Hipotekak 2019. urtea baino lehen kontratatu dituzten pertsona guztiek erregistro-, gestoria- eta tasazio-gastu guztiak itzultzeko eskubidea dute, baita notario-gastuen erdiak ere. Hipotekaren zenbatekoaren arabera, 500 eta 2.000 euro artekoa izan daiteke zenbateko hori, eta legezko interesak gehitu behar zaizkio.
Bankuei hipoteka-gastuen itzulketa erreklamatzeko prozesuan jurisprudentzia guztia kontsumitzailearen alde dago. Arazoa da prozedura konplexua dela, eta batzuetan demanda judizial bat jarri behar dela, legezko prozedurak eta kostuak dituena. Eta bankuek abokatu-talde onak dituzte.
Kasua gure eskuetan uzten baduzu, ez duzu arazo hori izango. ERREKLAMATUn arduratuko gara denaz, zure hipotekaren gastuak itzultzea lortu arte, eta gainera gastu guztiak hartuko ditugu gure gain, prokuradorea barne. Ez dizugu eskatuko dirurik aurreratzeko gure zerbitzuengatik, eta azkenean ez badugu lortzen zure dirua berreskuratzea ez diguzu ezer ordaindu beharko, bakarrik irabazten badugu kobratzen dugulako.
Claret Askartza Saskibaloiarekiko hitzarmena
Claret Askartza Saskibaloiak, Leioako saskibaloi klubak, 400 jokalari inguru ditu, 27 ekipotan banatuta, zortzi urtekoengandik hasita senior kategoriaraino. Jon Ortiz Larruzea, klubaren koordinatzaileetako bat, ERREKLAMATUko abokatua da. Eta orain bi entitateek lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute, klubeko familiek aukera izan dezaten hipotekaren erreklamazioa egiteko inolako arriskurik gabe eta, dirua berreskuratzen bada, klubaren finantzaketan ere lagunduko dute.
Bankuei egiten dizkien erreklamazioetan, ERREKLAMATUk bere zerbitzuak kobratzen ditu, bakarrik, lortzen badu bezeroek berreskuratzea bankuari bidegabeki ordaindutako dirua. Eta, zehazki, gure minuta berreskuratutako diruaren %22koa da.
Lankidetza hitzarmen honen bidez, ERREKLAMATUk klubeko familientzat hipoteka gastuak berreskuratzeagatik jasotzen dituen ordainsarien erdiak emango dizkio Claret Askartza Saskibaloia klubari, babesletza moduan. Esate baterako, familia batentzat 2.000 euro berreskuratzen baditugu, gure minuta 440 eurokoa izango da eta, kopuru horretatik, klubari erdia emango diogu, 220 euro.
Beraz, 2019a baino lehenago hipoteka bat kontratatu bazenuen eta zure alaba edo semea klubeko jokalaria bada, zure kasua kontsultatu ahal duzu gurekin, dohainik eta inolako konpromisorik gabe. Zure hipoteka aztertu ondoren, esango dizugu hipoteka gastuak bidegabeki kobratu zizkizuten ala ez, eta, horrekin batera, egiaztatuko dugu irekitze-komisiorik edo zori-klausularik ezarri zizuten, horiek ere erreklamatu ahal ditugulako.
Gurekin harremanetan jar zaitezke orri honetan dagoen inprimakia erabiliz, eta “Deskribatu zure kasua” izeneko atalean erantsi zure alaba edo semea klubeko kidea dela. Berreskuratu orain zuren dirua eta lagundu Claret Askartza Saskibaloia finantzatzen!