Joan den maiatzaren 4an, 140 lagunek Ibizako aireportura jo zuten Bilborako VY 3975 hegaldia (Vueling konpainiarena) hartzera. Horien artean zeuden Bizkaiko ehun jubilatu, Imsersok antolatutako bidaia batean Ibizara joandakoak. Hegaldiak 21:35ean zuen irteera ordua, eta bidaiariak bi ordu lehenago aireportuan ziren.
Hasiera batean, hegaldiak atzerapena zuela esan zieten. Zain egon ondoren, 22:30ean autobus batean igoarazi zituzten hegazkinera joateko, eta bertan sartuta izan zituzten tarte luze batez, ibilgailutik atera gabe. 23:15ean hegazkinean sartu ziren, baina han zeudela azaldu zieten destinoko aireportura iristeko ordurako aireportua itxita egongo zela, eta ez zekitela ziur bidaia egin ahal izango zen. Hegazkin barruan 20 minutu eman ondoren, handik atera eta terminalera itzuli behar izan zuten.
Ordu hartan aireportuko tabernak eta dendak itxita zeuden, eta bidaiariek beste bi ordu eman behar izan zituzten zain hotel batera eramateko eta beste hegaldi batzuetan sartzeko tramiteak egin bitartean. Azkenean, 02:00 aldera atera ziren aireportutik, afaldu gabe eta bakoitzak bere taxia ordainduta. Hotelera lotara iritsi zirenean goizaldeko hirurak ziren.
Bidaiariek esan dutenez, okerrena izan zen laguntzarik eta informazio argirik ez jasotzea gertatzen ari zenaz eta aireportuan eman zituzten zazpi ordu haiek, batetik bestera, adineko pertsonak izanik, batzuk intsulina hartu beharrekoak, bat aulki gurpildunean… Benetako odisea bat izan zen, hurrengo egunera arte bukatu ez zena, batzuk goizean eta beste batzuk arratsaldean Bilbora itzuli ziren arte, eta ez zuzeneko hegaldietan, Bartzelonatik baizik, hiri horretako aireportuan beste egonaldi bat egin ondoren.
250 euroko kalte-ordaina, gehi gastuak
100 jubilatuen taldeko batzuk, hamasei, zehazki, antolatu ziren ERREKLAMATUra jotzeko, hegaldia erreklamatzeko asmotan. Haiekin egin genuen bileran, egoerak eragindako haserrearen berri eman ziguten eta, haien eskubideak azaldu ondoren, kasua gure esku utzi zuten, hegaldiaren erreklamazioa egin genezan aire-konpainian.
ERREKLAMATUk gestio batzuk egin ondoren, Vueling-ek onartu du 250 euroko kalte-ordaina ematea bidaiari bakoitzari, gehi joan-etorrietarako egin behar izan zituzten gastuak (taxiak). Kalte-ordain hori Europako erregelamenduan 1.500 kilometrotik beherako hegaldietan gertatzen diren gorabeheretarako ezarrita dagoen gehienekoa da.
Hegaldiko gainerako bidaiariek –beste 120 lagun– kalte-ordain hori bera lor lezakete hegaldia erreklamatuz gero. Horretarako, kasua gure esku utzi besterik ez dute egin behar, gehiago arduratu gabe. Gainera, ERREKLAMATUn kontsulta eta informazioa doakoak dira. Eta erreklamazio bat tramitatzen dugunean, irabazten badugu baizik ez dugu kobratzen, bezeroarentzat lortzen dugun zenbatekoaren %25, zehazki.
Hegaldiekin lotutako arazoren bat izanez gero –hegaldia bertan behera uztea, overbooking-a, atzerapenak, maletak galtzea …–, ez da komeni aire-konpainiek emandako azalpenaz fidatzea, ohikoa baita beren erantzukizuna gainetik kendu nahi izatea. Halakoetan, gure gomendioa da kasua profesionalekin kontsultatzea, kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik dagoen jakiteko.