere 1.288 igorpen-eskubide berezi (DEG) erreklamatu ditzakezu fakturatutako ekipajea galdu, kaltetu edo atzeratzeagatik. Kopuru hori 1.500 euro dira gutxi gorabehera, baina alda daiteke erreklamazioaren unean DEGak duen truke-balioaren arabera. Erabat galduz gero, maletan zegoena zehaztu beharko duzu eta, ahal bada, haren balioa justifikatzen duten agiriak erantsi.
6. Zer egin dezaket opor egunak galtzen baditut ekipajea ez izateagatik?
Ekipajea agertu arte egun batzuk pasatzen badira (edo ez bada agertzen), jantziak galtzen ari zara eta zure opor-denbora ere bai. Gastuen itzulketaz gain, eragindako kalteengatiko konpentsazioa ere eska dezakezu, baldin eta frogatu ahal baduzu ekipajea atzeratu edo galdu izanak arazo handiak ekarri zituela zure oporretan (adibidez, bertan jarduerak bertan behera uztea edo aparteko gastuak egitea). Montrealgo Konbenioak aukera ematen du kalte horiek erreklamatzeko, baina eragindako kaltea justifikatu eta dokumentatu beharra dago.
7. Nola babestu ahal ditut objektu hauskorrak edo bolumen handikoak udako bidaietan?
Udan bidaia gehiago egiten dira haurtxoentzako aulkiekin, bizikletekin, urpean ibiltzeko materialarekin edo musika tresnekin. Montrealgo Konbenioak ez du ezartzen babes berezirik objektu horietarako, baina erreklamazioa egin dezakezu kaltetuta agertzen badira edo galtzen badira. Kasu horietan, komeni da ekipajea fakturatzean balioari buruzko deklarazio berezi bat egitea, horri esker konpentsazio muga handitu daitekeelako gehigarri bat ordaintzen denean. Horrekin batera, objektua ongi bildu behar da eta haren balioaren egiaztagiria ongi gorde, ezinbestekoa baita ondoren erreklamatu ahal izateko.
8. Eta esaten badidate aire konpainia ez dela kaltearen edo galeraren erantzule?
Maiz erabiltzen da aitzakia hori. Ekipajearen zerbitzua azpikontratatu badute ere, aire konpainiak beti du erantzukizuna bidaiariarekiko. Udan, hainbeste hegaldi daudenez, askok handling-aren akatsak edo aireportuko saturazioa jartzen dute aitzakia. Baina dokumentazioa baduzu (PIR agiria, bidaia-txartelak, argazkiak, fakturak) bermeekin erreklamatu dezakezu.
9. Zer agiri behar ditut erreklamazioa egiten hasteko?
Ekipajearen inguruko erreklamazio bat egiten hasteko, hauek aurkeztu behar dituzu: ekipajearen irregulartasunen agiria (PIR), aireportuan bertan betetzen dena, ekipajearen etiketa, hegazkinean sartzeko txartela edo bidaia-txartela, kaltearen edo edukiaren argazkiak, behar direnean, fakturak edo erosketa-agiriak eta airelinearekin izan dituzun komunikazio guztiak; zenbat eta informazio gehiago izan, orduan eta sendoagoa izango da zure erreklamazioa. ERREKLAMATUn lagundu ahal dizugu dena biltzen eta behar bezala aurkezten.
10. Noiz arte erreklamatu dezaket galdu edo kaltetutako ekipajeagatik?
Galdu edo kaltetutako ekipajeagatik erreklamatzeko epeak laburrak direnez, komeni da lehenbailehen egitea: kaltetutako ekipajearen kasuan, 7 egun dituzu hura hartzen duzunetik; atzeratutako ekipajeagatik, berriz, epea 21 egunekoa da, entregatzen denetik hasita; ekipajea galdutzat ematen bada, lehenbailehen erreklamatu behar duzu, eta gehienez 2 urteko epea duzu legez, baina hobe da ez uztea gerorako; izan ere, oporretan erraza da ahaztea, joan-etorriak eta deskonexioa direla eta, horregatik komeni da erreklamazioa ahal bezain laster egitea.
ERREKLAMATUn espezialistak gara airelineen kontrako erreklamazioetan, eta hamar urte baino gehiago daramatzagu bidaiariei laguntzen, dagokien konpentsazioa lor dezaten. Zure maleta atzeratu bada, kaltetuta agertu bada edo zure oporren destinora iritsi ez bada, gu arduratuko gara denaz: zure kasua aztertuko dugu, frogak bilduko ditugu, erreklamazioa egingo dugu konpainiaren aurrean eta, beharrezkoa bada, auzitara eramango dugu. Dena konplikaziorik gabe, aurretik ezer ordaindu gabe eta kontsultarako doako zerbitzuarekin, erreklamatzeko eskubidea duzun jakin dezazun.